 |
Bizkaittarrak gara!
Bizkaittarrak, bizkaittarrak gara:
Bixi beiz Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra!
I
Ezkara españarrak,
Ez arrotzaliak,
Ez maketuen edo
Motzen aizkidiak:
Geure Ama danaren
Geu gara semiak;
Bera Bizkaya dala,
Geu gara beriak.
Bizkaittarrak...
II
Antziñan Erdelerri
Gure Bizkaya'ren
Arerijua zana
Ezta atzeratuten.
Bizkaya maittetako,
Bera-areijuaren
Arerijuak ixan
Biogu lengo-len.
Bizkaittarrak...
III
Geure Erri Ama dana
Arrotzak askotan
Aspiratu ta bezau
Gureben antziñan;
Baña asaba zerdenak
Eratzi ebezan,
Odolez ibaitturik
Erri-mugea alan.
Bizkaittarrak...
IV
Asaba arek Bizkaya
Bestez odol baño
Ezeuskubela sortu
Eztogu aztuko;
Ta euron seme onak
Orain ixateko
Odola atontzen dogu
Bizkaya'entzako.
Bizkaittarrak...
V
Gure Bizkai maittia
Motzak menbetuta,
Nai biar dogu danok
Olan dakuskula,
Bere Azkatasuna
Azkatasun utsa,
Ezpagagoz nastuta
Motzak ezpagara,
Bizkaittarrak...
VI
Askaturik Bizkayak
Kate lotsadijak,
Laster eukiko doguz
Zorijon garbijak:
Jaungoikua lenengo
Eta bere egijak,
Bere Semiak emon
Deuskuzan lagijak.
Bizkaittarrak...
VII
Jaun Done Goikuaren
Beian egongo da
Bizkai'ko erri danon
Gernika'n Batzarra,
Antxe lagi ederrak
Eingo deuskuzala,
Lagi-Zarr'tik urtenik
Artez-arte dana.
Bizkaittarrak...
VIII
Oikinde onak eta
Ekandu ederrak
Ordetuko ditube
Motzaren okerrak,
Eta onduko dira
Mendiko bazterrok,
Ta etorriko yakuz
Zerutik eskerrak.
Bizkaittarrak...
IX
Antziñeko enda zar,
Garbi ta bakana
Orain maketuenak
Dagona betuta,
Biztuko da ta betik
Jagiko da gora,
Eta bizkaittarrena
Bizkaya ixango da.
Bizkaittarrak...
X
Bizkai guzti-guztijon
Euskera gozua
Egingo dogu danok
Biar dalakua;
Ta motzen erderea
Aldendukogula,
Gure Erriko edonun
Arrotz-etsiko da.
Bizkaittarrak...
XI
Nabarra, Benabarra,
Araba, Gipuzko,
Lapurdi ta erritxat
Daukana Zubero,
Eztittu Bizkai onek
Iñozpez itxiko,
Bere anai maitiak
Eurok diralako.
Bizkaittarrak...
XII
Bixi bei Jaun-Goikua,
Bixi Lagi-Zarra,
Biz eurokin betiko
Erri bizkaittarra!
Bizkai ta Euskelerri
Dano batzatuta,
Errez arrotza daike
Bertotitxe bota.
Bizkaittarrak...
Bizkaitarra, 23' zenbakija, 1895-Epala-24
|
 |