—VII—
Umore ederrakin puro bat erreaz, sartu zen bere lantegian Claudet yauna. An, beti bezala, Pontac bere zai.
—Atsalde on! Egin duzue bazkari? —agurtu zuen.
—Bai, zuk ere bai? —erantzun zion.
—Egin dugu guk ere —erran zuen nagusiak.
—Bere abrigoa kendu eta exeri zen yarleku goxo guri batean puroa erretzen zuela atsegin aundiakin. Gero izketan asi zen eta, bere agotik ateratzen zuen ekeakin batean, ziotsan:
—Gaur badirudi bakezko eguna dugula. Eztugu lan aundirik. Ikusiko dugu zer berri dakarraten goizean or barna ibili direnak. Apostu eginen nuke ixtante ontan Beltza ere puro bat erretzen ari dela, ni bezala.
Gero irriz ajataka, zion:
—A, Beltza, Beltza! Bear bada, aurten eztuk puro geiago erreko...
Ortan sartu ziren goizeko eta eguerdiko lana egin zuten ertzañak. Sartu orduko nabari zuten beren aurpegietan berri onen bat zekarratela.
—Egun on, yaunak! —agurtu zuten.
—Zer da berri, zer da berri? —galdegin zaben Claudetek.
—Berri onak, nagusi. Begira zazu...
Eta erakutsi zizkioten lau billete berri berriek 10 frankokoak.
—Eman zaizkidazue, ikusi ditzadan.
Begiratu zituen ongi numeroak eta alaiki erran zuen:
—Arrigarria... Auexek dira, ba. Non arrapatu dituzue?
Iri bazterreko ostatu batean sartu gara eta egin dugu iri guziko ostatuetan egin oi duguna: Kajao dirua ikusi nagusiaren baimenarekin. Antxe arkitu ditugu lau billete ok. Eta poztu zaite. Beltzak emanak omen dira atzo arratsean.
—Ekarri al duzue ostatuen nagusie?
—Bai, yauna; ementxe dugu.
—Sartu dadiela.
Sartu zen gela artan gizon apal lodixka bat, eta agurtu zituen denak.
—Exeri zaite nere ondoan —erran zion komisarioak—. Galdera batzuk egin bear dazkizut.
—Bai, yauna, egin zazkidazu. Nik egia erranen diot.
—Leenik, zure izen eta deitura.
—Georges Leduc. Emen dituzu paperak.
Eman zion karneta eta Claudetek ontzat eman zuen.
—Zu zara ostatuen nagusia?
—Bai, yauna, ni naiz; nerea da.
—Zer yende sartzen da zure etxean?
—Denetatik, yende arronta geiena.
—Gaizkileak ere, ikusten dutanez.Yakinen gañean egonen zara nola zuk artutako billete oiek goan den ortziralean ebatsiek zirela.
—Bai, yauna. Erran datate zure gizonak. Bañan badakit nork emanak diren. Oroitzen naiz, ongi oartu bainitzen billete berri berriek zirela. Gañera, erran nion irriz emaileari: «Diru berriak dituzu ok. Zuk eginak al dira?» Oraindik ere irriz aritu ginen alfer solasetan gai orri buruz.
—Nola du izena gizon orrek?
—Izena eztakit, bañan izengoitiz «Beltza» deitzen diote. lagun bat ere badu. Orreri «Pizti» erraten diote.
—Noiz ezagutu dituzu yende oiek?
—Egun auetan ezagutu ditut. Oiek etorri berriek dire. Solasetik ego aldekoak dirudite.
—Ortziralean zure etxean izan ziren biek bertze lagun batekin?
Pixka bat egon zen pentsatzen, eta gero erran zuen:
—Bai, oroitzen naiz. Egun artan afaldu zuten bertze gizon batekin. Gañera, au beso motxa zen. Oartu nitzen ongi.
—Eta larunbatean etorri ziren iruek?
—Ez; erbal ura etzen etorri; bertzeak, bai; eta afaldu ere egin zuten biek. Atzo, berriz, lagun geiago ere bazuten eta mozkortu ere egin ziren pixka bat.
—Gaur ere etorriko al dire?
—Bai, yauna; uste dut etorriko direla, egunero bezala.
—Geroxeago goanen gara elkarrekin zure etxera eta lagunduko gaituzu oiek arraptzen.
—Bai yauna; lagunduko zaituztet.
—Eztakigu zer kontzientziko gizona zaren. Zu beti yendaje oien artean bizi baizara.
—Ez yauna, ez. Nik eztut beñere txarkeririk egin, eta badakizu enaizela kartzelean egon oraindik.
—Ikusiko dugu bada, nola laguntzen gaituzun.
Bertze ordu bat egon ziren, ilunabartu arte. Bizkitertian, antolatu zituzten eginbear zenbaitzuk eta prestatu ziren Georgesen etxera goateko. Illundu zenean, abiatu ziren alderi artara Claudet, Pontac eta lau ertzain Georgesekin batean. Bada-ezpada're, armak eta izkilluak eraman zituzten.
Ertzaiñen beribillak zauli igaro zituen karrikek, eta orduentxen zuriz yaunzten ari ziren. Elurre zanpa-zanpa ari zuen eta neguko zitu orrek ederki estaltzen zituen zoko guziak. Sei t'erdietan iritxi ziren ostatu artara. Komisario yaunak arreta aundiakin inguratu zuen etxe ura lau gizonekin eta bera, Pontac eta ostatuko nagusiakin sartu ziren barnera. Ekeaz eta usain txarraz betea zagon leku zikin ura. Yende pille bat ere bazen elkarren artean eztabaida aserretan, kantuz irriz eta edaten.
Ango morroiak bazuten lanik aski eki serbitzen. Poliki poliki urbildu ziren edan lekura, eta bizkitertian nagusia alde guzietara begira. Etzuen, ba, aunitzik luzetu bere begiraldia. Betiko zokoan zauden bi yendajeak trankil aski zerbait edaten. Keñu bat egin zaben ostalariek polizieri.
—Zoko artan dauden gi gizon aiek dire, —erran zaben ixilik.
—Ongi dago. Goazen, Pontac.
Urbildu ziren mai artara eta Claudetek lasai lasai erran zion Beltzari denbora berean komisarioen «txapa» erakusten ziola:
—Emango didazu zure karneta, faborez? Ikusi nai nituzke zure paper oiek, eta zureak ere prestatzizu —erran zion Piztiari ere.
Bi gaizkileak arriturik gelditu ziren areri begira, gorrotozko aurpegiakin. Bizkitertian Pontac erne zagon, izkillua eskuen eta sakel barnean, bada-ezpada're.
Bi yendajeak atera zituzten beren karnetak eta eman zizkioten Claudet yaunari. Onek begiratu zituen ongi eta an agertu ziren Marsellatik emanikako izen ber-berak. Aurrez aurre zituen bi gaizkileak.
—Orduen, zu zara Beltza eta zu Pizti.
Au aditu zutenian, bi yendajeak oraiñik arrituago gelditu ziren; bañan Beltzak burue altxatu ta erran zion:
—Bai, ala gara. Eta zer?
Orduko, kanpoan zai gelditu zirenetako bat sartu zen barnera, eta Pontac'en keñu batekin batera etorri zen ekengana, eta asi zitzaizkion lapurrei soñekoak begiratzen.
—Zer? Au ere badugu? —erran zuen Beltzak kolera aundian—. Zer nai duzue gurekin?
Begiratu zabezten ongi, eta arrigarria! Etzuten ezta naal ttipi bat ere sakelean...
—Eztute armarik —erran zuen polizi begiraleak.
—Zer uste zinuten, ba? —yardetsi zaben Beltzak—. Guk eztugu iñorreri kalterik egin eta utzi gaitzazue bakean.
—Emaidazue diruen boltsa —erran zion komisarioak.
—Nere boltsa zertako nai duzu? zu ertzañen aitzindaria izanagatik, eztuzu eskubiderik nere diruak ikusteko.
—Emaidazue biek ere onez onean; bertzenaz...
Beltza otsoa bezala zagon. Borrokarien antzera yarri zen. Besoak zabal, denei iretsi naiez, begietatik txispek ateratzen zituela. Orduan poliziek atera zituzten pistolak gaizkileei apuntetuz.
—Ba, ortaz balietzen zerate, bai —erran zaben Beltzak.
Azkenean boltsa atera zuen, eta billetez ongi aunpatua. Claudetek artu zuen eskuetan eta begiratu zituen billeteak eta an ziren geienak, berri berriek eta ebatsitakoak agertu ziren.
—Eztago dudik... Erori zerate. Artzizue! —agindu zuen komisarioak bere menpeko ertzañeri.
Armak eskuetatik utzi gabe, lotu zituzten esku-muturretike ta abiatu ziren komisaria aldera.
«Taska» artako guziek ango zalapartari oartu zirenean, ixildu ziren, denak arriturik eki begira. An arkitzen ziren zenbaitzuk estali zituzten beren aurpegiak bada-ezpada're, ezagutu etzazten. Lapur txiki eta lapur aundi, ango yendajeen artean orotarik baziren.
Etzituzten aunitzik bortxatu bi lagun tzar oriek. Ixilik, itzik erran gabe, goan ziren bide guzian. Claudet eta bere aldekoak,b erriz, nabari zuten alaitasuna.
Komisariara iritxi ziren eta denborik galdu gabe asi ziren galde-erantzunetan. Leenik Beltzari egin zizkioten. Bizkitertean, Pizti berex iduki zuten, bertze gela batean.
Claudet asi zen:
—Azkenean erori zara, Beltza, Nik etzindudan ezagutzen; bañan dudik gabe zure izena aipatua da ego aldean. orai erradazu: non dituzu zuek ebatsitako lau milloiak?
—Guk eztugu lau milloi oiek ebatsi. Ori zuek asmatutako gezur bat da.
—Nola gerzurra? Eztuzu ukatuko orai 500 franko berri oiek artu zinutela, zure sakelean oraintxe guk arrapatuak.
Beltzak galtze txarra zuen, iduri zuen denak iretsi bear zituela eta erran zuen modu txarrean:
—Bai, oiek ebatsi gintuen; bañan ez ordea zuk erraten dituzuen lau milloiak.
—Bai Beltza, bai. Lau milloi eta erloju bat gañera, artu zinuten. Ori guzie Mainkerrak aitortu zuen il aitzinean. Berak erran zakun nola zanpatu ziñuten eta nola egin zinuten ebaskoa iruen artean. Gero iges egin zinutela diru guziekin, areri erdi illa utzi ondoren.
—Ori gezurra da —zion Beltzak aserre—. Guk eztugu deus ikustekorik Mainker delako orrekin.
—Zuek «gillotina» merexi duzue, lapurrek eta eraileak zeratelakotz. Mainker ori zuek il zinuten. Ori segurki dakigu. Ortaz bada, eztuzue barkamenik.
—Ori ikusiko dugu. Nik aldeztuko dut nere burue. Badugu guk ere geren abogadua.
—Gizon arroa zara. Ezagun duzu borrokaria izan zarela; bañan emen zure indarrak eztute deus balio, eta gizon maltzurreri eta gaiztoeri ematen zai merexi dutena.
Gero erran zaben ertzañei:
—Eraman zazue zakur au emendik eta datorrela bertzia.
—Kasu, gero, nere boltsa orrekin. Or baitut nik zuzenbidean irabazitako dirua. Eztire denak Leblancenak.
—Ago ixilik, «Beltzarro» —erran zion ertzaiñ batek besotik artzen ziola; bañan bazuten lanik aski iruen artean ere gizon bizkor ura menperatzen.
Claudetek zion bere baitan:
—Pizti ori segur naiz aisa eskolatuko dugula.
Ekarri zuten Piztia Claudeten aitzinera. Bazirudin lasai zagola eta naspil oietan oitue. Oraiñik ere irri itxura batekin, batere bildurrik gabe, bere begi bixiekin alde guzietara begira.
Claudetek begiratu zion zorrotz eta erran zion:
—Aitor zazu egia, gertatu zen bezala.
—Bai yauna; nik 500 franko berri oiek ebatsi gintuena aitortzen dut. Eztugu ukatzerik. Bañan ez lau milloiak «Journal'ak» zabaldu duten bezala. Guk boltsa bat bakarrik artu ginuen eta artan ziren diru pizer oiek. Bertzelako lana!
—Zuek zerate erail nardagarri batzuk. Eztuzu ba, orai Mainkerra il zinutela ukatuko. Badakigu ongi aski, berak aitortu baizuen il aitzinean lau milloiakin iges egin zinutela bera il urren utzi ondoren; eta oraindik geiago: lau milloi oiek gordetzen zitun larruzko boltsa ura ugaldera bota zinutela... Ona emen kartera, guk biaramunean arkitua, berak erran zuen leku berean.
Piztiak azeria bezain bizi yardetsi zion:
—Guk eztugu beñere boltsa ori ikusi. Yoko zikinetan ari zerate.
Gero ixtanpatez pensaketan egon eta oiuka erran zuen:
—Urde madarikatua! Orai ikusten ditut gauzak garbi. Guk iges egin ginuenean, bera barnean gelditu zen oraindik eta orduan eginen zuen xikana ori.
—Bañan eztinuten burni-kutxan bi kartera ikusi? —erran zion Claudetek.
—Burni-kutxa edeki ginuenean yendeen solasak eta irriak nabaitu gintuen goitien. Orduan deus begiratu gabe artu ginuen boltsa bat eta ez ginen bertzerik bazenik oartu. Laisterka atera baiginen andik. Mainkerra an gelditu zen eta ez ginuen ordu erdi batean ikusi. Aren zai egon ginen lenago autatutako biltokian.
—Eta zergatik yo zinuen lau milloiak kentzeko ezpazen?
—Ni ortan errugabea naiz; nik ez nuen gizona ukitu. Beltzak zanpatu zuen; bañan ez dirue kentzeagatik, ez bait-zakarren deus, iruzur egin zakulakoz baizik. Dudik gabe arek bazuen bertze lagun bat aren zai eta areri eman zition diruak boltsa ugaldera bota ta ondoan.
—Ori eztut siñesten. Ergelkeri ori egiteko, etzuen zuengana goan bearrik. Emen bada gauz zikinen bat eta garbitu bear dugu. Beti ere, zuek gue eskuetan zagozte eta zuen gain duzue eriotz bat ebaskoakin batean... eta diru oiek agertu bearrak dire.
—Zu segur zaude, yauna, eta ni ere bai. Eztut uste 500 franko ebasteagatik burue kenduko digutenik. Auzia ongi aterako dugu, geren aldezkariak ere baititugu.
—Zuek bezelako gaizkileak garbitu bearrak dire lenbailen.
Gero azkenean koleratue erran zuen Claudet yaunak:
—Eraman zazue Pizti tzar au emendik.
Bi gaizkileak giltzapean sartu zituzten, leku berexietan, elkarrekin egon ez zitezen. Gauzak etziren bada oraindik garbitu, bañan Claudetek uste osoa zuen bere baitan.
Afaltzeko ordua ere bazen eta komisario yaunak erabaki zuen Leblanc eta bertzei afalondoan gaztigatzea etorri zitezen. Gero, lenago artu zituzten iru gaizkile eken libertatean baiezkoa eman zuen. Bertze gauz batzuk ere xuxendu zituzten eta goan ziren afaltzera.
Kanpora atera zirenean elurre ari zuen gogotik. Leblanc eta bere lagunek berrie artu zutenian, pozez erotu ziren. Afal ondoan goan ziren denak komisariara utsik egin gabe. Orduko prest beren lekuetan Claudet, Pontac eta bertze ertzañak.
—Gabon, yaunak! —agurtu zuten sartu zirenean.
—Bai zuei ere; ongi etorri, adiskideak. Gaur berri onak ditugu. Poztu zaitezte.
Mai gañean zituzten lapurrei kendutako billete ebatsiak.
—Emen dituzue zuen diruak, erran zaben Claudetek.
Lenbiziko begiraldiakin batera erran zuten Leblanc eta Jean Pierrek:
—Eta lau milloiak non dire? Emengo billeteak berritakoak dire; bañan lau milloi oiek ez ditugu ikusten.
—Bai, emen 400 franko dire 40 billetetan. 100 franko berri gastatu dituzte eta emen ezta bertzerik. Bertze diruetaz eztute deus aitortu oraindik. Lapur auek eskola aundia dute; bañan etzaiete balietuko.
—Eta erlojuaz ere eztute deus erran? —galdegin zuen Franzisek.
—Ez —erran zuen Claudetek—. Ori agertuko da lau milloiekin batean, dudik gabe.
Gero yarraitu zuen:
—Bi lapurrek giltzapean ditugun bitartean bortxara atera-araziko dabegu diru oien gordelekua non dagon.
—Eta ezpadire gure diruak agertzen? —zion Leblancek.
—Bai, yauna. Agertuko dire; ez bildurrik izan. Orai, legeak agintzen duen bezala, juizio egin bearko da. Lapur eraile oiek izanen dute merexi duten zigorra.
—Altxatzen aal ditugu diru pizer ok? —erran zuen Leblancek.
—Ez oraindik. Leenik egin bear dire paper zenbaitzuk, eta bear bada juizioa egin artio eztuzue eskuratuko.
—Eta noiz izanen da auzia?
—Eztakigu, bañan alakoetan goaten dire uste gabean lau edo bortz illabete auzia garbitu arte.
An agertu ziren egunkarietako idalzari oietakoak eta ongi artu zituzten gertakizun guziak, berrie zabaldu zedin iri guzian. Erretratoak ere atera zituzten bi gaizkillei.
Ertzañen lana aipagarria zen eta gauzak ongi zoazin. Ordua ere bazoaien eta Leblanc bere lagunekin etxera abiatzeko prest ziren eta Claudet yaunak erran zaben:
—Gaurko naikoa egin dugu. Zuek goan zaitezte trankil etxera, eta zerbait berri baldin bada, gaztigetuko dazuet.
—Eskerrak, yaunak, guregatik egin duzuen lanengatik. Denen izenian ematen dazkizuet gure eskerrik oberenak —erran zaben Leblancek.
—Eztugu merexi. Gu emen zuei zerbitzeko gaude.
—Agur, bada. Gabon igaro eta eskerrak berriz ere.
—Gauz bera opa dizuegu guk ere. Agur.
Atera ziren etxe aldera Leblanc eta bere lagunak. Claudetekm eta bere menpekoak oraindik bazuten lan pixka bat aguazak ongi paratzen; bañan laster akitu zituzten beren eginkizunak. Komisario yauna Pontacekin atera zan ofizinatik ertzañen beribillean beren etxe aldera. Bidebanarkoan, kafesne bana artu zuten «bar» batean eta etxeratu ziren.
Atsegin ederra artu zuen komisarioak oeratu zenian. Loak artu baño len, bere oldozkunetan bueltaka, zion bere baitan:
—Egia ote da yendaje oiek erran dutena, lau milloiekin deus ikustekorik eztutela? Eta erlojuen gaiñean ez ginuen deus mintzatu. Ezpadute ondatu, nonbait agertuko da. Eta ortik garbi atera dezakegu guk nai duguna.
Gero loak artu zuen,e ta etzen iratzarri goizeko zortziak arte.
|