BERTSO BERRIAK ZAR BATEK JARRIAK
1922'garren urtean (ainbeste aldiz bezala) laster-apostu bat izandu zuten naparrokoak eta gipuzkoakoak.
Naparrak galdu izan bear zuan!
Berso, auetan, GOLDARAZ'KO BERSOLARIA, ia bizkarrian urte mordoxka zituela, joku edo apostuaren gora-berak utzita, arrokeri ta beste griña gaiztoren kontra konseju ederrak ematen dizkigu.
Donostiako Poiuelo'tik
Mugerza dago kantari,
Zarauz ta Aia bitarte ortan
zer pasatu dan kontari;
askorendako etzala ona
laster apostu lan ori
ego aizeak eraman dula
napar orbela ugari,
gaztearekin bear genduzke
oien ordañak ekarri.
Esku beatzak ez daude berdin
ori, da gauza jakiña,
ez baita bear izaten ere
abillidade berdiña;
naparrak etzun iduki bear
gorputzaldilla bikaña,
modu orretan kontrarioak
aise artu du tamaña:
galdu dun batek esan dirade
ez ta medikua baña.
Mugertzak dio izan dirala
gaban aundi ta alkonak,
sartziagatik beren patrikan
ez dakitenen txanponak.
Zeñen ederki egin dituzte
trabes-gillian pregonak!
Bakoitzak bere opiziuba
non-nai, badira gizonak;
odolik gabe sangeratzeko,
oriek, ai... zer peonak!
Laster-apostun asko galdu ta
gabian berriz jokatu,
bietan suerte txarra zubenak
poltsa ederki bajatu;
aberastera abiatu ta
loteri txarra tokatu...
Orain lana azkar egin dezagun
eta piska bat sobratu;
Pako Etxarri bezalako bat
bearko degu billatu.
Ganaduk asko balio dute
esneak berriz geiago,
nekazariak ainbeste diru
etzun izaten lenago:
Larraun ta Araiz, Leiza ta Areso
toki oberik, non dago?
Gañera berriz apiziuban
diperentzia badago,
Euskal-Erriko apostularin
korte guzia or dago.
Konseju onak ematen dira
lan dago ezin egiña,
diruba dabil ugari eta
jendea berriz ariña;
orretarako apiziuba
ori da gauza jakiña.
Utsa litzake oraingoakin
eskarmentatzen bagiña!
Bildur naiz laster asiko diran
ekarri naian ordaña.
Banaketako obeak dira
aposturako bideak,
ez dakit nola galerazitzen
ez duan ori legeak;
familik ondo gobernatzeko
esaten digu fedeak,
txorakeria irudi dute
asko gizonen usteak:
etxe askotan bizitzen gera
nagusi praka gabeak.
Aitona zarra negarrez dago
semiak,diruk galduta,
etxeko andre nekez beterik
barrendik oso aulduta;
senarra berriz beti parrandan
bere lagunak artuta,
gobernadore balitz bezala
zaldi beltxian jarrita:
baita ondatu egiten dira
baztar guziak galduta.
Aitona zarrak eskarmentatzen
ari dirade ederki,
batzuek beintzat ikusten ditut
ez dabiltzela egoki;
bear baño len galonak eman
bizi naian obeki,
kabian dagon txorikumiak
bela begiak idiki...
obeki zuten gizagajo oiek
zartari eskun iduki.
Gizon abillak esaten dute
ez aritzeko jokuan,
bizio txarrak sartzen dirala
bere neurritik kanpuan;
bear diranak erosi eta
sobratzen dana kolkuan,
premin danari ordañez eman
edo jar zagun bankuan:
askoz obeto bizitzen baita
bakoitza bere txokuan.
Ondore txarrak izan dituzte
asko apostulariak,
bolada batez ondo jan eta
gustoko alperkeriak;
agudo samar bajatzen dira
oien abilidadeak,
oriendako erretiruba
diario'rik gabeak;
titulorikan ez dute eta
opiziale pobriak...
Bere bizia askok galdu du
jokua dela medio,
Modu orretan anima ere
ibilliko zan serio...;
tranze askotan ez baita erraz
ematen erremedio;
preziso bear dan garaietan
gezurrak ez du balio...
Oriek ola pasatzen dira,
beste bat arte, adio!
|