www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Gipuzkoako Diputazioaren araudia ganadua estaltzeaz

(1925)

 

 

GIPUZKOA'KO

GURASOTZAKO ZEZEN TOKI

ARAUDIA

 

        Gurasotzako zezen toki, orain arkitzen diran era berean banakatuak aurrera ere jarraituko dute; auda: erkikoak, bitartetuak, burujabeak eta azkeak.

 

        Erkikoak. - Abek, Diputazio txit goituak bere gain jartzen dituenak izango dira.

 

        Bitartekuak. - Abek, orretarako dauden bearkiak osatze arren, zerga ordaindu bearrik ez dutenak izango dira: Bearki oiek dira:

        1.n Bitartzea nai duten zezen toki jabeak, Nekazari ta Abelki Batzordeari eskatu bear diote, ta onek orretarako dauden irargiak emango dizkie.

        2n Zezen tokiyan erabiltzen dituzten zezenak, Schwyz edo Pireneotar abenda jatorrekoak izan bearko dute, amabi ilabete beteak, ondo eratuak, osasuntsuak, azpegi sendokoak, eta ondorengoak kutsutu lezaizkiken akatz gabekoak.

        3n Zezena, Abelkiko Zuzendariari azaldu bear diote, ta onek, zezenaren gayian dagokiona, len esandako Batzordeari jakin araziko dio.

        4n Zezenak egin bear dituen estalaldiak ezin izango dira, ez berrogeita amarretik gora ilean, ez egunean iru baño geiago; ta zenbaki oietara ez irixteko alegindu bear da.

        5n Zezenaren eginkizuna gatik, estaldi bakoitzean iru pesta jasoko dituzte.

        6n Zezen toki daukanak, aldan zintzotasun aundienarekin, orretarako dan txartel-xorta eraman bear du, ta beti, ta aitzakirik gabe bei bakoitzaren jabeari, dagokion txartela eman bear dio.

        7n Zezena toki egokian euki bear da, garbi, aragiak era onean, baña geiegi gizendu gabe, ta 16 ilabeteak osatu baño len uztarrian oitu arazteko alegiñak egin bear dira.

        8n Bere eginkizunean asten dan une beretik, loturako eraztuna jarri bear zaio, ta eraztunak tinkia izan bear du, ta zudur erdikoa zulatuta jarria.

        9n Araudi onetako erabakideari utz egiten dioten zezen toki bitarteku jabeak, lenengo utzegitean 25 pesta ordaindu bearko dituzte; bigarrenean 50 pesta; ta irugarrenean zezen toki oiek bitartetuak izatea galduko dute, ta azketzaz ezagutuko dira.

 

        Burujabeak. - Izen onekin ezagutuko dira, beren ukuilurako bakar bakarrik zezenak dituztenak. Baña, buru jabe ebek iñolaz ez dezakete ibili zezenik, oso osorik berenak diran beyetan baizik. Onela dala, ez daukate zergik ordaindu bearrik.

        Abetakoak balira bezela ezagutuko dira, erriari obeto dagokiolako, Schwytz edo Pireneotar abendakoa ez dan zezena jartzen dutenak; orobat Abere lotetsiko Elkarte, eta Nekazai alkartasunak, beren beientzat jartzen dituzten zezenak. Abek, bitartetuentzat jarrikota aginduak betetzen badituzte, ez dute zergik ordaindu bearrik izango. Zezenak, bitartetuentzat esandako abendakoak ez badira, beren abenda bereko beyak bakarrik estali litzaizkiteke, ta iñolare ez beren abendakoak ez diranak.

 

        Azkeak. - Abek izango dira, bitartetuentzat eta burujabeentzat eratutako agindupean egon gabe, edozeini eskeintzeko zezen tokiya jartzen dituztenak. Zezen toki abetako bat jarri nai duena, beartuta dago, Erkiko araula jakiñen gañean jartzera, ta onek bear dan agiria emango dio, iru ilekiko berrogeita amar pesta aurreratuak ordainduaz. Ori egiten ez badu, ixilpekotzat ezagutua izango da.

 

        Ixilpekoak. - Emen azaltzen diran nekalpideak ezarritzeko, ixilpekotzat ezagutuak izango dira, Araudi onetako aginduak bete gabe jartzen diran zezen tokiyak. Era onetan egon diran aro guziko, dala iru ilekiko bat edo dala geiago, aro guziko zergak ordaindu bearko dituzte; ta, gañera, nekalpide bezela, iraun duten aro guziko zerga ordaña ere bai. Onetaro, iru ileko osoak bezela artuko dira, dala aurrekoan bi edo geiago dituztela, naiz salatutako iru ilekikoan egunen bat edo beste izan. Salaketa abek beti Erkiko Batzordera eramango dira, ta onek, Nekazari ta Abelki Batzordeari entzun ondoren erabakia artuko du.

 

        Orain diran zezen toki bitartetuak gutxitu ez ditezen, eta al guzian geitutzeko Diputazioak, urtero gai onetarako zerbait diru jartzen jarraituko du, laguntza bezela zezen toki jabeen artean zabaltzeko. Laguntza au ordainketa bezela izango da, ta Araudi au betetzen dutenai bakarrik emango zaie. Laguntza ez da guztientzat berdiña izango, bada, zezenak urtebetean edo geiagoan Probintziko arazoan euki dituztenak laguntza aundiagoa jasoko dute. Ordainketa abetzaz gañera, ta zezenak aliketa onenak eta ondo zaituak izan ditezen, gai abetarako, dirua irixten daneraño, sari batzuek jarriko dira, zezenik obeen eta Araudia ondoen betetzen duten jabeentzat.

        Araudi au bete, ta bete arazitzeko izendatuak dira: Nekazarita Abelki Batzordea Abeldiko zuzendaria, Mikeletiak Abere Lotetziko Elkarte ta Nekazari Alkartasuneko Bazkintza artezkariak eta gañera Erkiko arazodunak.

 

(1924 Urrilaren 31n Diputazio txit goituak, ontzat emana)

 

Lendakaria

Julián Elorza

Idazkaria

Ramón de Zubeldia

 

OARKERAK

 

        1. - Estali-aldi bakoitzagatik zezen-toki jabeak iru pesta kenduko dute.

        2. - Zezen toki bakoitzian estalitako beyaren jabeari chartela emango zayo, eta bere beya zeiñ zezenek eta noiz estali zuben chartel ortan agertuko zayo.

        3. - Zezen bakoitzari 50 estali aldi geyenaz illabetian egin azizko zaizka; eta geyenaz ere iru egunian eta ori noizian bein bakarriz.

        4. - Estali-aldi batian zezena beyari bi aldiz botatzia debekatuba dago, batetik zezenaren kaltetan dalako, ta bestetik, beya umez gelditzeko ori egiñarekin ezer aurreratzen ez dalako.

        5. - Karena ongi egiñik eta biar bezela garbituba dagola jakin gabe, zezenetara beirik eraman biar ez da, batez ere ume-bota-berriya, eta oraindik ere guchiago botatako umea bost illabetez beekua bazan. Bei oyen karenak egiñak diralako ustian barrenen usteltzen zaizte eta onek beyari susa aldi itxura ematen diyo.

        6. - Era ontako beyak zezenetara eramaten badira, zezena eta baita ere beren ondoren ekartzen diran beyak zikindu egiten dituzte.

        7. - Ume tokiyak garbitzia, ala bear danian, gauz ona da; baña lan au Beterinariyuaren egitekua da.

        8. - Echian azitako bigaa indarrean badator, amabi-amalau illabete ezkeroz zezenetara eraman liteke, gero bear bezela laguntzen bazayo.

        9. - Beyari indarka-naya galerazitzeko, gauzik onena ibilli eragitzia da; eta baita ere giltza-gañeko larruba altxatzia bi eskuz estutubaz.

 

 

Non: Gipuzkoa'ko gurasotzako zezen toki araudia = Reglamento de paradas de toros sementales de la provincia de Guipúzcoa, Donostia, Gipuzkoako Diputazioko Irarkola, 1925.

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa