www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bakarrizketak
Juan Ignazio Uranga
1908-1917

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal-Erria, 1908-II, 1909-I, 1909-II, 1915-I, 1916-I, 1917-I.

 

 

  hurrengoa

ERO ALGARA

 

(BAKARIZKETA)

 

Iruditegiak aurkestatzen du gela arlote bat.

 

        (Guztiro bildurtua).— Ez dago nerekin gauz onik! Egiya ote da? Zer izan bear du? Eriotza... alderatzen datorkit! Au bizimodu biurra! Bañan, zergatik ekarri naute ni onera? Zer egin det, orla katez loturik presondegi ontan idukitzeko? Nik ezer ez. Bai: emaztea!... Bañan emazterik izan ez badet, nola izan liteke egiya nik egin detala itzuzkeri ori?

        Ni zalatzen nautenak diyote, nik ill detala emaztea... Bañan norena? Ni ezkongaia izanik, nola ill nezakien nere emaztea? Ez, ez: ni ez naiz itzuzkeri orren egillia. Gezurrak narabillki gisa txar ontan. Norbaiten ikus nai txarren bat da iñolaz ere guztiya. A Jauna! Noiz askatuko nau lotura sendo abetatik? Gezurrak onenbeste naspilla izan zezakienik ez nuben txinixtuko, Jaungoikuak berak esan baziran ere. Ni erabilli naute, Jesus altsua etsaiak erabilli zuten bezela. Emaztea!... Emaztea! Nik ez det emazterik. Ezkongaia naiz, eta eriotz orren jabea, beste norbait izango da. Gezurra!... Gezurra da, Jesus jipoitu zuten latigua bañon gogorragua. Bada, gezurraren mendian arki naiz, sei, edo zazpi illabete abetan. Jesus!... Jesus!... Je... sus! Bedeinkatua izan bedi Jesus altsu eta amoriotsuaren izena. (Itxedon.) Gezurraren mendean orrenbeste denboran!

        Ez dute bada esaten, gezurrak izatza laburra dubela? Ez du bada aiñ laburra nigatik sortu duten gezurrak. Beste neurgairik gabe, iruditzen zait neurtu litekiela Donosti guztiyaren zabalera, gezur orren izatzaren luzetasunarekiñ. Nik zer egin det, narabilten bezela erabiltzeko? Arrazoitzen ere ez dirate usten. Madarikatua izan bedi milla bider, nere suerte biurra! (Itxedon.) Beti izandu naiz gizon paketsu ezeren ekatxik gabia, eta orain gezurra bitarteko dala, emen naukate oso itsusiturik altzaiduzko katez sendokiro loturik, presondegiyan, katamotz bat kaiola burnizkoetan idukitzen duten bezela. Madarikatzen det, gezur ori sortu zuben mingaiñ beltzaren jabia! (Itxedon.) Ez dago nerekiñ gauz onik. Borrerua etorriko da nere billa, eta eramango nau urkabera, eriotzgille kulpadun bat bezela. (Negarrez) Ai, ama! Laixter zera seme gabe, bañan ezin esango ditzut Jesus-ek bere amari bezela. (Itxedon.) Egon zindezke jakiñan gañian, gezurrak egiten dubela gauza ikaragarri au (Negarrez) Nik zergatik galdu bear det gizatxarkeri orren bidez, nere bizi maitagarri au? (Gora begira) Jauna! Erruki zaite nitzaz, eta neregan badago munduaren izaera ona, egin, eta osa bedi zure borondatia, Jesus maitatiyakin bezela. (Itxedon.) Ekadoi batzarrak zer arrazoi izandu ditu erabakitza itzusi au nigan artzeko? Agiyan ni al naiz emaztea ill detana? Nik ez det ill! Nik ez det emazterik. Nola izan nezake ill badet? (Asnas larriyan) Bañan, nik ill? Bai, jendeak ala diyo eta baliteke egiya izatia. Bañan emazte jabe izan ez banaiz, nola ill nezakien? Gei geiagoren iritziz erabakitzen dira gauza guztiyak, naiz gezurrarekin ibilli. (Itxedon.) Nik emaztea ill? Ezta, izan banu ere, ez nuben illko. (Itxedon.) Bañan ezkongaia izanik nola illko nuben! (Negarrez) Nik illa ez da! (Kalkatuaz) Gezurra!... (Kalkatuaz) Gezurra da, nik egiña dala eriotz ori. Nik ez det emazterik, bañan... (Motel antzian) Zer da nigan gertatzen dana? (Algaraz) Leiala izan bazan... (Algara goratuaz) etzan gertatuko orlako gauzik! (Algara geiagotuaz) Nik ez nuben ill, bañan nik illa bada... (Algara geiagotuaz) Emen dator borrerua!... (Algara biziragotuaz) Orra!... Orra!... (Biziragotu) Nik ez det ill!... (Geiago) Utzi neri pakian!... (Deadarka) Aska, aska neri lotura sendo abek!

(Asnaz larripean, eta algara betean) Aldegin zazu, borrerotzarra nigandik! (Algara ixurtzen) Ez dakizu zer egitera zoazen!... (Algara ixuriyago) Erabakitza berdiña nai det nik! Justiziya! Justiziya! (Itxedon.) Au da Jaunari... (Algara ixuriyago) eskatzen... (Asnaz larri, eta algara ixuriyaguan) diyotana! (Algara garrangatsua) Utzi!... Ni!... Ez!... Bai!... (Algaraz illtzen da, eta erortzen da belauniko lurreratzeko batetan).

 

Euskal-Erria, 1908

 

  hurrengoa