XVI
Jean Baptiste Chaho: Barde baten izaitia
Ezta batere poet bat, zuinen handitarzunak mundia bethe din bat proposatzen dudana aipatzera irakurtzaliari obraxe llabur huntan. Ezta eta genia ezaguturik eztien hetarik bat, Gilbert-en eta Chatterton-en talentu handiez geroztik egun oroz hiltzen dien manir minbera hetarik bat.
Nuri ere kontsekraturik dien lina hoiek da Mendietako kantore huntzale praube bat eztina deus komunik ez suertien naturan, haren inspirazioren sursak, ez eta ere haren kantore forma denbora llaburretan konposatu hoieki, zuintarik bers erdi pasable zunbait akordatu dialakoz pausatzen beitira sozietatiaren biktimetan guti axol dien xitxatera inutil hoien haztiaz eta her imajina ezartera deitzen beitie gerua presenteko denboraren faltan.
Artikulu hunen heros inprobisatur modestak ezpadu entzun bere izenaren herotsa olhen alde haraintila, nun haren kantiaren eztitarzuna entzunarazi izan beita; ausart niz nundi nahi erraitera poète guti dela, zuinen karakter orijinal eta abenturek merexi beitie haboro interesatzia, istudiatzera xerkatzen dienak oro gizunaren inspirazionen obretan, biziaren phenomène subertiak, ala xantrik (destin sozialen araua) kharreia dezan hirietako bestimenta brilanta edo aahorretako, abitu sinplia.
Idereiten dira herri muntainen zunbaitetan bena partikularzki Pyrenéesetako phartian, uskaldunez habitatia, artiste populaire klasa bat nun desinatzen beitie heben kantazalen izenaren pian, han berset egilen pian eta jeneralki Barde izen orijinalaren pian.
Denbora zaharretako lehen poetistek bezala montainako Bardial kunserbatzen du animatzeko pribilejio preziusa haren bots propiaren akzentez, imajina eta figurai, zuintaz hazten beitu bere pensamentia. Poetari haur, zibilizazione handikua, artia fixatzeko hitz izkiribatiaz bere hunaren prinzipiuak. Bardan, naturaren semia, buhureki exprimatzeko dohaina majika segur batez gizunak esprabatzen ahal dina.
Poetak eztu sekula bere solituda hartzen bere spiritiaren lainhuz leherpaturik baizik edo hurrunezko imajinazionen plazadore.
Bardak, harek kantatzen du zelu sereno baten pian, batin bilkhura auditer alegera baten erdian, gidatzen beitutu bere imajinazione beruaren suertez, bestin okupatuko gutinak bezala natura salbaje baten harmonien erdian, bere himna solitariaz dominaturik.
Lehenak kuntatzen bere ideiak lanpa baten argin, bederabedera, abariziusak bere pheseta urhik bezala. Bigerrenak urthukiten tu aizer orori bere tresor hunak ekhiaren argin; hitz batetan sozietateko bi personifikazione hoietan den diferentzia da, poetak phensatzen eta amets egiten dila, bardak eztila senditzen baizik, eta hortan barda da esenzielki arau-gizuna, harmonia-gizuna, zeren bere spiritian fantuma inspitatur ezar plazan, bere inspirazioniak eta botza jezarten beitu Jinkuari berari, mundiak erakutsirik.
Bada bi forma hoien artin, bata ideiatsu, bestia positibo, imitazionia edo gezurra egiati separatzen din distantzia oro, naturaren artia.
Bardiak oro poeta dira, zunbat guti metra fabrikant eder barda dira bere aldin! Eta bardak jokatzen din roliak zerklo hertsu, nun phesatzen beita bere izarra, haren misionia limitaturik izateko ezta gutiago util, gutiago digno elojioz eta enkorajamentuz. Erranen duta efeitian?
Barda egoiten den gunetan da orano errepresentant bakoitza, arte popularila helturik uste izan den bakoitza; arte hartarik, zuintarik realizazioniak behar beitu izan gizunen ororen progresaren buta eta thermainia. Ruinaren botzak buhatzen dilarik, tenpliaren alde pin deitzen badu populia sakiala edo erhautzila eta ezpadu erakusten punizione baizik lurrin eta mehatxu zelin, bardaren botzak gazte eta fresk urthe oroz arra berritzen den natura bezala galthatzen du a countrari, lurrezko hunila eta alageratarzunila, eta behin beno haborotan aphezen irurziriak khetan hil ziren kantore egile nunbre baten errier.
Progrès mobilier bakoitza buru emaitia diana, aphezian dien zentzu eta kalkul indarren ororen kuntre, lurriko barda da ignorante eta jakintsia.
Uhure arren mila aldiz kantazale inkulte eta salbajiari, zuinek beste gidarik gabe bere gizun intelijent instinkta baizik, argiarazten beitu haren anaien erdian, flanbeau sakratutik txinkha zunbait, zuintzaz Ilaburtarzuna markaturen beitu spirituko lottintako dilibranxazko eguna.
Pyrenéek formatzen dien aphaltziarekin ekhi sargugiako itxasuen gaintin, kartielik alagerenetarik batetan, sorthu zen orai dila zunbait urthe gizun bat markaturik martiro triste baten harenen zortin izatera.
Muntainer aisatu baten, nahi bada ez aberatsen, lehen sorthia zen, eta titre huntzaz hartan gainen phausatu behar zien naturalki haren familiaren eta jaben esperantxak.
Bena haur horrek naturaz osagarri flaku, kolorik txar eta mehe etzin kausatu gisala haren aman haur minetarik landan ordenariz jarraikitzen diren alageratarzun biziak.
Bere biziaz bersez egin din errelazionin urthetik urthila tribulazionen semia plainu da kharazki, nulako huguntarzun hainatziarekin tratatzen zin sabelin kharreiatu zianak, aldiz bere anaie arrebak preferanxaz karesatzen zutialarik. Erakasteko hitz batetan, harek ezarten zin role mesperetxatu eta malerusin, jakin arazten deiku klarki nuiz eta ere familiako ogia erreazten beitzin, haur bakotxa zela, zuini ezpeitzon sekula emaiten usanxazko ophila kasu huntan.
Mithilek berek bazien nahi izan zien bezain beste haren joiteko permisionia; ordian, erraiten deiku, sarthu zen haina haren bihotzian.
Thurmentaturik unguraturik zen orotaz, berartan arraplegatu zen, berarthan lili bat zerratzen den bezala dolore baten efeitaz, eta haurra senditu zen ikhasteko desir biolent batez thurmentaturik.
Haren herriko errejentak erakasten ahal zeion gaiza gutia, ikhasi zin eta arresta urthe batez.
Bederatzu urthetan othoitu zutin bere aita eta ama eskoletarat igortez, bena hoiek despendioa kalkula eta guti disposaturik haren faboretan defendatu zoien phensatzia. Phensatzea, inposible zen.
Haurrak nigarregin zin ikhustez bere anaiak hura beno errejent hoben pin.
Libru zunbaiten laguntguaz, eta Jinkuk daki zuin libru prokuratzen ahal zutin, hartu zin difikultater orori gainiaren hartzeko deliberua.
Egunaz trabailatzen zen alhorretan eta gaiaz jaten zutin begi gose libatez haren inprimat phorrokatiak, khandera errezina baten argi ulhunin.
Ikhasi zin halaxe frantzes amiñi bat, bena aharra kontinuelak, min bere aplikazione ezinago handia beitzen bere askazien pharteti sujeta, obligatu zien haren projeter errenonziatzera, hurrunago juitera.
Mithil brutal bat, deitzen din bezala, karguturik izan zen haren surbeilatzera eta largatzera korpitzeko lanila, haren membre flakiak eta mehiak akhitarzunak xahu phorrokatuko beitzutin.
Enfin amoroskeria jin zen erortera zuen arima haren barna, zeluko arreia baten sarreraztera, eta plegatzen zenak karga phisu libaten pin, arraaltxatu zin fierki bere buria, lanthare bat beroti laudan ebri fresk eta ezti batetan arra jaikhitzen den bezala.
Xori dibinuak, presuner poitrina humano hartan, eraiki zin bere ramaje ederra, eta kanpainak mututu zien haren behatzeko.
Hi hundin lehenik kantatu, birjina gazte eta xarmanta, gordatzen behintzan hire modestiaren bollaren gibelian, fruta huntia haren ostopetan bezala, hik haren khantu alageretan, deitzen behin bedera-bedera, goizankho epher eijerra hedatzen zina haren lephua lilietara, sorhoko lili parfumatia, ekhiaren figuraren arresa, ilhe elhurrezko arresa, gaiazko zelu serenun argitzen din izar solitaria!
Bena maleruski, untsa-maithatia, haren kantorezko inspirazionen sujeta, etzen edertarzunak beste lekhietan bezala urhe produisiarazten den lekhu batetan. Bardaren anthusiasma etzon zerbutxatu bere aitaren haina terribliaren atiratzeko baizik, orano tout a feitoki sofritu etzin bakotxa.
Praubeziazko aizo familia batetako neskatila gazte bat maithatu zin. Esperantxarik gabe bakhoitzik; eta bakiaren idereitia desiratzen beitzin, obligaturik ian zen haitatu zaion espusaren utsiala azeptatzera.
Heben hasi zen disgraziazko haurrarentako, nigarrezko denbora bat, zuin bi phartetan izan beitzen, presontegietako bizitzia eta desertietako abenturaren izatia.
Haren proses zibil eta kriminelen detail sobera luzian sarthu gabe, sarthu gabetarik haren familiarekilanko hanaspuiletan baratuko niz bere bizi orotan emaztek erakasten infidelitatearen feit printzipalin.
Eztut disimulatzen batere gazizki jin nizala morala sesius baten kestionearen tratatzera; aragizko obra, sozietate baten erdin libratzenbeitu gai oroz ikhusliarren karkasetara triate baten tauletan gainen, zuinek destruisitzen beitu familiaren saintutarzuna, eta familia indibidueletarik familia jeneralila estekatzen dien jaben desorganizazionea akonplitua.
Feitian edok ezazie gizunari bere askarkikuetik etxekitzen tin kondizioniak, haren uhuria, haren dreta bere zitoien lagunen eztunian, bere etxetako alageratarzuna eta bakia; gizon hori zikin eta, ez axol bada, haren erri inbixiletarik bat ukhenen duzie, irri bat zuinek bihotz min emaiten beitu, eta à kuntrari gizon hori errealki gizon bada, sustout balin badu karakter borthitz bat eta pasionatu bat, juntatzen dizu kolera heraki bat, gizon hori ezta ordin bere fortuna eta bizia heno hanitxe preziusago den integritatiari khuntu emaiteko inkapable den sozietate batetako legeti kanpo baizik ezarriko ahal.
Ukhenen duzu ordin zure legiaren arabera edo asasin bat jujez defendaturik delitaren zirkonstanzian gainen, edo bestila suposaturik espus mesperetxatia eztela jinen ofensatu undun denbora zunbaiten burin baizik, heltu den bezala gure bardiari, epher bat obligaturik justizia bati eskapatzeko desertutarat ihesi egitera eta han bizi solitario baten eramaitera.
Hala zen bizia iskiribatzen dudanaren xortia, eta heben halere, desorganizazione sozialezko konsekuenziak eramaiten din aragizko obra kharazki da azken degrès-in.
Georges Sandek, egia da, eluke phenarik eni probatzez aragizko obra eztela batere nik errepresentatzen dudan bezain mustro afrus bat. Bena zara-boila gabezko sophiste horri erranen dot eni erakastez Pyrenées-etako Barde gaxo horrek zer phensatu behar lukin plazaturik izan baledi gai batez Variazionezko eta Vaudevillez-ko triatian.
Erranen dot ber feit sozialak kanbiaturik dien erhokeria gaiztuetara, bufunerietara, argizko hiriaren erdin traduzitzen diela bestetan odol ixurtez, zuintzaz ihurk ere ezpeitu erri egiteko inbeiarik.
Heben ere hanitzek egia erraitera, eztu erri egiten ezpain phuntez baizik.
Oposaturen deitade gaizen estatia, usaje errezebitia sozietatia hala eginik da, erranen deitade, prezizki hortzaz niz plainitzen, ezi eniz Jinkoti desesperatzen dien gizon hetarik bat, eta bardin ere fede badut hartan, humanitatiaren salbamentian. Arte hortan deus ezteikio zerbutxa eskusatako progresez mintzo den sophistari aurdikitzen tilarik hitz phozuatu libatez geruaren aziak.
Beha zazie lehen bere denborako bizitze tristian gainen Bardiak konposatu din kantore eder sinalatu duguna.
Arrazunamentuk orok beno hobeki erakatsiko deitu zer den permis sinhestia gaiza saindu hoietan orotan gainen, zuintzaz gure denborako hainbeste iskiribañok egiten beitie egun merkhatu bat hain hunik.
ETXEHUNEN KHANTIAK
Mundin hanitz malerus arauz bazirie
Bena ez ni bezainik ihur beharrere,
Ene emaztiaren nahiz izan jabe
Gaxua jarririk niz ihun lurrik gabe.
Desertuko ihizik gizunen beldurrez,
Prekauzionatzen dira gorde beharrez,
Hurak nik imitatzen gaxua nigarrez,
Ere bizi tristiren kun(tse)rbi beharrez.
Hamar urthe huntan bizi niz esklabo
Erdiak gaztelian, bestiak gaizkigo,
Jeloskeria baten sujetetik oro,
Nahigabez izan adarren sorhaio.
Hogeietabi urthik konplitu egunin
Hartu nin emaztia, ene sori gaitzin,
Erraiten ahal beitut izan zaitala jin,
Ene urkha bulhurra beraren altzopin.
Ezagutu ninian nur nian erosi,
Nahi ukhen nin bortxaz korrejierazi,
Bere jabe puisantak hari althe jalkhi,
Eta ni inozenta gaztelin etxeki.
Ene absenziari agertu aproba,
Zuinen fidelki zian eraman denbora
Harek eni doblatu bihotzeko herra
Bai eta ere kausatu galtzeko malurra.
Ene isterbegia bahu ene etsaia
Tturristatu gabe ene emazte flakia,
Bestek eraman du hik behar kolpia,
Bena kupira diok orano hartzia.
Hire libertinajik eraman din finta,
Hireganat gogatzez ene emazte flakia
Galdu duk bi etxalde, bi gizun galant
Bai eta ere thonatu hirur lagun xarmant.
Ene lagun maitia eta flakia
Libertin batek deian nahasi buria,
Galerazi naizu ni eta etxaltia,
Malerus errendatu oro familia.
Hamar urthez deitazu eman burian min
Haietarik bostez etxeki gaztelin,
Sekursik egin gabe nahiz han hil nendin
Halako emaztia nurk sofri saietsin.
Ene aita krudela, anaie desnaturatik,
Aberastu zideie ene malhurretik,
Prosesak eman eta ni kondenarazi,
Bai eta arte hortan bi etxalde ebatsi.
Ene sorthe tnstiri dia gizon gaztik so,
Ezkuntgei bazirie ez izan esklabo,
Emaztik ukheitekoz nik bezain khario,
Egin ziteie aphez edo jun soldado.
Musde Haritxabalet, jaun erretora,
Etzunin idereiten ogendun zure iloba,
Arauz sinhetsi duzu ikhus undun obra,
Jauna begira zizun zihaur enekilan.
Beste penitenzia deitazut eragin,
Ene etsaia etxen, ni aldiz gaztelin,
Nik deus nutinen jaten, etzaten ene ohin,
Orai aldiz nabilazu gosiarekin.
Adio haur maitiak, gaxo ogengabik,
Aitak eta amak triste ezarririk
Eztetzatiela jarraiki haien exenplik,
Zien prudenzietzat imita Jesus-Christ.
Barkoxeko lurretan ez xerka Etxehun,
Haren atzamailiak beitabiltza undun,
Bere kantoren huntzen ari da Igelun,
Halako olhalterik ezpeita Ziberun.
Hala zin kantatzen bere ihesian mendien gainen Pyrenéesetako bardiak, eta bildu zien artzainek bere olhetarat, beren urthe orozko stazionen, behatzen zien admirazionereki sasu ederrin haritxik gorenetik haren berset indarrez eta harmoniaz bethiak.
Hen utzultzin lur aphaltetarat etzien mankatu bardiaren konplainten edizionen publikatzera, zuin hedaturik izan beitzin instantin, nahi bada gutigo edo haboro desfiguraturik, bersionen segurtanxa ukhen gabez, orotan oihu azkar bat jeikitzen kantazale inspiratiaren faboretan, handik fite etzen haboro ihur ere han gaintiko bazterretan gloria bat egiten etzenik haren koblen gogoz ikhastez.
Entzuten zutien kantatzen mendi bizkarren gainen eta eskartaturik zien bazterrik ixilenetan.
Bardaren bizitzia hatik izaten ahal zen bezain triste zen.
Urthe oroz behin artzainak eraitzirik bortietarik elhurren erdin bera idereiten zen etzilarik bizitzeko denbora haboruetan zain baizik.
Udan bizitzen zen basafrutaz hartzen artin arraroki hasardatzen ahal zen etxanetat eraiztera, xerkatzeko ogi, artho, eta hazkurri borthixiago bat.
Ezin suporta ahalez hainbeste pribazione erresolutu zen azkenekoz arrisk orotara, bere lurrila arrajitera, eta etzin berantu justiziaz arrestaturik ikhustera.
Bere jujetara konparitu zen eguna zen muntainer desfortunatiarentako egun glorius trionphant bat. Haren erreputazione bardaskuak abanzarazi zin deja hen kantila, suberte orotako kuriusak jujen kanberan ari zien zuinek lehen ikhus.
Ikhusi zien agertzen bi jendarmaren artin, taila ordenarioko gizun bat, bilhuak luze eta frisaturik montainerren mudala, gerrieren eta nublena beitzen arteko denboran, figurako aragiak mehaturik, bena begia odolez zainzturik eta brillant, gar estofatu bat bezala, sursils barrera beltz baten pin.
Urhats bat baizik etzin egin salan bama, nuiz eta ere esku batez edoki beitzin bere laboran buneta, eta hedatzen bestia largatu zen haren botz bizi eta purra hain ederki, nun justiziazko salaren arauek ezpeitzien sekula entzun magnifikuagorik.
Ixiltarzun handi bat izan zen harmonia baten gisa.
Haren lehen koblak kusekraturik izan zien bere jujen salutatzez eta hen elojiaren egitez hain thermaño dignez eta berartarik hain flaturrez, nula esku joitekak bazter orotarik phartitu izan beitzien.
Gero bere diskursa jarraiki zin haren desfortunen kuntatzez, jakin ukhen beitzutin bestitzen portrait berriz eta hanbat haboro gloriusez.
Deja irakurten zien figuretan haren kausa erdia beno haboro irabazirik zela.
Hantik fite bere justifikazioniari estekatzen zelarik zankhozzankho, pleteiatu zen kantatzen haren kausaren phartiak oro, konfonditzen zutilarik jakiliak, desmaskatzen zutilarik bere etsaiak, estonatzen zutilarik batziak eta bestiak; etzen hazten bere imajinazione berua majistraten suek berek sustengatzen zien indarka nuble hortan.
Orok memento hartan mintzatzen eta khantatzen zien poetaren ahotik eta xilinxantzen zien suberte zunbaitetan haren phensamentiaren hariari, ikhara zielarik nuiz ikhusiko zien etheiten, eta geroko instantin alageratarzunez airaturik idereitez bethi solido eta azkarki oro pilaturik eskujoite libat finik gabe eta akitazionezko oihiek jarraiki zien huilantik diskurs plainugarria eta modesta.
Hala zen harentako ordilartino jokatu zin role funestetik libratu.
Nahi dit duda gabe haren kantoren nubleziak eta inspirazionik berek eztien pur ezarri haren jujen aitzinian.
Ezta gutiago egia inozenta deithurik feit brutalela, besten gaiztokeria brutalez, behar ukhen dela finitu bizitze miserable baten dolorez, krima bat ezpeitzen beria, eta obtenitu eszitatzez haren udurien konpasionia, justiziaren absoluzione beranta.
Bena absoluzione horrek, hain khario erosirik, errendatuko doia galdu dina, haren bihotzaren bakia, haren berthutezko erreputazionia menturaz? Ezi jarririk den bankek uzten die bethi orhitpen bat. Errendatuko doia absoluzione hau, haren familiako eretajia gastaturik eta janik haren absenzian prozes ruinatu libatez? Erremediatuko dia enfin, aitak desesperazionin deitzen dira, espresione hain egia batez, haren haurren eskalbajetarzuna? Ezi bardiaren ideietan, praubia ezta besterik, asto soziala baizik esklabua.
Zer ideren du arrautzultzin harenenganat, arraikhustez bere etxia desertu, hainbeste urtheren sofrenxa eta pribazionen buruan. Baratzen niz-lotsa nitzate denbora soberaz edukitzia luturraren spiritia hain sujet tristian, gure sajen eta lejislaturren meditazionen digno.
Nahiago dut historia jarraiki batez eman, zer ere baratzen beita orano gure bardaren biziaz.
Bere herrilat arrautzulirik praube ideren zen erran dudan bezala, diharurik gabe pleteiatzeko perspektibo bakotxareki.
Konposatu zin amiablin haren familiarekin, gero eskandalen trazak begien pin ukhustera degustaturik, lotsaz berak erraiten din bezala bere errelazionin, gal zedin orano, hartu zin pelegri arropa, eta bere herriko jenter publiki adiuk eginez gerozti urhatsa eraman zin Errumari buruz. Urhatskal bere patriari hurruntziari, nigar elibat ixurten zutin bere haurren sorthien gainen.
Bisitatuz geroztik aita saintiaren hiria, Florencea errendatu zen, nun bere urhatsetara utzultzeko ideia jin beitzon, eta Jerusalemera joaiteko, han komentu vie aszetiko zunbaitetan sartzeko.
But hortara efektiboki jarri zen bidian, bena paperak galdurik presuner eginik izan zen Autrixieneseta eramanik Frantziala presuntegiz presuntegi.
Kurius izan zateken ezagutzez poetan gainen zer efeit produisitu zin zesaren eta pontifen hriko aspektak; bena haren errelazione llaburrin kuntentatzen da errejistratziaz Erruman igaran din denbora, detailik bateretan sarthu gabe.
Zer egia erraitera signifikatzen ahal zien argi gabezko muntianer batentako historiako giltza etzin ruina eta monumentu libatek.
Naturaren punpala kostumaturik dien gizunaren begietara eta sasuen bariazionetara, esku murtal baten chef d'oeuvriuk elakikie eszitatzen admirazione laguntza bat baizik. Arren ere bardiak phensatu dia dudarik batere gabe gisa huntako detailek etzukiela atrait xipiñi bat baizik haren muntainako beha-zalen.
Haren bidajien erremarka bakotxa aipatzera à propos jujatu diana argitarzunik gabe bere errelazionin erremarkable da; probatzen du populuko gizunari, obserbazione justuak bethi haboro jorik egitate biziaz eta mintzajiaz sozietatin deskubritzen dinaz, zein eta arrazu subtil libat kunparatzen beitu besten spiritiari.
Galerien zubu burian erraiten deiku, orhit da kuntaturik hirur aldiz hogei forzat liberatu, galeretarik jiten zienak, hiruretan hogei koki handi libertatin ezarririk, eta hori gizun unesta eramanik izaten ahal delarik zirkunstanzia krudel elibatez lien lekhiaren hartzera. Horik dia gaiza libat errepetatzen entzuten dienak etxalte gaxuen zolan
Eri eroririk Nimesen, pelegria egon zen hanitx denboraz hiri huntako hospitalin desesperatzeko estatin.
Enfin arraikhusi zin Pyrenées-etako zelia eta haren sorlekhuko mendietako kukuila berdik.
Bere haurrak zutin plantaren ideiak khanbiarazi zen deseina entreprenitzez fres berrietan gainen bere Jerusalemerako bidajia, eta fixatu zen bere herrin, nun egun bizi beita trankil.
Enuke uste ahal ukheitia hobeki finitzen eskisa hau traduisitzez baizik azken bi ketreinak errelazione bersezko usaje egin dudanaz, eta nun ikhusten beita Bardaren bizitzia urthekal errepresentaturik kobla batez.
Bi kobla hoiek oro berririk emanen du produkzione orijinal hortarik ideia bat.
Berrogei eta hameka dia ene urthiak,
Orai nahi tut utzi munduko intresak
Ezi esperientziaz huilan dut orena
Trankilki ordin gizunak du kitatzen lurra.
Berset huntarik landan berrogei eta hamabi
Haur ofritzen dereiot ene Jinkuari
Galthatzen dodalarik haren tribunalian
Ene phenak ager ditzan ene faboretan.
Uskaldun mendien parkurritzeko odazionia balin baduzu, zuin Biarnekuen aizo beitira, galthe zazu arrakuntratuko duzien lehen haurrari, Etxehun bardiaren berri, arrapostu emanen deizu kantatzez zuntzar largo batez goraxiago kantore kopiatu dudan kobletarik lehena.
|