ELURRA TA SORGIÑAK
Lenbiziko elurra egin zuenean sorgiñak ikaratuta zulora ioan ziren.
Aita zar bat, zazpitan eun urte zituen aita, egoten zen zulo artan, itsutua.
Gauza zuri bat zerutik erori zela esan ziotenean.
—Atera nazazute airean kanpora, eta balanka batekin jaso nere betazal bat, gauza berri ori ikusi al izateko.
—Galduak gara —esan zuen zar onek, elurra ikusi zuenean—. Galduak gara:
Iaio da Jesus!
Bera ta bere lagun guziak, zar ta gazte, zulora marrexkaka joan ta an il ziren.
|