—III—
Ebasko orren berrie zabaldu zen iri guzian. Radiok eta egunkariek yakin-arazi zuten yendeari bart-arratseko gertaera. Komisarian erne zauden amarrateko. Orduko gaztigetu zabezten Soziedadeko buruzagiei; eta xuxen xuxen an bildu ziren denak. Nagusi kontuko yaun ok berrie artu zutenian, kolera ederrean yarri ziren. Etzen arritzekoa. Piarres eta Franzis ordu ortarako ere etorri ziren. Claudet Yauna arrera on bat egin zaben.
—Egun on, yaunak. Sar zaitezte eta exeri lasai. Emen egote ona dago; kanpo ortan baño obea. Bart-arratsean orma aundia egin du.
—Bai, izigarria —erantzun zion Rene yauna denen buruzagiak—. Aurten negu bortitza dugu; bañan lau milloi oiek ebatsi dituenak eztu otz aunitzik pasatuko; negu ederra idurituko zaio.
—Yaunak, —asi zen Claudet—. Orain asi bear dugu, zuen izenak artu eta bart-arratseko gertaerak nola izandu ziren izkiribuan paratzen. Asi gaitezen bada. Leenik Soziedadearen izena.
—Societé Leblanc-Chatonet.
—Zein da buruzagi?
—Ni naiz, eta nere izena Rene Leblanc. Nere ondokoa, Louis Chatonet; eta bertzea, Raimond Etxemendi. Idazlari, Franzis Vivier; eta diruzaina, Jean Pierre Vivier.
—Ongi dago —erran zuen Claudet yaunak, eta paperean ezarri zituen denen izenak—. Soziedadeko etxean nor bizi da?
—Jean Pierre diruzaina. Beitien ditugu ofizinak, eta lenbiziko bizitzan bizitokia.
—Zenbat diru ebatsi dute, Jean Pierre?
—Diru-kutxan bi larruzko kartera ziren. Batian 500 franko berrietakoak eta bertzean lau milloi; eta dena eraman dute. Gañera, nere illoban erlojua mai gañetik.
—Bertzerik eztute eraman?
—Ez, bertzerik ez.
—Billeteen numeroak artu ziñuzten?
—500 frankoenak bai, emen ditugu; bañan lau milloienak ez, au baiginuen gaur eman bearra langileii.
—Ekartzu numero oiek, paperean artu ditzadan.
—Erlojua zer markakoa eta zer gisakoa zen?
—Longines; esku-muturretakoa; altzairuzkoa eta ubelakin.
—Nondik erosie zen?
—Friedrich'en relojeritik; nere aitak erosie, orai dela amar urte.
—Emaidazu orren zuzenbidea.
Eman zizkioten bear ziren denak, eta Claudet yaunak artu zituen paperean.
—Orain bertze ikustaldi bat egin bear genduke zuen etxean an diren oñazkak ongi begiratzeko.
Au erraten zuen bitartean, zigarroak atera zituen sakeletik eta eskeñi zaben denei. Gero yarraitu zuen:
—Nere iritziz, lapurren artean bazen norbait etxe orren berri ongi zakiena. Kapataz edo langileen artean ez al da kartzeletan ibili den yenderik?
—Ez; gure yende guziek banaka banaka aztertuak eta esaminatuak izan dira, erran zuen Rene yaunak.
—Bai, ori bai; bañan egin bear dabegu begiraldi on bat denei, kontuen artuz zer bizi-modu daramaten. Zer lanetan ari zerate orain?
—Amar kilometroko bide berri bat egiten ari gara. Baditugu lau eun langile eta orain arte lanak ongi doazi. Traktoreak eta mota guzietako makinak baditugu eta gizont rebeak ere oietan ibiltzeko. Gure yendea ikusi nai baduzu, goan ziate lauetan ofizinara; an asten aal zara zure lanean.
—Barkatu, yauna; bañan yakinen gañean egon zaitezten, erran bear dazuet gure lanak bart-arratsean asi gintuela. Zuek lo ziñatenean, gure gizonak or barna zabiltzan batera eta bertzera lapurren billa. Gure lana ori da, eta emen gaude zueri serbitzeko; eta orai goazen zuen exra.
Atera ziren denak komisariatik alderdi artara bi automobiletan; batean iru buruzagiak polizia batekin, eta Franzisen Peugeotean au, bere osaba eta Claudet Yauna. Bidean zoazilerik, polizia nagusiak, beti umore onakin irriparrez, erran zian Piarresi:
—Pasatu al zaizu atzoko izialdure?
—Ez yauna, ez. Oraindik ikaratua nago. Lapurrek arrapatu arte ez naiz trankil egonen.
—Ez bildurrik izan. Guk antolatuko dugu zuen afera.
—Milesker. Zure yakitatean uste osoa dugu eta itxaropena. Zure eskuetan uzten dugu gure afera.
Franzisek etzuen itzik erran bide guzian; bere gogoeta eta pentsamentuetan lo.
Iritxi ziren etxera eta atean zai zagon Elizabet, ongi etorria emateko. Sartu ziren ofizinan eta an aritu ziren lapurren oñazkak negurtzen eta zoko guziek begiratzen. Polizia nagusiak erran zuen:
—Gaztigetu zagun lantegira ia langile guziek or diren edo norbaitek uts egin duen.
Orduko, telefonoen ariek antolatu zituzten eta kapatazen buruzagiakin mintzatu ziren. Onek listak ikusi ta ondoan, erran zaben goiz artan Mainkerra kapataza eta bertze sei langileek uts egin zutela.
—Gaur atsaldean ezpadira etortzen beren soldata artzera, gogoan artuko ditugu oien izenak.
—Gaur egin duen ormakin, bear bada, etxean gelditu izanen dira katarro pixken batekin edo... —erran zuen Renek.
Amekak aldera agertu zen Elizabet, edari goxo eta pasta batzuekin an ziren yaun guziek ameketakoa egin zezaten.
—Milesker, etxeko-andre, —erran zioten denak—. Edan dezagun naigabeak alde batera utzi-ta...
—Yaunak, bagoaz —erran zuen Claudetek—. Emengoa ikusi dugu eta, bear bada, gure poliziek izango dute berrin bat eman bearra. Agur, atsalde arte!
—Nerekin yoanen zerate —erran zaben Franzisek polizieri—. Nere Peugeotekin ixtanpatez iritxiko gara zuen etxera.
Bidean solasean asi ziren eta Claudetek erran zion Franziseri:
—Aizu, gazte; orain egin genezake zure erlojuen afera. Esaiguzu non dagon Friedrichen etxea, eta goan gaitezen arat.
Iritxi ziren etxe artara eta arkitu zuten ango nagusia bere lanean ari zala.
—Egun on —agurtu zuten.
—Bai zuei ere —erantzun zaben.
—Emen eldu gara gauz bat xuxendu naiez. Yakinen gañean egonen zara nola ebasko aundi bat egina duten Leblancen ofizinetan...
—Bai, yauna, bai. Irakurri dut «Journal'ean».
—Oroitzen zara, —erran zion Franzisek— nere Longines artaz?
—Bai, oroitzen naiz. Ezta ba denbora asko antolatu nuela, Gañera nik saldua zen erloju ori zure aita zanari.
—Bai. Bada erloju ori ere ebatsi datate diruekin batean.
—Gogoan artuko dut eta gaztigatuko ere bertze erlojeruei beren eskuetan erortzen balitzake, parte eman zezaten polizietara. Nik alegiñak egingo ditut. Badakizute lapurren etsai porrokatua naizela. Gogoan jaso eta agindu nai duzutena.
—Eskerrik asko. Maiz etorriko naiz zu ikustera, eta agur!
Atera ziren Friedrichen etxetik eta, bertzetan denborik galdeu gabe, goan ziren komisariara. Claudet yauna bere ofizinara iritxi bezain laister, Franzis abiatu zen bere lantokira. An gauzak antolatu naiez zabillen.
Soziedadeak diru aunitz izanagatik, bazuen lanik aski.
—Goan zaite Bankora eta atera zazu atsaldeko bear dugun dirua —agindu zion Rene yaunak Jean Pierreri, txeke bat prestatzen zuen bitartean.
Orduentxe agertu zen Franzis, eta Renek erran zion:
—Emen diot zure osabari txekea dirua Bankotik atera dezan, eta lagujndu iozu. Goan zaitezte biek; bañan etorri lenbailen.
Atera ziren osaba-illobak auto txikiakin. Bazirudin Jean Pierre trankildu zela pixken bat, eta onela zion:
—Guk eztugu dena, bear den bezela aitortu. Ez badugu erran lau milloiak eta erlojua mai gañean utzi gintuela. diru-kutxan sartu gabe, uts aundi bat egin dugu, zeren lapur oiek erori ez-geroz agertuko da gure obena, esango baitute mai gañetik artu zituztela boltsa eta erlojua eta diru-kutxatik bertzea.
—Bañan zuri iduritzen zaizu arrapatuko dituztela lapur oiek? Nik eztut uste, Geinetan gertatzen dena gertatuko da orain ere. Burrunba eta zalaparta franko eginen dute, eta azkenean gure Leblanc dirurik gabe eta ni erlojue falta... Etzazule kezkarik izan. Gure lana egin dezagun orain eta utzi alde batera naigabeak. Gu orrengatik berdin biziko gara.
—Zu beti izanen zara azolagabe bat; bañan ni gai auetan finezien yokatzen naiz. Badakizu nik zin egin nuela nere lanetan egiñalak eginen nituela Soziedadean alde.
—Bai, nik ere egiten ditut, bañan orregatik ez naiz larritzen.
—Iritxi gara —erran zuen Jean Pierrek—. Itxoin pixka bat...
Dirua artu eta bereala itzuli ziren etxera. Goiz artan orma aundia bazen; bañan gure gizonak etzuten batere sumatzen. Egiten zituzten lastekakin ongi kendu zuten otza beren gañetik.
Ofizinan yostetako gogo gutti zuten aitzindariak, eta dirua eskuratu zuteneko, asi ziren atsaldeko pagamentarako denak prestatzen. Eguerdie bazen gauzak xuxendu orduko.
—Goazen bazkaltzera eta atsaldean denak erne iruetako —erran zuen buruzagiak.
|