AMOREZ ERREKERIZIA
Benedika fortuna ala enkontru hona
Orai begietan dizit desirazen nuiena.
Ene maite maitena egidazu zuzena
Ioan duzuna ekhardazu ezpa eman ordaina
Nik dakidan gauzarik eztadukat zurerik
Lotsaturik iarri nuzu ezpaitakit zegatik.
Eztuzula beldurrik eztukezu perilik
Gure auzian ezta izanen zuhaur bezi iuierik.
Eztut egin gaizkirik ukheiteko perilik
Ez etare zerengatik behar dudan auzirik.
Bada neure maitia nik diotsut egia
Arrobatu nuzu eta balia bekit neuria.
Ni enuzu ohoina arrobazer nizana
Orai othoi enadila ogen gabe difama.
Enetako ohoin zira ohoin ere handi zira
Nik beharren nuien gauza daramazu zurekila.
Ni enuzu iakintsu klarki erran ezazu
Ehork unsa adi zizan nahi balin baduzu.
Gizonak duien maitena bai etare hobena
Bihozeko pausuia du eta bere lo huna.
Orai lorik ezin daidit bihozian ez pausurik
Haiek biak galdu ditut amoria nik zugatik.
Unsa pensa badezazu gaizki arrobatu nuzu
zor handian zaude eta othoi unsa egidazu.
Galdu balin badituzu zeren ogen derautazu
Nik dakidan lekhutarik ni baitara eztituzu
Orai egun batetan zenaudela pensetan
Hanbat zuzaz amoratu geroz nuzu penatan.
Horla erraitia errax duzu erho bozen badakizu
zure pena diozunok nonbait handi bideituzu.
Hanbatere handi tuzu ezin erran nizakezu
Egiara baziniaki urrikari nangidizu.
Penak handi badituzu axeterrik aski duzu
Sarri sendoturen zira larruiori oso duzu.
Zauri baninz larruian bada axeter herrian
Ene mina sendo ezliro zuk baiezi bizian.
Zure irudi ederrak eta maina jentilak
Gaizkiago zauri nizi ezi dardo zorrozak.
Bihozian zauri nuzu eta gathibatu nuzu
Amoretan har nazazu nik dudana zure duzu.
Ametsetan agerritan ni kugatik doloretan
Hiz bat honik erradazu hil eznadin othoi bertan.
Zer nahi duzu darradan gauka horren gainian.
Mi nolakorik aski duzu bertzerik ere herrian.
Bertze oroz gainetik hanbat maite zitut nik
Mundu oro uzi niro zure amorekatik.
Albanerra egia nik dut pena handia
Sekretuki minza giten biok othoi maitia.
|