AMOROSEN PARTIZIA
Parti albanengidio hark ezluke parerik
Alabana nik eztizit hain hon derizadanik.
Amore bat onhetsi dut guziz soberatuki
Ene arima eta bihoza iosi dira hareki
Haren irudi ederrori begietan ehoki
Hartzaz orhit nadinian bihoza doat ebaki.
Nik hargana hanbat dizit amorio handia
Harekila egoitiaz ezpaneinde enoia
Harganiko partizia ene eihargarria
Berriz ikus dirodano bethi malenkonia.
Elas ene amoria nola nuzun penazen
zurekila ezin bathuz bihozian errazen
Ene gaizki penazeko segur sorthu zinaden
Penak oro hon lirate zu bazina orhizen.
Minzazeko zurekila gau bat nahi nikezi
Hilabete konpliturik hura luza baledi
Arranguren khondazeko asti nuien frangoki
Ezeinere beldur gabe egoiteko zureki.
Orai porogazen dizit dakitenen errana
Ehork uzi eztazala eskuietan duiena
Elas izul albaneza iragan den denbora
Segur orai enikezi dudan gogoan beharra
Denbora hartan ohi nizin nik zugatik dolore
Orai aldiz zure faltaz muthatu niz ni ere
Malenkonia ezitela badukhezu amore
Bana ordu bazinduke zenzazeko zuk ere.
Badakizu dolorian partaide niz ni ere
Eta zure muthazeko ez ogenik batere
Neure gaizki penazeko har zinzadan amore
Iagoitikoz ukhenen dut nik zugatik dolore.
|