MUKI TA AZDUNA
Martin (mukia beti zerion gizon bat) eta atza zuelako beti arraskatzen ari zen beste bat erri batekoak ziren; erri beteko ta adiskide.
Bidez elkarrekin zoazin egun batean apustu egin zuten: zein luzaroago egon, bata mukia kendu gabe, arraskatu gabe bestea.
Bide bat barrena bizkor zoazila bidekurutze batera iritsi ziren.
Azdunak mukizuari galde egin zion:
—Non barrena ioan bear diagu?
—Egon asmatu arte —erantzun zion mukizuak—, naiz ortik naiz emendik (mukiak ezker-eskuin, bi eskuz kenduz) gure asmoa beteko diagu.
—Berdin zaidat —esan ta, eskugainak arraskatu zituen besteak.
|