VIII Ondoren
Asierakoen neurriz.
Eun urte dira il zitzaigula
euskal semerik onena;
eskein daiogun eunki-urtean
bere erriaren omena.
Txirorik iltzan, nai utsarekin
aberats bizi zeikena,
iru zaldi ta txanpon batzuek
ludian laga zun dena.
Aintza dezagun euskaldun orok
Zumala aundien izena!
Eusko mutillak ikusirikan
Zumalaren soin illotza,
gudara doaz egundo baño
berogo izanik biotza.
Bost urte barru, an nun ager dan
euskaldun miña ta lotsa!
Buruzagitzat autatua da
Maroto zital arrotza.
Auxen bai dala Euskadirentzat
aldi larri ta mingotsa!
Milla zortzireun eta ogeita
emeretziko urtean,
ouskal mutillak ageri dira
Elosu inendi gañean.
Bergara urira eltzerakoan
diote ao betean:
—Salkeria da! Galduak gera!
Gudakin ausi ezean,
atzipetuta garamazkite,
jarririk arrotz menpean.
Bergara aurreko ibar zabalan
ara bi gudal-ozteak;
itunik daude eusko mutillak,
itxaropenik gabeak.
Erdin Maroto ta Esparterok
egin dituzte pakeak,
besarkatuaz, zin egiñikan
antxin Fuero gureak
berak gordeko dituztela ta
saldurik euskal semeak.
Fuero zaitze ango eskeintza
zertan geldi da geroztik?
Nun dira gure asaben lege
eta oiturak ordutik?
Estu lotuta ezin azkatuz
gaude arrotzen menpetik.
Ostu ziguten gendun guzia...
Zoritxarra ager nunaitik...
Ez da gelditzen ezertxo ere
asaben Fueroetatik!
Ordutik eusko zerua zegon
illun astunez beztuta,
negarrez eusko seme guziak,
Euskadi oso illunduta,
gure izkera ia galdua
arrotzarekin nastuta.
Illun biotzak, illun sendiak,
itxaropena galduta,
abenda zarren edesti bera
aztutze beltzan sartuta.
Bañan Goi-Jaunak kupitu eta
agertu zuan ortzean,
izar dizdikor argi zuri bat
Àbandoko gain-gañean,
Arana Goiri'tar Sabin jaio
zan zoruneko unean.
Zabalik dago bere ikurriña,
Euskalerri dan-danean
eta indartu da itxaropena
geroztik eusko lurrean.
Jaiki biotzak euskal semeak!
Itxar gaitezen gaur danak!
Ikurritz done pean jarrita,
aztu lengo neke-lanak!
Lenen zatia JAUNGOIKOA du
ta guzien gain dagonak
maiterik gaitu ta LEGE ZARRAK,
asaben lege sakonak,
azkatasuna bidetik dakarz
Euskadiri zorionak.
|