AMOROS JELOSIA
Beti penaz izatia gaiz da ene amore
Beti ere behar duta nik zugatik dolore.
Amore bat ukhen dizit miragarri jentilik
Harekila ninzanian enuien nik faltarik
Nik iagoitik ezin nuke hura bezain maiterik
Haren minez orai nago ezin hilez bizirik.
Nork baitere amoria niri daraut muthatu
Nik eztakit zer den bana estamendu berri du
Ohi nola aspaldian nahi ezait minzatu
Zerk andere han tuduien behar dizit galdatu.
Sekretuki behar dizit harekila minzatu
Ordu hartan iagoitikoz etsai ezpa baketu
Niri unsa ezpadagit behar dizit pintatu
Ene buruia ziaidazu harendako abastu.
Amoria nor izan da gure bion artian
Muthaturik bazabilza ia aspaldi handian
Nik zugana dakidala faltatu eztut bizian
Biok behin sekretuki nonbait minza gitian.
Ehonere eztakusat nihaur bezain erhorik
Nik norgatik pena baitut hark ene eztu axolik
zuhur baninz baninzande ni ere hura gaberik
Alabana ezin uzi behin ere gogotik.
Jende honak bihoza daut bethiere nigarrez
Neure amore xotiltua galdu dudan beldurrez
Gaoaz lorik ezin daidit haren gogoan beharrez
Gogoan behar handi dizit bethe nnien adarrez.
Iangoikoa edetazu amoria gogotik
Eta haren irudia ene begietarik
Hark nigana eztaduka unsa leialdaterik
Ni ere elikatureniz orai hura gaberik
Saroia da lohitu eta eztut haren beharrik
Nahi badut ukhenen dut orai ere berririk.
|