
Zumalakarregi
Joseba Zubimendi
1935
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Zumalakarregi, Zubimendi'tar Joseba. Arreta, 1935
|
 |
 |
II Emen degu gudalburua
Doñu errikoia
Illunabarra degu
argia gordetzen
dijoala, ludia
beltzez zaigu jazten.
Iruñako arresi
zubia da jexten
eta Arga ibaiorutz
ara zein datorren.
Burua makurtuta,
lurrera begira,
gainjanzkien eskutuz
Irurzun urira
zein dator apalkiro?
So bere janzkira!
O! Zumalakarregi
dator bere errira!
Iruñan utzi ditu
bere emaztea,
alabatxo kutunak
ta ongi izatea.
Zergatik atsegiñen
truk artu nekea?
Zer ote dan erria
maite izatea!
Ortxe bide erdian
dauka beor bat zai;
arin doa gañera
ametskor eta alai.
Esporeak sarturik
tximista laxterkai
dirudi. Emen degu...
Ongi etorri, bai!
Aspalditik zai zegon
zure Aberria
ta zenbat maite dezun
emen agiria.
Zure izen ospetsu
ta aintzagarria
guziak maite degu.
Ongi etorria!
An Zumalakarregi!
—dio gudozteak—
Ongi etorri! Gora
euskotar semeak!
Azke izan nai degu
emengo jendeak.
Zenbat pozten gaitun zu
emen ikusteak!
Oiartzunak berrizten
du alde danetan
gudarien zantzo au,
zoko ta gañetan.
Ongi etorri! dio
otsak mendietan
Ongi etorri! ibaiak
ur eresietan.
Bañan gizon artean
beti dago griña
txarra ta alkar ongi
ikusi eziña.
Iturralde zan lengo
buru agiriña;
onekin ezpatzea
zan gauza jakiña.
Bañan euskaldun orok
Zumala goguan
ibiliaz, daukate
biotzen barruan.
Orrela Iturraldek zer
zezaken orduan?
Agintzaren burua
bertan utzi zuan.
Guda mutillen buru
da gure gizona
ta eusko gudaria
amesten dagona
ez da Carlos bakaldun
ajola zaiona,
baizikan irixtea
euskal zoriona.
Bere semetzat laxter
da arro Ormaiztegi,
ospatsuena bai du
Zumalakarregi.
Edestera nuana
bazaizu latzegi,
jakin zazu guzia
dala emen egi.
|
 |
 |
|
|