www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Espainiako legea basoen gainean, Bizkaiko Diputazioak euskaratua

(1918)

 

 

Junta Agro-Pecuaria-Forestal de la Excma. Diputación de Bizkaya

 

LEY DE PROTECCION A LOS BOSQUES

 

AURRERAKUNDE-JAURTZA

LAGIJAK

 

        XIII Albontsa, Jaungoikua'ren eskarrez ta Laterri-Eralguntzez, España'ko Errege'k;

        Berau ikusi ta ulertuko daben gustijei, ekixube: Latetxe'ak erabagi dabela ta Neuk ontzat artu urrengo duan au:

        1.º Atalgija. Baso-aberastasuna eutsin eta geiarazteko 1908'ko Bagila 24'ko Lagija bota barik, oraingo onen aurka eztagozan bere aginduak zutik gelditzen dirala, gaurko erri-bixikeraren zertzelada neurritik atakuak dirauen artian debekatzen yake notiñai, eurenak diran basoetan zugatzak ebagitia eperditik, zugatzak gustiz moztutia eta zugatzak sustarretik ataratia, basuak zuzitu edo ayenatuko diran eraz, zugatzok ba'dira onetarikuak: Izai, zapin, lerra, arabota, agin, txopo, eltxun, altz, urki, areitx, aretxapar, ametz, artelatz, arte, pago, gastaña, intxaur, zumar, lexar, gaimelurretx, eukalitus, azkar, erki, algarrobo, almendar, eta urretxak.

        Debeku oni alderatuten yakoz basuak, 1908'ko Bagila 24'ko Lagijak diñoazan etekindunen artian ezpa'dagoz, bere jabiak argi ipinten ba'dau, biardan eskabidez ta lugintza-arazoetan jakintsuak diranen eretxijaren bitartez, ondo yatorkola lur aretan basua kendu ta solua egitia geyago irabasteko, ta lotuta gelditzen da solua egiten basua solo bigurtuteko biar dan aldi-barruan.

        Baita ibar-zugatzak esaten yakenak be debeku onetatik at gelditzen dira, zugatzak eukijaz geyen irabasten dan lurrian ba'dagoz, jabia lotuten dala landara barrijak bertan sartzeko; baita egurretako bakarrik dagozan basuak edo berezijak be eztagoz debeku onen azpijan, baña sustarretik atara ezingo dirala ebaten diranian.

        2'n Atalgija. Artelatz, gaimelurretx, algarrobo, urretx, eta almendar zugatzen zula eta egurra gonduteko, bakarrik ebagi al ixango dira zartuta dagozanak, eta ori erakutsi biarko da Lagi onek irazaten daun zugaztijen euste ta geiarazte Batza'ren aurrian; zugatz oneen garbitxe ta iñaustiak azke egingo dira aurrerantzian be erri-alde bakotxean oiturea dan eraz.

        3'n Atalgija. Lenengo atalgijan aitaturiko beste basa-zugatz endakijen zula ta egurra gondu al ixateko, zugatz-enborrak euki biar daun sendoeria da 12 zentimetro lurretik metrobete ta 30 zentimetroko goyeran. Onetarako zugazti-jabiak, bere etaerako eztan ebaikuntzarik egiteko asmoetan ba'dago, euste ta geiarazte Batza porbintzijala jakitun ipiñiko dau, onek ikusi eragin dagijen ia zugatz-ebaikuntzak egiten diran Lagijaren araupian.

        Baso baten agertu ba'daite zula uztentzen daun gatx irazkorrik, bere jabiak ezkatu lei zugatzak eperditik ebaitia, baita sustarretik ataratia be, zula galdu orduko, eskakixuna zuzendurik bere Batza porbintzijalari, ta onek, Erki-baso agintarijei eretxija eskatuta gero, bere erabagigaya jasoko dau Aurrerakunde-Jaurtza'ra, ta onek erabagiko dau urrengo ogetamar egunen barruan, eta egunok igarota erabagirik ezpa'lego aituko da bayetza emon daula; baña beti, barriro landarak sartuko diran baldintza-pian.

        Erri-alde bateko egurastaruak, edo basuaren aldekereak, edo bertako ekanduak laketuten ba'dabe zugatzak eperditik eraztia, au eskatu lei baso-jabiak, baña lotuten dala baso aretan abererik sartzen ez isteko.

        Eskakixun au, Erki-baso agintarijen eretxija aurreztik daula, Batza porbintzijalak artu ta ikusiko dau ta gero bialduko dau Aurrerakunde-Jaurtza'ra, ta onek erabagiko dau urrengo ogetamar egunen barruan, eta egunok igarota erabagirik ezpa'lego aituko da bayetza emon daula.

        4'n Atalgija. Porbintzija bakotxeko buru-urijan egongo da Batza bat, baso aberaski notindarren euslia deituko dana, bere lendakari ixanik Erri-Gobernadoria, lau itundari Abeluin Batza ponbintzijalekuak eta iru baso-jabe ta zul-egile edo zul-saloskari bi Batza-gixonak ixango dirala: Batza onetako Lendakari-orde ixango da Abeluin-Batza'ko Lendakarija.

        Batzako Idazkari ixango da Baso-Inkiñeru bat.

        5'n Atalgija. Aurreko atalgijan esan dan lez eraldutako Batzai yagoke adiraldu eta erabagitia: basoak ebagiteko baimenak emon, multak ezarri, erantzupenak ixentau, baso-gondutiak ikustau, ta oker-egiñak argiratu. Erabagi onen bete-eragiliak ixango dira Erki-baso Agintaritzak, edo Lugintzakuak, soloetako zugatzak bakarrik ixan ezkero, ta onek euren otseñak bialduko dabez basoetara, ta euren ezaugarija agirijan euki ezkero eskubidia dabe edozein basotan sartzeko.

        6'n Atalgija. Gorda-zibilak eta Baso-zañak ardurea eukiko dabe euren erki barruan zelan egiten diran zugatz-eraztiak eta zul ta egur ataratiak, ikusirik onetarako ia egizkuak diran eta ondo dagozan erkiko baso-Agintaritzak baso-jabiei emondako baimen-agirijak, eta eruate-agirijak, eta idatziz jakitun ipiñirik eurek egiten dabezan arakatze ta salakixun gustijekaz Basoen euste ta geiarazte Batza, berari ingitza bialdurik.

        7'n Atalgija. Batza porbintzijalak ikus biar dauzan arazo gustijak Erki-baso Agintaritzeak erabiliko dauz biar dan mailarik-mailatzean, baita beronen ardurea da eruate-agirijak emotia, ta asmabidiak atondutia basoen etekiña geiarazo ta andijagotuteko edo lur-landutia aldabijauteko alan ondo datorranian, beti erri-ogasuna geituko dala eskier egonik.

        Asmabide oneitan baso-jabiari entzungo yako, ta lur-lantzia aldabijauteko bidien agiri gustijak artuko dabez Erki-Baso Agintaritzeak, edo Lugintzakuak euren arazua ba'da, Aurrakunde Jaurrija'ri erabagitia yagokola.

        Batza porbintzijalaren erabagijen aurka jo leye notiñak Aurrerakunde Jaurrija'ren aurrera.

        8'n Atalgija. Lagi onetan esaten diran ardurak, zaintzak, eta enparau zeregiñak egin biar dabezan otseñen lanak Laterrijak ordainduko dauz.

        Lagi au ondo-artua ixango dan orduan, 200.000 laurlekozko artuen bat eukiko da sartutzat Aurrerakunde Jaurtza'ko artuenetan, or gorako lerrotzan esan diran otseñen lanak ordainduteko.

        9'n Atalgija. Ezarri ta batzen diran multen irurena salatzailientzat ixango da, eta beste iruren bijak ixango dira berarizko dirutza bat egiteko, ta berau eralgiko da bakarrik onetara: basuak ondoren darabilezan jabiai laguntzeko emonik eurai hactarea'ko onenbeste, eta bai laguntzeko agiri-agirijan galtzen urtetan diranai.

        10'n Atalgija. Aurrerakunde Jaurtza'k, Lagi au argitara emoten danetik iru ilabete barruan, arauak argitalduko dauz beronen aginduak zelan bete biar diran ondo jakiteko.

 

GANETIKO ATALGIJAK

 

        Lenengo.- Lagi au zutik egongo da oraingo gudea amaituta urrengo sei ilabetien burura arte.

        Orraitiño, Aurrerakunde-Jaurrija eskubidiaz gelditxen da berau ezereztuteko osuan edo zatijan, zertzeladak ori eskatuko balebe; orretarako, erabagija artu biar dabe Later-Jaurri Batzan, eta gero Latetxietan agertu biarko dau zelan erabili daun emon yakon eskubidia.

        Bigarren.- Banakatze-Artezkuntza berarizkopian dagozan porbintzijetan Lagi au erabilteko ezarriko dira 1910'ko Lotazila 27'ko Errege-erabagijaren aginduak, eta Naparra'n bere Artezkuntza berarizkua 1841'ko egijune-Lagijak ezautzen dautsona.

        Irugarren.- Lagi onen asmua Latetxietara agertu zan eguna baño lenagotik, idazkagiri bitartez, sorturiko eskubidiak, eztauz Lagi onek austen; baña, orretarako, berau argitaldu ta urrengo amabost egunen barruan agertu biarko da idazkagirijaren ijeki bat Basoen euste ta geiarazte Batza'ko Lendakaritza'n, basua dagon porbintzijakuan.

        Onetarako jazokunetan, idazkagirijak diñoana gora-bera, zugatzak ebaitiari beti ezarriko yakoz 3'n Atalgi'ko lenengo lerrotzan esan diran aginduak.

        Laugarren.- Lagi au argitaltzean ebagita dagozan basoetako zulak eta egurrak, Lagi onen aginduak gora-bera, azke atara leiz basotik eta azker eruan leiz ola ta saldu-lekuetara. Alan ba, baso-jabiak erri-Gobernadoriari jakin-eragingo dautso zelan dagon eginda zugatzen ebaitia.

 

Beraz:

        Agintzen dautsegu Epaikari-Batz, Epaikari-Otsein, Nausi, Gobernadore ta enparau Agintari gustijei, naiz errikuak naiz gudari ta eleiztarrak dirala, Lagi au bere atal gustijetan gorde dagijela ta gorde-eragin, bete ta erazo.

        Donostia'n emona, mila bederatzireun amazortzigarren urteko Garila'ko ogetalauan.

NEUK, ERREGEK.

Francisco Cambó

Aurrerakunde Arazoduna

 

BILBAO.- Bizkai-Aldundijaren Irarkolea

 

 

Non: Ley de protección a los bosques = Aurrerakunde-jaurtza lagijak, Bilbao, Bizkai-Aldundijaren Irarkolea, 1918?

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa