|
ETORRI BEARKO DU TRIPOTA JATERA!
Azpiroz'tar Manuel Jauna, Odeizko Apez egin zutenian, bere illoba, Andres Astiz'ek bidali zion zorionagur xamur eta gozo au, dena bersotan.
Berso auek ez daude osorik.
Lenbiziko karta-papera galdu zen eskuz esku ibillita edo. Baño zortzi berso polit ok beiñepin ez dira galdu, eskerrak Lekunberriko Zenona Goldarazena'ren buruari. Berak gorde ditu buruan ainbeste urtez, eta berak erakutsi dizkigu.
Don Manuel Azpiroz
Odeizko apeza
eskuz esku doaien
karta au artu beza.
Aspaldian egiñik
zedukan ametsa
pozez gaur betetzen du
berrorren biotza.
Nolabait festatzeko
orren ibillera,
egun ederrerako
elkartuko gera.
Presto egonen dira
koxta ta platera.
Etorri bearko du
tripota jatera!
Aitzaki bat bakarra
aski du berekin;
eizera atera bedi
bere zakurrakin.
Asko poztuko gera
denok berorrekin;
zakurra aseko da
axal-ezurrekin.
Illek ogei ta amar
astelenarekin,
txerria ilko degu
guk egun orrekin;
pakean afaltzean
tripuliñarekin,
Brindo! egiñen dugu
pattar goxoakin.
Baldin ez bazaio ongi
astelenetikan,
guri berdintsu zaigu
ostegunetikan;
txerri gaixoa pozik
gizentzeatikan,
egun batzuz bizia
luzentzeatikan...
Bakarrik ez bada trebe
ona etortzeko,
bi lagun artu bitza
ongi laguntzeko:
itsua alde-batetik
bidia ikasteko;
mutua beste-aldetik
kontuk kontatzeko...
Ogi eta ardoa
gazta zarrarekin,
ibilli ditzakete
sasoi onarekin;
olako gozamenik
ez dago gurekin,
guri tokatzen zaigu
beti urarekin...
Esan dutan esana
berriz esateko
ia konpontzen al den
ona etortzeko,
elkarrekin Jainkoai
esker emateko,
ta egun bat gozoa
denok izateko.
|
|