
Olerkijak
Sabino Arana Goiri
1894-1903, 1919
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Sabino Arana Goiriren Olerkijak
|
 |
 |
Sacris solemnis
I
Jai andi onetan
Batu bediz pozak;
Abesti deunakin
Itxartu bijotzak;
Kendu gauza zarrak
Dana gaur barrija,
Egipena ta abestija
II
Gomutian dogu
Apari barrija,
Josu-Kisto'Berak
Artxu ta ogija
Bere ikaslarijei
Emon eutsezana,
Asabeak aginduta.
III
Olan lagi zarra
Bete ta bertatik
Bere gorputz deuna
Beriei emonik,
Gustijak dana jan
Bakotxak dana artu
Ta jakin-erazo dausku.
IV
Makalei emon da
Gorputza jakitzat,
Larrijei odola
Gero edaritxat
Emonik esautsen:
«Edan egixube
Neure odola dan auxe».
V
Gotzonen Ogija
Gixonena ein zan.
Idurila azkendu
Egijagaz eban.
Egi ikarakorra!
Jaungoiko andija
Otsein zittalen jakija.
VI
Kisto'k jaupa andija
Olan irazanda,
Jauparijei utsik
Emon egimena
Eta agindu eutsen
Orduntxe geroko
Beste danei emoteko.
VII
Bat eta iru baten
Zaran Jaungoikua,
Zeu artzen zaugun lez
Erdu Zeu geugana.
Gu zaliok zaindu
Zure bide leundik
Dozu argira zuzenik.
|
 |
|