—II—
Trankil aski zauden osaba-illobak bere lanetan, ia akitu urren. Egun artan bazuten non yosta, lau eun langileendako aste guziko soldata prestatzen. Azkenean, zortziek aldera, ontzat eman zioten beren lanari.
—Banoaie laisterka etxera —erran zuen illobak—. Gaurgero nere emaztea berantetsie egonen da; bañan leenik eskuek garbitu bear ditut.
Franzis etxera abian zen eta azken agurra egin baño len, erran zion osabari:
—Osaba, afal ondoan etorriko naiz emazteakin. Gero zinemara amar t'erdietako iritxi gaitezen. An eman bear duten film ori ez genduke galdu bear...
Franzis atera zen ofizinatik etxeruntz bere Peugeot txikiarekin. Karriketan etzen iñor ageri. Gau artan yendea berokire bildu izanen zen, ortarako obea baizagon.
Jean Pierre, ofizinako ateak etxi ondoren, igan zen bere bizitokira. Bere emazte Elizabet senarren zai zagon afaltzeko, eta au etxean sartu orduko, xamurki agurtu zuen. Andre xaloa eta maitagarria zen Jean Pierren emaztea. Elkarren antzekoak, biek zoriontsu bizi ziren.
—Lanean orain arte? —galdegin zion.
—Bai eta ez guti. Gaur aunitz nekatu naiz. Buruko min pixka bat ere badut eta eztut batera afaltzeko gogorik... Gero etorriko dira Franzis eta Mayi zinemara goateko asmoakin; bañan obe dugu emen egoten bagara su ondoan... Berek nai badute, goan daitzile.
—Guarko eguraldiakin ergelkerie da etxetik ateratzea —zion Elizabetek—. Egon gaitezen emen berokien goxoki goxoki ele atsegingarrietan; eta orai afal dezagun.
—Orixe... Nik beñipein kamamile artuko dut; eztut bertzerik nai.
Afal ondoan irri solas batzuk ere egin zituzten, beti bazuten yostatzeko gogoa senar-emazte ok, naiz biek ere adinean sartuek izanik. Amarrak aldera nabaitu zuten atea yoka eta segidoan Elizabet yautsi zen edekitzera.
—Ongi etorri, ene maiteak —agurtu zituen bere illobak—. Zatozte goitire eta kentzizue abriguak. Sukaldean egonen gara goxo goxo. Osabak eztu etxetik ateratzeko gogorik eta naiago du su ondoan egon.
—Bañan... ez al dugu zinera goan bear? —erran zuen Franzisek.
—Ez, ez; gaur ez beiñipein; eztago gaua or barna ibiltzeko.
—Bai, bai; arrazoin duzu, izeba, —erran zuen Mayik—. Nik ere ez nuen gogo aundirik; bañan Franziseri sartu zaio kasko ortan zinemara goan bear ginuela eta berari gustua egiteagatik atera naiz.
Ongi dago, ongi. Egin dezadan bada, zuek nai duzutena —yardetsi zuen Franzisek.
Kendu zituzten beren abrigoak eta igan ziren goitire.
—Gabon, osaba, —agur egin zuten bi illobak.
—Bai zuei ere. Exeri zaitezte emen, su ondoan —erran zaben maiteki osabak—. Otz al dago kanpo ortan?
—Bai, barnean egoteko obea dago —erran zuen Mayik.
—Artuko duzue kafea, eta gero ariko gara musean, nai buduzue, gazteak zarren kontra —erran zuen izebak uroski—. Gañera, badugu astia pileka. Zer ordu da?
Franzisek begiratu zuen esku-muturrera eta oartu zen erlojua falta zuela.
—A zer burue...! Erlojua atzendu zait beitien. Eskuek garbitzeko kendu nuen eta diruen kartera gañean utzi dut, mai gañean.
—Bañan ez al duzu diru-kutxan sartu kartera? —erran zion osabak.
—Ez, ez. Atzendu zait; bañan gero etxerakoan sartuko dut. Orain yosta gaitezen musean.
Ala egin zuten eta baita ere gazteak aisa irabazi. Etzen arritzekoa, Franzis yokalari porrokatua baizen eta kartetan aunitz zakiena. Bear bada lanean etzuen aunitzik egiñen; bañan yokoko gaietan oberenetakoa zen.
Orrela pasatu zuten ordu bat egonaldi eder batean eta oberenean zaudelarik, nabaitu zuten asots aundi bat beitien. Leio baten kristelak norbaitek pusketu zituen eta denbora berean norbaitzuk laisterka somatu zituzten.
—Nor dabille or? —oiu egin zuen Jean Pierrek—. Goan zaite agudo, Franzis.
Iloba laisterka yautsi zen ofizinara; argia piztu zuen eta angoa ikusi eta ikaratu zen: leioa zabalik, burni-kutxa ere idekia eta ango diru guzia eramana. Mututua gelditu zen lenbizien; bañan segidoan ernatu ta asi zen oiuka:
—Lapurrak! Lapurrak.
Goitikoak izitu ziren; andreak karraxika eta osaba ere oiuka asi ziren. Laisterka etorri ziren goitikoak eta ikusi zuten zorigaiztoko gertakizun ura.
—Urdeak! —erran zuen osabak—. Ebatsi dakute ditu guzia!...
Telefonua artu ta bazoaien mintzatzera poliziak etorri zitezen; bañan oartu ziren telefonuen ariak ere autsi zituztela. Madarikatuak!
—Goan zaite polizietara eta etorri daitzile lenbailen. Gu ez gara emendik mugituko eta eztugu deus ukituko.
Illoba prestatu zen, abrigo artu eta bere Peugeotekin goan zen egiñaletan polizietara.
Bizkitertian an geldituziren,zer egin etzakitela, osaba bi emaztekiekin. Uste baño geiago berandutu zuen illobak; bañan azkenean agertu zen bi poliziekin: Claudet Yauna bere morroiakin.
—Zer gertatu da emen? —galdegin zuen an sartu bezain laister.
—Begira, yauna, —erantzun zion Piarresek—. Ebatsi dakute emen ginuen diru guzie, eraman dituzte bi larruzko kartera. Batean diru gutti zen, 500 franko berritakoak; bañan bertzean baziren lau milloi; eta erloju bat ere eraman dute, diruarekin batean.
—Leenik begiraldi bat eman bear dut emen. Ikusten dutanez, lapurrak leio ortatik sartu dira eta, iges egin zutenean, kristelak autsi. Bai... Una emen lapurren oñazkak.
Atera zuen lupa aundi bat eta begiratu zituen ongi. Gero bertze zoko guziek ere, ia beatzen señalerik agertzen zen; bañan alferrik. Ezpairik gabe lapurrek egin zuten beren txarkeria guantiekin. Sudurre zimurtu zuen Claudet yaunak, erraten zuela:
—Ebaskoa egin dutenak badakite ongi beren lanekoxikanak. Telefonoko ariek ere autsi dituzte eta ezta señalerik ageri iñon.
Polizi morroiak atera zituen erretratoak eta ango gauz guziak ongi begiratu ondoren, erabaki zuten biaramoneko uztea egin bear ziren lanak.
—Goan zaitezte orain goatzera, eta biar goizeko amarretan zuen zai egonen naiz komisarian. An xuxenduko ditugu gauzak. Orai eman zaizkidazu etxe onen aitzindarien izenak.
Piarresek eman zizkion beren buruzagien izenak. Gizajoa dardaraka zagon eta emaztekiek izituak. Franzis berriz, ezin egonez bezala, an zebillen batetik bertzera.
—Eta orai zer egin bear dugu? —erran zuen Piarresek—. Biar ginuen langileei yornala ordaintzeko eguna. Zer zorigaitza!
—Etzaiteztela ikaratu. Zuen Bazkunak diru aunitz du eta ezta aisa errekaratuko. Gañera, guk arrapatuko ditugu lapurrek eta dirua ere bai.
Egon lasai... Biar amarrak arte... Eta gabon igaro.
Poliziek goan ziren eta oso naigabeturik bertzeak eta izialdure ezurretaraño sartue zutela, oeratu ziren. Goizeko ordu bata bazen Franzis eta Mayi etxeratu orduko. Lenago ain pozik zirenak, etxetik atera zirenean, orain naigabea eta tristura ziren etaz nausitu. Etzuten lo aundirik egin denak ere. Goizeko zazpietako yaiki ziren eta ametsa bezela iduritzen zitzaioten bart-arratseko gertakizune; bañan zorigaitzez egia zen eta egia garratza. Piarresek bada, etzuen bear olako naigabea. Gaixo Piarres...!
|