ZARAUTZ, ERDELERRI (III)
Oraingoan, enetxoak, ukondoa ondo-ondoraño sartuak ote geran diote; baña berori gaur atera-bearrak emandako poza jai-egunetarako baikere artuko genduke.
Larri ezpagiñan, ba, gaur zortzi, irentsi-bear ginduzelata apaizak atzetik genbilzkiela ikusi gendunean!
Agidanez, oker-entzunik giñan, Eleiz Nagusiko Gaztediaren jaialdiei buruz, Illabete-terdi ontan —aurreko igandean izan ezik— euskerazkorik egin eztuten arren, lenago alegia guk esana baño geixeago arituak omen dira, tarteko batek esan didanez.
Poz-pozik entzun degu ori, ta lengoan eztena gogortxo sartu bagenizuten ere, barkatu, gaur azukre-koxkorrik goxoenak eskeñi nai dizkizutegu-ta.
Joan dan igandeko antzerki-jai edo teatrua, uraxe bai, zearo euskerazkoa izan zan. Ona emen egindakoak:
1. Damua garaiz (bakarrizketa).
2. Eliz-mutiltak (antzerki parregarri bizkorra).
3. Bein batean Loiolan (abestia).
4. Gizon bikañak (par-antzerkia).
5. Maite beartsua («opera», «armomum» eta pianoaren laguntzaz).
Asko atsekabetu ginduzan bertara ezin joanak. Baño iñor biali genduan, ango berri ikustearren, eta ala dakigu jaialdi ori zenbateraño izan zan atsegiña. Antzeslari guziek berebiziko jator aritu omen ziran. Jendeak ala omen zion, erteterakoan: «Berdingabeko kutsua ta gatza du gero euskerak, eusko belarrientzako!»... Noski, ba! Euskerari euskaldunak gatzik ez ateraenean, zeri? Mutil bizkor oientzat gure txalo bizienak joaz gero, bat gorde dezagun, berezi-berezia, euskera-gaia gertutzen ari oi dan apaiz jaun gaztearentzako: izenik eztegu esan nai, atsegin Izango elitzaiokela baitakigu.
Ta aurreko gure oker-entzuna zuzendu nai goriaz, otoi, I'tar J. begiko ori, biali zaiguzu orain arte euskeraz egin dituzuten antzerki, bakarrizketa, abesti ta gañerakoen izendia, ementxe zuen omenez azaldu ditzagun, guzien ikasbidetzat.
Prantziskotarrei ere orrelako itz eztiak zuzendu nai geniezke. Aurki izango al da...
* * *
Sail ontaz besterik bagendun idatzia, baña baztertu bearrik gera, gertarien begira erne gelditzen geralarik.
Argia, 1929-02-24
|