|
XII
Herritar ezinago maitiak
Orai diala berrehun urthe aphez bertsolari eta koplari famatu batek, Etxeberri deitzen, ezarri zutian bertsoz eta aski untsa arrimaturik Naturazko legiaren bi maniak.
Eztiozokela egin
Lagunari kalterik,
Hiri egin liezaken Nahi
ez ukeenik.
Aizitik, bethi ontasun
Egiokek ahala,
Hin egin liezaken
Nahi uken bezala.
Ziberutar maitiak, laphurtarra nik bezain untsa konprenitzen duzie. Fida niz Baxenabartarrek ere gure Basaburuko uskara-hau perfetzionian kunprenituko diela. Khant'itzazie laphurtarrez Naturazko legiaren bi maniak, errefletzione egiten duzielarik Naturazko legia dela Errepublikaren lege sakratia eta prinzipala.
Orok lege saintu hau behar gunuke kunplitu. Aurthen orano Elektur girenek badutugu lagunak eta aurhidiak Departamentian, nur-nahi bezain gizon unest eta galantak, bi urthez Elektur izanak, aurthen Elektur eztirenak; Elekturgua eta botz-emaiteko zuzena gure deputatu joanek galerazi beitie Baxa-Pireneetan hogei-eta-hamabi mila, sei ehun eta hamazazpi gizoni: Frantzian aldiz hirur miliu, berrehun eta hogei'ta bost milan. — Aurhidiari hunki egiok, hin aurhidiak egin dezan hik nahi hukian bezala.
Hilabete hunen hogei-eta-sei gerreneko igante egunian bi Kunseiler-Jeneralen elejitzera edo izentatzera. Atharratzeko eta Iholdiko kantunamentietan, Jaon Prefetak deitzen zutie, oro Elektur bagina bezala, Herritar ezinago-maitiak!
Arragret handireki erran behar deiziet zerk kausatu dien Elekzione hoien desagradamentia: zer arrazuz edo motiboz Chaho Basaburutarrak eta Dindaburu Baxenabartarrak Errepublikano legez eman dugun gure demisionia; eta zertako jalkhi giren gure boronthatez eta egindidez Departamentuko Kunseilu-jeneral arraro bat, egia bad'ere; berrogeietarik hogeita hamarrak erregetiar edo rojalist ezpalira! Ah! Kunseilu-Jeneral admiragarria'
Ingoiti belharikatu zaizie, zien botzak galtheginez, kandidat berri franko! Nur othe dira? Gobemamentu saintu hunen zerbutxari erder-elibat! Jaon-aberats, urguilu-jankin anbizius zunbait, menturaz! Bena populiaren adixkide fidelik bater'ez, Errepubliken egiazkorik ez bihi bat! Ohart etxekazie nik erranik egia hau, Herritar ezinago-maitiak. Uskal-herrian bada erran zahar bat; Egiazko gizonak zuzen justua behar dila sustengi edo hil. Gure hil-orena Zelian izkiribaturik denaz geroz, Jinkuak badaki noiz eta nula hil beharko dugun. Arte huntan behar deiziet erran zer bilhatu-den Frantzian hirur miliu berrehun-eta-hogei-eta-bost mila gizonen Elektur zuzena! Igaran urthian, maiatzaren hogeieta-hameka-gerren egunian, lege berri baten medioz, gure Pariseko deputatu Jaonek egin ukhen die mirakulu izigarri hori. O Deputatu paregabiak!
Hau dugula misterio terrible bat! Behar deiziet untsa esplikatu, amurekatik eta zihauriek jakin segurrez eta gogo zohardiz ikhus dezazien eia zer kunbeni den aldi huntan, Atharratzeko eta Iholdiko elekzione hoietara juaitia bai al'ez, botzen emaitia bai al'ez. Emazie atenzione, Herritar ezinago-maitiak, Frantzia eta Departamentia zier so daudela. Frantzia orok dakien egia handi bat klarki deklaratu nahi-deiziet.
Elekzione hoietara presentatzen balin badira gure bi Kantunamentu liliak, plazer handi eginen dozie gure Jaon-Prefetari: dudarik eztut kuntent eta alagera ezariko duziela. Arrandaz bizi diren Jaonek kunplimentu eginen deizie. Gobernamentiaren eskuti, guk phakatuz, bere soldata errezebitzen dien kargulantek orok laidatuko zutie. Ah! zer profeitu ederra, zer uhure xarmanta dukezien, daigun urth'arte huntan; eta beste abantailarik bater'ez, Herritar ezinago-maitiak!
Nurbaiti plazer eginen duzie Herritar gaxuak, eta jente hanitx phena eta afruntu. Orai-danik khuntia egin ahal diokegu, nur eta zunbat izanen diren phena-harzaliak. Ez othoi ahatz xifre hau, eta nuren izenian zier mintzo nizan, Basaburutar eta Bexanabartar maitiak!
Elekzione hoietara juanez, aurthengo Elektur berhexietarik pharte handi bat, erdia segurki, zien kuntre izanen dira bihotzez eta opinionez: Hirur miliu, hirur-ehun eta berrogei-eta-hamabost mila gizon: gure armada fidelaren nunbre ederra!
Lege berriari obedituz, ukhatzen eta errefusatzen duzie Jinkuak eta Errepublikaren eman zuzena, Eeekturgua, Errepublikaren lehen bi urthetan Elektur izan direner eta orai elektur eztirener orori: Hirur miliu, berrehun eta hogei-eta-bost mila gizoni: gure erreserbuko armada fidel eta maitiari! Ah! lege berri tristia! Egin deikuzu Errepublika balius bat! Zer libertate perfeita!
Zer lege bardina! Zer egalitate eta aurhidegua admiragarria!
Eztut erranen gure Pariseko deputatiak Frantziaz eta Errepublikaz trufatu nahi izan direla. Bena zer diozie, Herritar leialak, lege-herriaren berthute espantagarriaz? —Mundu orok botzak emanez, bederatzu miliu, bederatzu ehun eta hogei-eta-hamasei mila Elektur botz emaitera deithurik izanez, gure deputatu Jaonak izentaturik izan dira. Berrogei-eta-bederatzian. Orhit duzie. Eta botzak galthegin unduan, botzak ukhen unduan deputatu izateko eta khanberan sartzeko lege-egile, hau duziela gure deputatu Jaonek bileizten deikiela bere elekturguati, bere zuzen naturaleti, bederatzu miliu Elekturren artian Hirur miliu! Eta nun da ordian Errepublikaren indarra, Populiaren erregetarzuna? Lege berri hori irakur eta uduritzen zait obeditu behar zukianak bere manhazalia, edo zerbutxari phakatiak bere buruzagi photeretsia, hobeki erraitera mithil atrebit batek bere nausia etxetik kanpo, ez borthati bena bai leihoti, aurthikitzen diala. Trunpatzen othe niz? Nahi nuke jakin zien abisa, Herritar ezinago maitiak.
Zunbait jentek esparantxa die Elektur izaner bere zuzena errendaturik izanen zaiela. Nik eztut sinhesten. Beste zunbaitek erraiten die zuzen hori ezpadeikie Jaon deputatiek errendatzen, gihau ere arrahartzeko kapable ginatiala. Bena phuntu horrez gitian mintza ahapeti. Kestione bat phausaturik izanen da Frantzia orotan, hilabete-zunbait gora-behera, President berri baten eta Khanbera berri baten izentatzeko orena jiten-denian. Ordian eginen dugu, ikhusiz, gure egin-bidia.
Eta eni eztizadala ihurk ere erran Elektur-ohi maite hoiek merexitu ziela bere zuzenaren galtzia! Berrogei-eta-zortzian, Errepublikaren establitziareki, Elektur listati kuriuski apartaturik izan-ziren, eta geroko urthian ber gisan, justiziaz kundenatiak eta uhuin aprobatiak: hamahirur-ehun mila sujet heno haboro. Majoritate-adina, sei hilabete domizilio eta bizitze unest bat, erraiteko eta erreprotxurik gabe bat: horik ziradian Elektur izateko kundizione garbiak. Bena geroztik lege berriak galthegiten du hirur urtheren domiziliua eta hirur urtheren legar persunela. Muien horrez, bederatzu miliu, bederatzu ehun eta hogei-eta-hamasei mila Elektur beitzen Frantzian, egun eztugu sei miliu, zazpi ehun eta hameka mila Elektur baizi.
Gure departamentian, azken elekzionetan, ehun eta hamazazpi mila, bederatzu ehun eta hogei-eta-hameka Elektur beiginen, egun ezkira lauretan-hogei-eta-hamabost mila, hirur ehun eta hamalau Elektur baizi. Paueko arrondisamentiak galdu duke zazpi mila bost ehun eta sei Elektur: Orthezekuak bost mila sei ehun eta hemeretzu: Olorukuak sei mila berrehun eta hogei-eta-hemezortzi: Baiunekuak sei mila zortzi ehun eta bost: Maulekuak aldiz sei mila laur ehun eta berrogei-eta-bederatzu.
Dugun orai esplika bi hitzez zertako nik eta Dindaburuk eman-dugun Kunseiler Jeneral bezala gure demisionia, Herritar ezinago-maitiak.
Legiak ekhartzen du hirur urthetarik hirur urthetara Kunseilujeneralaren hirur-gerren phartiak edo herenak arra-berriturik edo khanbiaturik izan behar dila elekzione berri eginez; hori erran nahi beita gure departamentuko hamahirur edo hamalau Kantunamentutan populiak botzak emanez.
Listak egin-eta, Jaon Prefetak xorthiala thiratzen-du hiruretarik bata. Igaran-urthiak preparatu guntian Kunseilu jeneral hortan hirur lista; eta lista hoien egiletarik bat ni nintzan, Herritar-ezinago maitiak. Bena nula Gobernamentiak eta Khanberak ezpeitie nahi ukhen Elekzione berririk orano errixkatu, Frantziako bi mila zortzi ehun eta berrogei-eta-zazpi Kunseiler jeneralen herenaren berritzeko edo arra-izendatzeko, jakinen duzie gure Deputatiek, lege batez, kunseilu jeneral ororen photeriak kuntinuatu eta luzatu dutiela.
Hartakoz nik eta Dindaburuk igorri dugu Jaon Prefetari gure demisionia, hirur urthiak fini-eta, elekzione urthe buruan, egunez-egun; Errepublikano bati ezpetzaio kunbeni Populu-erregiak eta Sufraje uniberselak eman zeion indar bat eta photere bat Deputau Jaon hoien eskuti errezebitzia eta begiratzia.
Luzatze hori, herreztatze hori deitzen die gure Jaonek, bere Frantzez gaixtuan, Prorogatzia, eta elekzione berririk egin nahi gabez prorogaturik izan dira. Kunseilu jeneralak bezala, hogei-eta-hamasei mila, zortzi ehun eta hemeretzu kunseilu munizipal. Eta egiazki, daigun urthiari buruz Jaon deputatu hoiek fantasi bat har baleze, legia buhurtuz eta thermainiak, zankhapetan ezariz, bere photeren edo Bonaparteren presidentguaren luzatzeko, Herritar ezinago-maitiak, eztut ikhusten gure herriko errepubliken bastart zunbaitek zer arrapostu lukien emaiteko.
Ez Chaho ez Dindaburu eztira kandidat presentatzen, Atharratzeko eta Iholdiko Kunseiler jeneral izan beharrez. Berrogeieta-zortziko botz-emaile maitietarik heren bat bere lagunetarik eta aurhidetarik separatu ukhen du lege berriak. Soldado izateko, Errepublikaren defendatzeko, Frantziari zor lukie bere odola eta bizia. Eta zependent, eztie botz baten emaiteko permisionerik! Herritar-lagunak gabe juanen othe dira botz emaitera aurthengo Elektur bereziak? Ez arauz? Ez segurki!
Bederatzu departamentutan, hanixko herri eta hiri handitan Frantzesek egin dien eta aurthen ikhusi dugun bezala, egonen ziradie zien-etxetan, Elektur ezinago-maitiak. Ugurukiko dutuzie President berriaren eta khanbera berriaren elekzione jeneralak: huilantzen ari beitira, ihurk uste heno huilanago beitira menturaz.
Bi mila urthe huntan Uskaldun nubliak eztu ihureganik libertate etsenplurik hartu, bena-bai eman Uropako nazione orori. Konprenitzen duzie eginbidia. Eztuzie ene aholkiaren beharrik, Herritar fidelak!
Errepublikaren izatiak, Populiaren erregetarzunak badu sekulaz geroz bere potreta: zuhain gora-bat, haritx eder bat. Eta haritx hunek badu hirur adar gehien, Libertatia edo zuzen justua, Lege bardina, Fraternitate irus-bat. Elekzionetako lege berria pratikatzen balin baduzie, Herritar ezinago-maitiak, erdiz-erdi segatzen deitadazie gure arbole ederra! Guardia emazie eihar eztadin, eta Errepublikaren etsai-beltzak su eman eztizon!
Ariel, 1849-X-16
|
|