—IX—
Igaro ziren lau egun orma orma gañean. Bazuten iritarrak elurre bear bada ilabete bateko. Negu bortitz aren erdian eta olako eguraldiakin etzen aisa urtuko elur ormatua. Ongi ornitutako etxe zenbaitzutan Eguberri ederrak pasatuko zituzten, ez ordea bertze zenbait beartsuk. Ok beltzak ikusi bearrak ziren, gizajoak.
Iritxi zen Eguberri bezpera, Gabon eguna. Eta bertzetan bezala, Leblancen ofizinan lanean egin aal guzian. Egun artan bear zituzten akitu lan guziek eguerdirako, atsaldean denek besta egin zezaten. Gañera, langileek artu bearra zuten beren soldata Eguberriko sari berexi batekin. Ortaz bada, goiz guzie igaro zuten lan ortan. Bozkariozko eguna zen eta nabari zuten denak alaitasun bizi bat, maitasunezko agurrak elkarri eginez egun zoriontsu artan. Leblanc eta Chatonet Bazkuna, bere nagusia buru zutela, an aritu ziren goi guzien lanean. Eguerdi eguerdian eman zioten amaia. Leblanc yaunak erran zuen:
—Gabon eta Eguberri zoriontsu bat opa dizuet denei! Yesys Aurrak eman dezaigula grazia elkartasun onean bizitzeko.
—Milesker, yauna. Gauz bera opa dizuegu zuri eta zure etxekoei —erantzun zioten.
—Agur yaunak. Egin bazkari!
Azken agurra egin eta goan zen bere beribil ttipian nagusi yauna. Bertze ainbertze egin zuten Etxemendi eta Chatonet yaunak, ok ere beren autoetan.
Osaba-illobak gelditu ziran ixtanpat. Osabak zion:
—Gaur illunabarrean espero zaituztegu. Gaboneko afaria elkarrekin egin bear dugu. Elizabetek prestatuko du afari eder bat, bear bezala ospatzeko Gabon zoriontsua.
—Bai, osaba. Etorriko gara, utsik egin gabe.
—Agur eta goiz etorri.
—Agur, osaba.
Claudet yauna eta bere menpekoak ere Gabon eguna ongi ospatzeko asmoa zuten kristau oiturari yarraikiz, sendi onak egiten duten bezala. Baitegian ere gaizkileak atseden pizka izan zuten. Yesus Aurtxoaren graziak denetara zabaltzen ziren.
Atsaldeko sei t'erdietarako Jean Pierren etxean ziren Franzis eta Mayi.Negu beltz aren erdian Pariseko karrikak dirdiratzen zuten argi bizi aiekin elurren artean ortz-adarra iduri.
Arrera maitekor bat egin zabezten osaba-izeba zarrak illoba gazteei. Gero bi emaztekiek lotu ziren sukeldeko lanetara afari goxo bat egiteko naikeriekin. Bizkitertian, Jean Pierre eta Franzis aritu ziren musian «Cinzano» bana artuz. Osabak erran zion:
—Nork erran bear zuen Eguberritako arrapatuko zituztela lapurrak? Orai ospatu dezazkegu Eguberri on batzuk, naigabeak aienatu ta ondoan.
—Bai, ala da, osaba; bañan nik erran nuena gertatu da. Lapurrek erori; bañan lau milloiak eta nere erlojua ez.
—Agertuko dira, bai. Ikusiko duzu, oria ezpada, gero. Auzia lua ilabeten buruan izanen da; bañan orduko zerbait eginen da.
—Utzi zagun auzi ori alde batera, osaba.
Orduan Mayi etorri zitzaioten ondora eta erran zaben:
—Utzizue solas oiek. Gau pozkariozko eguna da. Afarie prest dago eta dasta dezagun yanari ederra.
Gero Elizabetek oiu egin zuen sukeldetik:
—Zatozte denak afaltzera.
Exeri ziren maiean eta, otoitza egin ondoren, afaldu zuten. Irri-solas atsegiñetan igaro zuten ederkixko. Franzis sasoi ederrean zagon eta yan zuen «zanpet» egin artio. Gero, umore ederrakin, zenbait kanta zaar ere abestu zuten. Jean Pierrek eman zuen asmenta Euskalerriko kanta eder onekin:
Ator, ator, mutil etxera,
gaztaña ximelak yatera,
gabon gaba ospatutzeko
aitaren t'amaren ondoan,
ikusiko duk aita barreka
ama're poz atsegiñez.
Eragiyok, mutil,
aurreko danboñil orri,
gaztañak erre artean,
gaztañak erre artean,
xipli, xapla, plost!
Gabon gaba pozik igaro daigun.
Lauren artean ederki abestu zuten bi bozetara Gabon eguneko kanta polit au. Gero Elizabet eta Pierrek aldizketuz abestu zuten beren sorterriko kanta unkigarri bat:
Birjina ona, norat zoaz?
bihur zaite etxera,
ezen eztuzu zeren ioan
Bethleen barrenera.
Joseph norat daramazu
Birjina unaturik?
Bethleenen edirenen
eztuzu ostaturik.
Oh Yauna! Oraiño Amaren
sabelean zaudena,
pazientki sofri zazu
egin zaizun obena.
Aurtxoa, zure sortzeaz
mundu guzia da bozten,
zure seaskari diot
agur umila egiten.
Oren onez sor zaitela
gure mundu ederrean,
esklabo gaude guziok,
aurra, zure bearrean.
Zuk menderatuko tutzu
gizon guzien etsaiak,
guziei zuk idekiko
gloriako iturriak.
Oraiñik ere geiago egin zituzten eta zein ongi eta zer sendimenduakin abesten zituzten Eguberriko eskual kanta zaarrak osaba-izebak! Oraindik biotzean zituzten Euskalerriko oiturak eta mintzaira. Etzuten ez, ahantzia beren sorlekua. Illoba gazteak berriz, Parisen sortuak baiziren, eta beren gurasoen lurra ezagutzen ezpaizuten, etzuten osaba-izebaren zaletasun bizi ura.
Amabiak urbildu zirenean, eman zioten akaballa bestari, eta Elizabetek erran zuen:
—Orai goazen gure Parrokira gaberdiko Meza entzutera. Agurtu zagun yesus sortu berria eta eman dezaiogun eskerrak.
Franzisen Peugeotean gusto gustora goan ziren Elizeraño eta Meza entzun ta ondoan elizkizun zoragarriak ere egin ziren, kristauak alaiki kantatzen zutela Yesus Aurtxoen ohorean. Elizkizune bukatu ondorean etxe aldera abiatu ziren. Lagundu zituzten zarrak beren etxera eta agur maitekor bat egin ta ondoan, etxeratu ziren senar-emazte gazteak, biotzak bozkarioz beterik.
|