—V—
Biaramun goizean orma ederra bazen. Etzegon denbora loreak kanpoan uzteko, ez eta larrugorrian mendi kasko batean egoteko ere koka-kola bat edaten.
Naiz igandea izan, Claudet yauna beti bezala xuxen xuxen goan zenbere ofizinara; eta bere morroiak ere agertu ziren bear zen tenorean.
—Nola doaie gauza? —galdegin zuen nagusiak—. Bada zerbait berri? Ibilli zerate zokoz zoko ia billete oiek agertzen diren?
—Bai, jauna; ibilli gara —erantzun zioten. Bañan oraiñokoan ezta garnorik ageri. Gaur ibilliko gara bertze leku batetik.
—Nik, —erran zuen bertze batek—, ekarri dut gizon beltz bat. Or arrapatu ginuen bart-arratsean ostatu tzar oietako batean, mozkor arraildue, denekin kuterman eta mokokan. Gañera diru aunitz gastatzen zuela oartu ginen. Ala bear zuen, bada wisky'kin mozkortzeko diru auserki bear da sakelean gaurko egunean. Begiratu dizkiogu diruak, bañan numero oiek ebatsi dituzten billeteenak eztira.
—Ekar zazue, nik ikusi dezadan.
Ekarri zuten gizona. Gazte beltz zimel bat zen eta bart-arratseko mozkorren ondorioa bazuela ezagun zuen.
Claudeten aitzinera eraman zuten ta bazirudien lotsatua zagola, burua makurtua eta lurrera begira. Komisario yaunak begiraldi on bat eman ta ondoan galdegin zion:
—Nongoa zara?
—Ni Kongokoa naiz —erantzun zion.
—Zertara etorri zara Frantzira? Zer egiten duzu emen, ta zer lanetan aritzen zara?
—Ni orai dela bi urte etorri nintzen bertze aunitzekin minetako lanetara. Nere lagunak goan ziren berriz sorlekura; bañan ni emen gelditu nintzen.
—Atzo zer ari zinen ostatu oietan mozkortu ta denekin aserre?
—Barkatu, yauna. Lenbizien ni asi nintzen edaten otza kentzeko eta azkenean, batere uste ez nuenean, mozkortu nitzen. Nik eztut iñorreri kalterik egin. Aserre nagon, an ziren yendeak beltzen kontra asi zirelakotz zernai erranka, batez ere Kongotarrendako. Nik ere sorlekua eta nere anaiak maite baititut. Nere errian kontra asi zirenian, sutu nitzen eta prest nagon edozeñekin borrokan asitzeko. Gero poliziek artu ninduten.
Claudet yaunak eskatu zaben poliziei beltzari kendu ziozten paperak. Bazituen onek bear ziren guziak, eta ongi begiratu ondoan, ontzat eman zituen. Gero erran zion:
—Ikusten dutanez, paper guziak ongi dituzu. Lanerako baimena, karneta eta bertze gañerakoak. Erenegun non zinen?
—Erenegun... —erantzun zion— nere lanetan beti bezela. Galdetu iozu, nai baduzu, nere nagusiari. Atzo larunbata baizen, etorri nitzen irira besta piska bat egiteko naikeriekin.
—Ongi dago. Gero mintzatuko naiz zure nagusiakin. Orain bertze gauza bat galdegin bear datzut. Zuk ainbertze maite bauduz zure sorlekua, zergatik etzara beingoan Kongora goaten? An izanen dituzu yosteta eta zalaparta franko zure anaien artean.
—Bai, yauna. Datorren asteangoan bearra naiz. Yende zurien artean eztut geiago egon nai. Oraintxen aspertu naiz.
—Goaten aal zara lenbailen; bañan betiko. Emen eztugu beltz bearrik. Orai egon bearko duzu emen biar arte zure gauzek xuxendu arte. Eraman zazue —agindu zuen bere morroiei.
Claudet eta Pontac asi ziren orduentxe iri guzietako komisarietara galdezka «Beltza» izengoitiko baten bat agertzen zen. Eta lan ortan igaro zuten goiz guzia. Bazkaltzeko ordua zen, eta ia etxera abian zirenean Claudetek erran zaben bere mendekoai:
Atsaldean yarraiki lan berari; bañan etzazutela onera beltz geiago ekarri. Guk bear duguna, billatu. Atsalde arte!
Egin zuten bazkari neguko igandetan egiten zuten bezala.
Bildu ziren Claudet eta bere lagunek kafe batean. Kafeak artuz, kopak edanez, partiden bat eginez, egon ziren seiak arte. Ordu artan komisario yauna abiatu zen bere ofizina aldera. Arat iritxi zenean, Pontac, bere morroi zintzoa, nagusien zai zagon.
—Atsalde on! Bai al da deus berririk? —agurtu zuen Claudetek.
—Ez, yauna. Orain arte eztute deus gaztigatu.
—Ongi dago, oraino ezta berant.
—Gaur epeltxeago dago eguraldia. Eztu ainbertze otzik egiten —zion Pontacek.
—Bai, denbora eztiago dago, bai; bañan goibeldu du eta erasaten badu, elurre eginen du. Eztugu ba, maindire xuri orren bearrik.
Zazpiek aldera telefonoen tirrintek yo zuen.
—Zer ote da? Badugu zerbait berri —erran zuten biek.
Uste gabeko berrie artu zuten Marsellatik. Andik erantzun zuten Claudetek egin deiari, eta erran zuten «Belza» izengoitiz zeritzan gizona iri artakoa zela, Yendaje txarrenetakoa zela. Lenago Catcheko borrokari oietakoa izana eta orai «golfokerian» zabillela aspaldian. Baita andik gaztigetu zuten ere Beltz ori eta bertze gaizkilea, Pizti zeritzana, alde eginak zirela iri artatik eta zortzi egun auetan etzutela bi yende txar oien berririk. Gero eman zituzten beren izen eta deiturak, gañera kartzelan egon berriak zirela biak ere. Claudet yaunak poz aundia artu zuen berri ura artu zuenean, eta eskuek igurtzi-ta pozkarioz zion:
—Ongi doaie gure afera. Ezta, bada, urrun ibilliko ohoin nardagarri ori...
Orduen etorri ziren beren ibillaldia eginik bi polizi.
—Atsalde on, yaunak! —agurtu zuten.
—Bai zueri ere —erantzun zioten.
—Zer berri da? —galdetu zaben nagusiak.
—Eztugu bada, deus erdietsi —erantzun zioten.
—Guk artu ditugu berriak masellatik. Beltza delako ori angoa omen da; oso ezaguna iri artan eta ba omen du zortzi egun andik alde egin zuela,eta uste dute bertze laguntxar batekin batean dabillela. Emen ditut bi oien izenak.Gogoan artzizue... Batena, Jean Frantz, izengoitiz «Beltza». Eta bertzearena Georges Leclerc, Pizti izengoitiz. Oraintxen eman bear dabet Parisko komisari guziei oken izenak,yakinen gañean egon daitzin. Orai erne egon bear dugu, eta gaur ezpada, biar etorriko dire zakur oiek, zeren dirurik gastatu gabe eztire egoten aal, eta, nai ta nai ez, agertu bear nonbaitetik diru ebatsiak.
Igandetan beti izaten baizen zalaparten bat leku illun oietan, poliziek bear zuten egon beti erne karteristen bat, mozkorren bat edo bertze yende zikiñen batendako.
Beti bazuten norbait oietakoa komisariara eraman bearra. Orduentxen ere ekarri zituzten bizpairu. Merexi zuten zanpaldi bat eman ondoren, sartu zituzten giltzapean. Zortziek aldera etorri ziren gauazko serbizioa egin bearra zutenak.
—Gabon, yaunak! —agurtu zuten.
—Bai zuei ere... Badakarrazue berrin bat? —erran zaben Claudetek.
—Ez; eztugu deus berririk —erantzun zioten.
Orduan eman zabezten, atsaldean artu zituzten berri guziak, eta gero nagusiak erakutsi zaben gaur artako egin-bearrak. Gauzak ongi antolatu zituztenean, atera ziren etxe aldera Pontac eta biek, denei gau on bat opa ondoren. Bidean zoazilerik, sartu ziren ostatu batean bermut bat artzera; an egonaldi labur egin ta ondoren, goan ziren beren etxera.
|