Oraingo bizkai-bizkarrak
I
Aberrijak Bizkaya-ixena dauz
Bizkardi bat zan lez bere;
Baña orain daukazan bizkarrak
Ixena zikintzen dautse.
Auxe da, anayak, zorigeztua;
Au lots andija da argiro!
Bizkaya'ri bere ixena berez
Garbi geratu etxako.
II
Mendijetako bixkar zabalak
Aratu egixuz ondo,
Ta idoroko dozuz motzalez ta
Motzez beterik osoro.
Auxe...
III
Bizkai-semien bizkar senduak
Arrotzak ezarritako
Kate lotsadizko zama aztuna
Pozik dakarre politto.
Auxe...
IV
Baña euron bizkarrak senduak
Dira, ta kate-ganian
Euron buruben saltze-diruba
Ekartzen dabe askotan.
Auxe...
V
Gaurko Bizkai-alaba eruok
Eztabe nai kopetarik:
Bizkarretik jasota ule ederra,
Dakarre motzak letxerik.
Auxe...
VI
Bizkai onetako bizkardijan
Ezta iñun bizkar zindorik,
Bizkar gustijok dagozalako
Gusti-gustiz motzaturik.
Auxe...
VII
Gitxi dira Bizkai-seme onak,
Gitxi dira bizkattarrak;
Gitxi, bizkattartasun-zamea
Zintzorik dautsen bizkarrak.
Auxe...
1898-Orrila
Baserritarra, 7'g. zenbakija, 1897-Bagila-13
|