 |
Josu'ren Bijotzari abestija
Josu'ren Bijotz
Guztiz Deuna,
Geure Jauna Zeu
Utzik Zara.
I
Bizkai gustiko
Euzkeldun onak,
Kistar zindduak,
Gaur etorri,
Zuben bijotzak
Emen eskintzen
Jaungoikoaren
Bijotzari.
II
Goguan dogu
Zuk artu zendun
Neke-ontzija
Geure aldez,
Bijotza estu,
Zanak etenda,
Odol-ixertza
Ta negarrez.
III
Gu obendijok
Gaizkatuteko,
Josu mattia,
Untzau ziñan:
Ta bijotz orren
Ur-odola, be,
Jarijon zendun
Gurutzian.
IV
Olan iltziaz
Etzan bez ase
Bijotz on orren
Mattasuna:
Ogi ta ardao
Iduripian
Egin zatzaku
Or laguna.
V
Geugattik eta
Geure aldez be,
Jaun mattekorra,
Zeu il zara:
Zeugattik, baña,
Zeure kaltez, geu
Bijotz-bakuok
Bixi gara.
VI
Zure bijotza
Gartzen dau suban
Artu gure loi
Ta gaxuok:
Gar uts orrekin
Obena ketu,
Garbittu, arren
Bai! goguok.
VII
Bijotzan dozun
Mattasun-suba
Amatako iñoz
Eztalako,
Eutsi geuriok
Berton sartuta,
Noz-edo-noz or
Su-artzeko.
VIII
Zeure begijok,
Josu laztana,
Bigurtu, arren!
Bizkaya'ri:
Gatxetik bijotz
Orrek askatu
Ta zeugaz lotu
Laster begi.
IX
Jauna, Zeu matte
Gura zatugu:
Gura-ixan, ba, Zeuk
Eskarijau:
Euzkeldun danak
Matte zaigula
Gaizkatuteko
Aberrijau.
El Correo Vasco, 1899-Bagila-16
|
 |