—X—
Eguberriak igaro ziren. Urte zar eta urte berri egun alaiak ere goan ziren. Negue pixkeka pixkeka bazoaien bere elur, orma, aize, euri eta kazkarabar erauntsiekin. Noizbait ere udaberria etorri zen, txorien kantu alaiekin.
Leblanc'en Bazkunak udaberrirako ainbertze lan berri bazituen egin bearrak. Len asitako bide ura akitu urren zuten eta orain Alpeseko mendietan bertze bide bat egin bearra zuten, et ari ziren tresna guziek prestatzen arat eramateko. Orai udaberrian emanen zioten asmenta eta udaran eginen zuten lan geiena. Ortarako bazituzten prestatuek 600 langiletaraño. Martxoa aurrera zoaien eta ofizinan egiñaletan ari ziren gauzak antolatzen. Lanak eta kontuek bear zituzten akitu bertze ilabetean sartu baño len. Bertze egunetan bezala, osaba-illobak lanean bururik goratu gabe ari ziren eta illobak zion:
—Ainbertze lanak nazkatzen nau. Leblanc ezta guri ematen dakunekin errakaratuko.
—Otoi, ixilik egon zaite. Eztuzu deus erran bearrik Leblancen kontra. Aski gizon onta eta esku-zabala da. Nik beñipein eztut batere arrankurik. Bañan aspaldi ontan ikusten dutanez, zuk gero ta gogo guttiago duzu laneko, eta geienetan logaleak egoten zara. Ezaun duzu, bai, berandu etxeratzen zarela gauetan... Beti zure yoko zikin orrekin. Noizbait ere galduko dituzu ontasun guziek eta lotsa ere. Yoko zikin ori gobernuak bear luke debekatu.
—Egia da ni yokalarie naizela, bañan suertez geienetan irabazten du eta ongi noaie. Gañera, ni enaiz legean kontra. Yokoa zil da.
—Berritsukeri guttiago eta lan geiago egin bear da. Alfertzen ari zara —erran zion osabak bekoki illunakin.
Orduentxe sartu ziren ofizinan aitzindariak.
—Egun on, yaunak! —agurtu zuten.
—Bai zuei ere —erantzun zioten.
—Izan gara lantegian eta datorren astean emango diogu akaballa gure bide orreri. Lan pizer zenbaitzuk bakarrik eginbearrak dire.Ilabetean azkenengo egunerako bear ditugu kontu guziek egin. Apiriliaren bian asiko gara makina eta bertze treznak Grenoblera igortzen. Gure kapataz eta langile oberenak ere yoanen dire eta oiekin batean erabaki dugu zu ere goan zaitezen —erran zion Franziseri—. Soldata iganen zaitugu pixka bat.lan neketsua ezta izanen, bañan an bearko dituzu sei ilabete mendian igaro, lanak irauten duten bizkitertian.
Franzisek etzuen deus erraten. Burue goratu gabe segitzen zuen bere idaz-laneta. Leblanc, bere lanari yarraituz, etzen gauz oietan oartzen. Goizeko lana akitu zuten eta aitzindariak atera ziren etxe aldera. Oraindik osaba-illobak bazuten zerbait lan:
—Oartu naiz etzaizuel ongi goan Leblancek erabaki duena. Eta zergatik ez? —erran zuen osabak illobari.
—Sei ilabete oiek basamortuan igarotzea gaitzesten dut. Obe nuke emengo lan ok guziekin etxe au uzten banu.
—Zaude ixilik, arraio burugabea! Emen baño obeki etzara iñon egonen.
—Ezetz? Nik badakit non sartuko nitzeken.
—Ezpada zure gogokoa eman dazuten lana, erraiozu biar bearean Leblanc yaunari.
—Bai, erran bear diot, bat. Aspertu naiz oraintxen etxe ontan.
—Goazen bazkaltzera; ordua da —erran zuen osabak.
Franzisek artu zuen berrie bere emazteari eman zion. Mayiri etzitzaio aunizik gustatzen, bañan uzte zuen Franzisen baitan afera guzie.
Biaramonean, lotu ziren lanera beti bezala. Egun artan bildu ziren denak: iru aitzindariak. jean Pierr eta Franzis. Leblancek zion:
—Atzo atsaldean egon nitzen Claudet yaunakin eta berexi omen dute auziaren eguna: Apirilian 29'an egin bearra da. Ikusiko dugu zer gertatzen den.
—Ba, noiz-naiz ordue da —erran zuen Pierrek.
Gero Chatonek erran zuen:
—Gaur atsaldean ekarriko dazkute bi traktore berri. oiek igorri bear ditugu aste untan Grenoblera. Biar berean yoanen dire ogei lagun. Leku ura bear da leenik antolatu. Langileen bizitokia, iturria eta bertze gauzak. Datorren astean yoanen gara Franzis eta ni.
Franzisek etsi etsien bear zuen aurpegia eman eta ausartu zen erratera:
—Barka zaidazue, bañan ez nindaiteke yoan. Zuen etxea uztea erabaki dut.
Denak arriturik gelditu ziren. Leblanc zutitu zen bere yarlekutik eta erran zion:
—Arritzen naiz, mutikoa. Zer gertatu zaizu? Ez al zara kontent emen irabazten duzunekin?
—Bai, yauna. Bañan sei ilabete oiek mendian igarotzea etzait bat ere goxo.
—Soldata ederra duzu ba. Eztuzu bertze leku batean bertze ainbertze irabaziko. Ezpaduzu gure etxean egon nai, goan zaite. Eztazut bi aldiz erranen. Badire idazlari aski onak, gure lagunartean sartuko lirekenak.
Etxemendi eta Chatonet ere arriturik zauden. Etzuten uste beren idazlaria olako gauzakin aterako zenik.
Jean Pierre berriz, lotsatua bezela zagon, bat ere itzik erran gabe. Gero Etxemendik galdegin zion Franziseri:
—Eta orai zer egin bear duzu?
—Fabrika batean sartzeko ustea dut.
—Ongi dago, ongi —erran zion Leblancek—. Suertea opa dizugu.
Franzis mintzatzen zen apal eta modu onean. Ortako zuen eskol ona eta etzuen nai aserre gelditu, eta onela zion:
—Nik eginen dut nere lana, ilabetea akitu artio nai baduzue, eta baita ere bertze idazlari berria arkitu arte.
—Ilabetea bete artio egoten aalz ara, gero kontu guziek garbituko ditugu eta goan zaite bakean. Datorren astean idazlari berria izanen dugu eta gure gogokoa.
Bazkaltzera goan zirenean, Jean Pierrek deitu zuen bere illoba eta erran zion:
—Azkenean egin duzu astakeri bat. Zu beti burugabea baizera eta ezpaituzu yokoan baizik pentsatzen... Ikusiko dugu gero zertan gelditzen zaran.
—Nik badakit zer egin. Mintzatu naiz beribil fabrika bateko nagusiakin eta bere etxean sartu bearra naiz Maiatzeko bigarren egunean.
—Bakantzak artu eta Suizara goateko asmoa dugu eldu den ilabetean, amabortz egun pasatzera, Ginebran bizi den Mayin izeba baten etxera. Bakantza ok aspaldian pentsatuak gintuen eta orain egin dezazkegu. Diru pizer batzuk ere irabaziak baititut yokoan, eta gastatu arte.
Eta burue mugituz alde batera eta bertzera, ezagun zuen Jean Pierrek etzuela bere gogokoa illobaren erabakia.
Franzisek erran zion Mayiri gertatu guzie, eta au emazteki gizajoa baizen, siñesten ziozan denak, geienak gezurrek baziren ere. Franzisek solas goxoakin emaztea liluratzen zuen, berak nai bezala.
—Zein ongi! —ziotsan Mayik—. Orai pasatuko ditugu amabortz egun Ginebran gure izeba Margareten etxean. Noiz yoanen gara, Franzis?
—Apirilaren zortzian goanen gara eta 14'rako eginen dugu itzulia. Ilabete guzia guretako dugu, Maiatza arte ezpainaiz lanean asiko lantegi berrian. Apirileko ilabetea iragan dezagun plazerki.
Senar-emazte gazteak alai ziren. Yosteta eta bizi ona maite zituzten.
Igaro ziren martxoko ilabetearen ondar egunak eta Franzisek egin zuen bere azken agurra Leblancen Bazkunari, kontu guziek xuxen eta ongi antolatu ta ondoan. Jean Pierrek etzuen onetsi bere illobaren erabakia; tristerik eta samur gelditu zen osaba zaarra.
|