EZKONDUIEN KOPLAK
Iangoikoa edetazu bertzerena gogotik
Bera kaptiba da eta ni gathibu hargatik.
Ni gathibu nadukana kaptiba da bertzeren
Ene dixak hala egin du ni gathibu bigaren
Gogo honez ikaneniz bizi baniz bataren
Bana borxaz baiezila ez iagoitik bertziaren.
Bertzerena har dazanak beretako amore
Oborotan ukhenen du plazer bano dolore
Bazarriak bekhan eta beldurreki dirate
Guti uste dutenian gaiza bertan sor daite.
Honestea bertzerena erhogoa handi da
Plazer baten ukhenen du anhiz malenkonia
Begiez ikus ezin minza han dakusat nekia
Beriareki dazanian enetako aizia.
Perileki baiezila ezin noake hargana
Eta agian, hark orduian ezpaituke aizina
Badu ere beldur date bertan doha hartzara
Nik nahien dudanian bertzex besoan daraza.
Alhor hartan hel badakit ereitera hazia
Eta ene bada ere lastoa eta bihia
Ez bat ori ahal duket ezetare bertzia
Lan eginaz esker gaixto galdu irabazia
Bertzerenzat geldizen da ene zuzenbidia
Agian gero alabareki ezkonduko semia.
Amoria ehork ere eztu nahi partitu
Nik eztakit bertziak bana ni ari niz bekhatu
Beriareki ekhustiaz hain hain noha penatu
Hek dostetan ni neketan orduian errabiatu
Jelosiak eztizaket nik gaiz erran sekulan
Maite nuiena nahi enuke ehork hunki liazadan
Bertzerenaz izanuzu amoros lekhu batetan
Beriagana jelosturik desesperazer ninzan.
Amoria ezin zenzuz ezin daite goberna
Anhizetan honesten du guti behar duiena
Arnoak bano gaizkiago ordi diro persona
Sarri estaka berant laxa hark hazeman dezana.
Amoria itsu da eta eztazagu zuzena
Eztu uste bertzerik dela lekot maite duiena
Suiak bano gaizkiago erra diro gizona
Ixasoak ez iraungi eraxeki dadina.
|