www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Gipuzkoa eta Arabako Partzoneria Jeneralaren bandoa bideen berritzeaz eta garoaren ebakeraz

(1916)

 

 

Bando

        Parzoneriko Juntak erabakidu bideak berritzea juandan urteko eran.

        Orretarako, garoa ekartzen duten guziak bearko dute juan lanera datorren asteartean goizeko zortzietarako, eramanaz bakoitzak pikachoya edo achurra eta peazaya. Idiazabal eta Ursuangoak juango dira Echegaratera eta gañerakoak Otzaurtera.

        Juaten ez diranen izenak artuko dira eta eziñ garorik ekarriko dute nola ta bost peseta pagatzen ez duten.

        Komun aundiya libratuko da astelenen, illan amaikan, goizeko zortzietan. Pamili bakoitzak eziñ bialduko ditu bost persona baño geyago. Debekatzen da amabost urte ez dituztenak juatea. Gañera segarik eziñ eraman leizke, ez eta ere itayarekin garoa ebaki segan eran. Arbola adarrik ez da ebakiko güardaren baimenik gabe.

        Komun aundiko Illarragorrin suba izan dalako iru ektarea erreaz, gelditzenda debekatua ganadua eraman eta belarra ebakitzea berriz arbola sortu arteraño.

Seguran, Agorraren 1-an, 1916.

 

 

Non; «Segurako mende-hasierako bandoa», Euskararen berripapera, 72. zenbakia, 1998.eko maiatza, 4. or.

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa