 |
Siñismena!
Ama maitea
Zetako,
Zeu il da gero,
Neu bizi?
Nire begion argia
Ziñan da
Min uts-negarrak
Itzali dostaz
Uts baltzaz.
Biotza
Lokatuta dot
Atsekabeak:
Atsegin
Zamurra
Galduta,
Atseden ezin.
Aritz zar baten
Adarra
Gau illuntako
Ekatsak,
Eten-ez gero
Bertan lo pozik
Egoan
Egun-tsoria
Illun-artetik
Asten da
Egaz da egaz,
Ez nora ioan
Yakiñaz,
Ez non dabilan
Gaizoa!
Olantxe neu be
Narabil
Eriotz-putzak,
Niri zeu, ama,
Kenduta.
Nora naroian
Ni zori tsarrak
Eztakit,
Olan bizi izan
Dagokit?
Gau itzal otza
Eguzkiaren
Ostetik,
Bein egunaro,
Arpelik,
Argi ta bero
Bil-bila,
Arinka,
Dabillan letse:
Nerau be
Beti ibilliko
Ete naz
Amaren bila,
Iñoiz idoro
Eziñaz...
Edonon loka,
Edonoiz illun,
Otz, utza?
Eriotzaren
Gozoa!:
Erraz aurkigai aurkitten
Zeu zara.
Bilauko zaitut?
Zegaitik
Ama bagarik
Ume au iraun
Bizirik?
Goiko oinastuak
Basoa
Ganetik bera
Dana argi zuriz
Beteta...
Tsori estua,
Ikusi ta, arin
Eltzen da
Zugatz batera.
Zeruan eme
Ta nire gogo
Laiñoz itsura
Yazten da
Argi-erro bat
Niretzat...
Goiko argiaz
Neronen ama
Dakust oin bertan
Nire begira
Dagola,
Erakutsirik
Beraganako
Daukadan bide
Zuzena...
Sinistuten dot!
Beste bein ama
Dot ikusiko
Inoiz be izteko.
Erruki,
Erruki, Jauna!
On itza zeuri!
Zeu zara
Bigun da launa!
Siñismenaren argia,
Argietarik
Eder ta Garbia!
Ez itsomenik,
Maitasunik ez,
Zeu barik!
Bizitza onen
Gau baltza
Niri argitu
Itzi, ai, arren!
Enaizu.
|
 |