AMOROSEN GAZTIGIA
Bertzek bertzerik gogoan eta nik andredona maria
Andre bona dakigula guzior othoi balia
Amorosak nahi nuke honat beha balite
Hon lizaten gaztigurik agian enzun liroite
Amore bat hautazeko konseilu bat nekeie
Balinetan sekulakoz gogoan sar balekie.
Nihaurk ere ukhen dizit zeinbait ere amore
Bana bantik eztut ukhen probexurik batere
Anhiz pena arima gal hanera eta neuriere
Amoretan plazer baten mila dira dolore.
Amoretan othe date leial denik batere
Hiz ederrez ezpa ioiaz mutha eztadin huraere
Hoben uste duienori anhizetan traidore
Hobena date gaizenik arimaren berere
Bekhatuzko amoria bethi date traidore
Erioa dauginian egia zogeri date
Hartu duten plazer oro orduian iragan date
Bekatuia geldizen da penazeko gero ere
Anhiz plazer ukhen badu anhiz behar dolore.
Amore bat nahi nuke liadutanik egia
Bizi eta hilez gero hain lakidan balia
Zerbizatu nahi nuke halakoa bizian
Heben labur bizia da iagoitikoz bertzia.
Mundu oro iraganik ez eriden bertzerik
Ieinkoaren ama hona grazia oroz betherik
Haren amore izateko ezta ehor dignerik
Unsa zerbiza dazagun maite gitu bertarik.
Amoriak bano dira hartzaz bertze guziak
Behar handien denian faltaturen bertziak
Uste bano lehen gira hilzen bekhatoriak
Hark aiuta ezpagiza nola giren galduiak.
Andre hona har dazagun orok gure amore
Bertze oro uzi eta egin hari ohore
Hala egin badazagu ohoratu girate.
Bertzegatik hura gabe oro galdu girade.
Ieinkoaz landan mundu orok eztu hanbat balia
Zeruia lurra ixasoa haren peko guzia
Orotara hedazen du behar bada eskuia
Bera handi izan arren preziazen xipia
Halakoa uzi eta non dukegu bertzia.
Bertze amoreak baten bezi eztirade perestu
Nork beria bertziari eztu nahi partitu
Ama birjen gloriosa hanbat bada konplitu
Ororenzat bera baita leial dela abastu.
Amorosek badagite behin bere nahia
Handiago jiten zaie bertze nahikaria
Ezi ukhen behinere bere konplimenduia
Bethi peitu deramate bere mende guzia
Emazte eta gizon orok har amore maria
Eta orori baitekegu berak konplimenduia.
Andre honak ukhen dizi ederretan grazia
Ehork hura gaixteriaz ezin lezan inbia
Bana bistaz hilzen zuien nahikari satsuia
Figuraren ekhustiaz dakikezu egia.
Ixasoan hur guzia zeruietan izarra
Oihanetan izalori lur guzian belharra
Egunari iguzkia gau belzari ilhuna
Lehen faltaturen dira ezi hura gugana
Balinetan egiazki gu bagaude hargana.
Zeren bada erho gira gaixo bekhatariak
Andre leial honegana goazen othoi guziak
Elas othoi aribira bertze amore falsuiak
Harekila segur dugu behar dugun guzia.
Elas amoros gaixoa hire enganatuia
Erhogoatan badaramak eure mende guzia
Ene andere graziosa ezpadakik balia
Bai bizian bai hilian bethi oha galduia.
Denbora duian artian egik ahal hongia
Erioa dauginian miraz dukek orduia
Orduian ere nahi baduk onsa ialgi dagia
Onsa hari gomendadi nik diosat egia
Finian ere eztik uzten hark galzera beria
Orduian ere bere eskuian dik grazia guzia.
Mundu honek anhiz jende enganatu darama
Iagoitikoz bizi ustez haren sehi dabilza
Guti uste duienian ehor uzi darama
Erho iokhatuia date hartan fida dadina.
Nihaur ere ebili niz anhizetan erhorik
Gaoaz eta egunaz ere hozik eta berorik
Loa galdu pena aski bana ez arimagatik
Orai oro nahi nuke liren ieinkoagatik.
Ni bezala anhiz duzu halakorik munduian
Mende oro dohatenik bethi banaglorian
Ohart giten buruiari denbora den artian
Andre honak har gizake gomendutan agian
Hanbat bada graziosa ama ororen gainian
Jin dadinik eztu uzten hartu gabe grazian
Kulpa gabe ehor ezta haur da segur egia
Bekhatuiaz damnazen du iangoikoak munduia
Bekhaturik ezta izan zutan andre handia
Ararteko zakizkula digun barkhamenduia.
Bekatoren salbazeko ieinkoak egin zinduzen
Bere buruia egin dizi iuje iustiziaren
zu miserikordiaren refujio zinaden
Nola berak iustizian ezin salba lizake
zure miserikordiaz remedia litezen
Balinetan egiazki zugana jin balite.
Egundano ezta izan ez izanen iagoitik
Bekhatore hain andirik ezetare satsurik
Bere bidian iaugin bada zuri gomendaturik
Ukhen eztuien barkhamendu zure amorekatik
Ez galdu da ez galduren zure gomendukorik
zuri gomendazen gira bilik eta bizirik.
Bertze emaztiak ama dira zenbait haurto xipiren
Eta gero obororik punzela ezin dirate
zu anderia ama zira birjinarik ieinkoaren
Eta geroz erregina zeru eta lurraren.
Ieinkoa iaun den gauza ororen zu zirade andere
Arrazoin da mundu orok dagien zuri ohore
Ezi hala ari zauku Ihesu kristo bera ere
zuk bezanbat dignitate mundu orok eztuke.
O anderia ezin date ehor zure bardinik
Gainekorik zuk eztuzu ieinko beraz bertzerik
Ieinko ezten bertze oro dago zure azpitik
Ieinkoaren ama zira mundu oroz gainetik.
Mundu orok eztu egin zuk bezanbat hargatik
Orogatik bano oboro hark ere daidi zugatik
Bere ama ezin uzi obeditu gaberik
Othoi grazia egiguzu giren zuienetarik.
Unsa zuk har banenzazu gomendutan gogotik
Ezin damna naindeiela zinesten dut segurki
Anhiz begiratu duzu galduren zenetarik
Niri ere hel zakizat othoi galdu gaberik.
Ehonere gaizik ezta zuk khen eztirozunik
Ez etare hontasunik zure eskuian eztenik
Denbora eta lekhu orotan ezin duda gaberik
Graziak oro zure eskuian iangoikoak emanik.
Nahi duiena hala duke amak semiaganik
Seme honak anhiz daidi amaren amorekatik
Gure natura haritu du zutan amoraturik
Iangoikoa ezarri duzu gure anaieturik.
Haren eta gure ororen ama zira dignerik
Amak eztu sofrizeko semen artian gerlarik
Samurturik badakutsu gure gaizkiegatik
Ororen ama zira eta bake gizaku bertarik.
Orai egiten diraden gaizki handiegatik
Ieinkoak ondatu zukeien lur guzia engoitik
Balinetan zu ezpazina ararteko gugatik
Oro soszengazen gitu zure othoiegatik
Gu gaixtoak izan arren ezten zutan faltarik
Fin honera hel gizazu giren salbuietarik.
Ama eztia nik badagit zure kontra faltarik
zuk gaztiga eta dreza nazazu othoi bertarik
Elas norat ihes naidi zu neure ama uzirik
Neuretako eztazagut zu nolako amarik.
|