|
SABEL ALDE BATEKO BI SEME AINGERU
1895'garren urtean, Anjel Senosiain Zubillaga ta Maria Cruz Iriarte Arraiz, Larrasoña'ko senar-emazte ta GOLDARAZ'KO BERSOLARIA'ren aideak, seme bi, bikiak, izan zituzten. Baño egun gutxi barru, Jainkoak eraman zitun bere ondora.
Guraso gaixo aiek poz aundia artu zuten, beren oñaze gogorraren erdian, gure bersolariaren itzakin, eta, arren, bere biozkadak bersotan jartzeko eskatu zioten.
Eta bai ederki jarri ere!
Larrasoña'ko kristau
elizkoi txintxoak,
Anjel Zubillaga ta
Mari Kruz gaixoak,
aingeru eder oken
bien gurasoak,
gaur eskatu didade
jartzeko bersoak.
Ara zer izan duten
beren familian,
nola bizi bai diren
Jainkoan pakian:
sei minuturen barnen
bi seme argian,
San Ramonen laguntzaz
erditza batian.
Adan ta Ebak egin
zuten pekatua,
geroztikan jaiotza
dago mantxatua;
baño Jesus il bai zen
gurutz-iltzatua,
ara zergatik degun
bataio santua.
Gaua pasatu eta
bigaramonian,
bataiatu ziraden
beren parrokian,
paratzeagatikan
estadu obian,
mantxa ori kenduta
zerura bidian.
Lenbizi -jaio zana
Anjel Sotero zan,
iru egun buruan
zerura igo zan;
andik sei egunera
anaia're juan zan,
zori ederragorik
etzaketen izan.
Orra zer zori duan
bataioan gero,
ezagera baño len
emen il ezkero:
zeruko abogadu
eta heredero;
ok ola izango dira
orain eta gero.
Au atsegin gozoa
gurasoendako,
baita're bataiatu
zituztenendako,
beren, senide eta
aidearendako:
gau t'egun erregutzen
daude denondako.
Sabel alde bateko
bi seme aingeru,
Jesus ta Mariakin
zeruan dauzkagu;
egun batean alkar
ikusiko degu
eskuñeko bidetik
segitzen badegu.
Ez dakit denak baño
bai beintzat geienak,
gurasoak umeaz
izaten du penak;
gaur berriz, zori-ona!
aitak eta amak,
baita're bataiatzen
izan ziradenak.
Komeni da ikastea
gauz ok nola diren,
oroipena izateko
beti denak emen.
Jesus, sartu gaitzazu
zeruan barrenen!
Ala gerta dedilla
guziokin, Amen.
|
|