OSASUNGAIA
(BAKARIZKETA)
Iruditegiak aurkestatzen du elkar etxeko gela nagusiya, bear diran tresna guztiyakin egokiro antolatua. Mai gatetik liburu bat arturik irakurtzen du Antton-ek aulki eder batean exerita.
(Irakurriyaz) Zer da edari pattarkiya? Umanearen ondamena. Aski da: aski da; ez det aurrera jarrritu nai. Zenbat, eta zenbatek edari pattarkiyen bidez ondatzen du bere burua? Lengo egun batean izandu nitzan nere adixkide bat ikustamentzen, zeña daguen txit gaixo, eta egin niyozkan galdeeran bidez, eta bere erantzueraz, igarri niyon zer gaitzen mendean zeguen, eta zertatik zan bere jatorriya.
Ori antzeko begi aiek uka eziñekuak ziran; nere orduko iritziya utsegite gabia nola zan, bereala esan niyon mingañaren toteltasun gabe, zu gibeletik zaude txit gaixo, eta urte askuan bizi nai badezu, eman bear dirazu itza edari pattarkiyak utziko dituzula.
Arrazoi au aditu ondoren esan ziran, eziñ emango zirala itzik, edaririk edan gabe egongo zanik, zergatikan zan bere iritziz beste alderakua.
Orduan erantzu niyon, ez bazuben uzten edari pattarkiyagan zeukan arreta izugarri ura, lasterkatuko zubela eriotza, bañan nik esaten niyona egitera jartzen bazan osasunduko nubela.
Gizagajuak zeukan gibela, bere lekutik irtena, eta eztietako errezumiñ izugarriya, jakiña daguen bezeta berriz, auldade aundiyaren mendean, nola ez bada, baldiñ bazeguen goitik eta beetik lertu bearrean artzen zuben guztiya botiaz? Orla bere burua estuasun oietan ikusi arren ere, etziyon zorigaixtozko ardo edatiari utzi nai izandu.
A gizagajuai Nik nai zinduzket sendatu, bañan, zedorrek laguntzen ezbadirazu, nere saio aldi guztiyak alferrikakua dira, esan niyon; eta alaz guztiyaz ere etzuben nere esanetara jarri nai izandu.
Zer ote da buru gogurra izatia?
(Itxedon) Amaika; aserrezko kalte aundiyak ekartzen dituen edari pattarkiya! Au da, au, etxadietan senar emazte arteko borrokagai ikaragarriya! Onek eramaten gaitu arlotesunezko bidera; eta onek, gaixtetxe eriozkiñen artera, eta onek, eroetxe bildurgarriyetara. Askori aditzen zaiena da, ordaindu ezin litekiena dala edari pattarkiya beste batez; bada arrazoi au da guztiz ondeki gabea, zergatik sendakiñen agintepeko gauzak gai ontan egin dituzten guztiyak osasundu diran.
(Itxedon) Zerekin ordaindu litezte edari pattarki oriyek? Zerekin ordainduko dira? Bei ederraren errapeko esne koipatsuarekin. Onek illtzen du egarririk aundiyena, bañan edari pattarkiyak, zenbat eta geiago edaten dan, orduan ta egarri aundigua ematen du, zeren bat, beragan xebaturik menderatzen duben.
Gai ederra mendi urrutiyetan bizi diran artzaiyetan arkitzen degu, esnearen ontasun osasuntsuak zenbaterañokuak diran jakiteko.
Ageri agiriyan dago aben erriratzea nekes-etik nekes-era izaten dala, zeren bizi diran txit urruti edari pattarkiyak diran tokiyetatik, bañan alaz guztiyaz ere ikusten dira sendotasunez berdin gabeko osasuntsu kementsuak.
Nolatan dira bada, edari pattarkirik edan gabe orren osasuntsuak? Nolatan izango dira? Esnea, ura, baba-zarra eta ardi gazta, jan eta edanik.
(Itxedon) Langille asko badira esaten dutenak, lanean gogotik ari danak ez lezakiela iraupen aundirik izan ardorik gabe. Zergatik ez? Artzaiak ez al dira bada batere beartzen beren eginkisunetan? Eta, abetatik senbat illtzen dira biriketatik gaixoturik?, Gutxi, txit gutxi, edo iñor ez. Denak, denak irixten dira adinean guztiz aurrera, edari pattarkiyaz beñere oroitu gabe. O, esnea, esnea!...
Zu zera osasunan
zaitzalle ernea
barrungo ezekai on
atsegiñ nerea;
zuk desegiten dezu
gaixuen nekea,
zeralako pattarki
guztiyen ukea,
beiaren errapetik
zatozen esnea.
Bai, bai: zuri zor aundiyak dizkitzu gaur umane guztiyak, zu zera ezte errezumindu guztiyen ezekai maitagarriya; zu, barrungo erapeko mintxoen osasungarriya (da esatia); zerala, edari pattarkiyak pixtutzen duben suaren indar kentzallea.
(Itxedon) Zer egin ote du onezkero nere adixkide gaixo zeguen ark? Bart arratsian esan ziraten illtzen zeguela eta onezkero illa izango da. A gizagajua! nik esan niyona egin izan bazuben, oraindik aurrerago ere biziko zan, bañan nola bazeukan osoro mendian artua edari pattarki orrek, bere burua illtzera erakarri arte ez diyo utzi beragan zeukan arreta zikiñ orri.
(Itxedon) Beretzat bakarrik izan bazan bere eriotzaren bidezko kaltegintza, etzan izango aiñ mingarriya, bañan or utzi du guztiz negarti emaztea, bost aur txikirekin ezeren arrimo gabe.
Orra, orra edari pattarkiyen aurrerakisunak! Noratu liteke orain alargun negartitu gaixo ori? Lanera joateko ere aiñ dago katibu! Eta eskera irtetzen bada? Egiyetako beartsuentzat emana daguen legezko zigorra, arkituko du edozer lekutan jipoatze gogor bat artu dezan limosnaren ordañetan.
Ea bada nekazariyak; zuen gaiñ dago kaletarren osasunan iraupen guztiya, eta zuen esku gure zañetan dabillen odolaren aberastasuna. Baserriyetan ugaritzen badituzute beiak, ezker aundiyen jabe izango zerate umanearen aldetik. Eta oraiñ... deadar bat datorkit biyotzaren zakon, zakonetik; baldiñ birikaspoak laguntzen badirate, oju egingo det berak ematen diraten indar guztiyakin...
Umanearen mesederako, ugari bedi... Esnea.
Euskal-Erria, 1909
|