X
Herritar maitiak
Gizunak behar du jakin bere eginbidia. Ezpadaki, galthatzez ikhasi behar du.
Ikhasi ondun ahal bezain untsa behar du egin korajeki eta kuntzentziareki egin-bide hura.
Frantzes gizun orok behar die nurk bere botak eman, herriko errepresentanten izentatzeko. Hau da gizunaren egin-biderik noblena eta sakratiena, zeren eta bot hoietarik dependituko beita herriren untsa edo gaizki izatia.
Botzaren untsa emaiteko phena hartu nahi eztinak, eztu merexi gizun deithurik izatia ez eta Frantzes ere; eta gutiago Uskaldun Ziberutarra.
Baita, bota ahal bezain untsa emaiten dinak, egiazki merexi du gizun galantaren izena eta ez da hura Franziako lehena beno aphalago.
Arren, nuri behar diren eman botzak, jakin ezazie.
Memento huntan Franziako gizonen botzak partajatuko dira opinione hoietara; jakin:
—Bonapartistetara;
—Filipistera;
—Henrikinkistetara; (hau da Karlista) eta Errepublikanuetara.
—Nahi duzieia jale ala langile haboro?
—Auher eta gormant ala pherestu?
—Gastazale, despendiazale ala geinhazale?
—Bekhaiztu ala emaile?
—Lozer ala erle?
Bonapartistak, filipistak, eta karlistak aski beitira herrian, sobera untsa ezagutik dira. Bai batak, bai bestik, zuin hobe jale, zuin auher eta gormant, despendiazale, bekhaistu, egiazko lozerrak dira; ziek egin duzien eztiaren jaliak, azkenekoz, ezteizielarik zier uzten bizitzeko ahal bezain guti baizik.
Etzitiela horier batere fida, nahi ezpalin baziradeie phenarik handienetan bethi egon. Horiek, haboruenek trunpatzen zutie, eta bestiak berak trunpatzen dira.
Hirur gizatako lozer horietarik bat bera ezpeita aski azkar erlen genhaizteko, algarreki juntatu dira, bonapartistak, filipistak eta karlistak, eta egin hala eginen die populu xehiren zankhapetan ezarteko.
Nahi dien bezala, partidu horiek, egin dutukienian elekzione berri horik, laster beren artian aharratuko dira. Memento huntan eztira okupatzen etsai handienaz baizik, erran nahi beita populu xehiaz.
Soizie zuinen falsiak diren.
Erranen deizie ordre hunaren amurekatik hirurak alkharregi enthelegatzen direla, nahi bada untsa badakien ordre hunak eztila hurak berak baizik etsaik, zeren eta haien inbeia handiena beita errepublikenen eroraztia, lehen bezala ostikataz populiaren erabilteko. Gero zer izanen da goberen artin? Populiren khostuz populiren gizon gaztiak biltzen dutielarik gerlan ariko dira beren artian.
Partidu hoien oraiko hitza da Hirurak-bat, bena bakoitxaren phensamentia da «Oro gure, oro gure etxerako».
Bai ene langile maitiak, jaun hoiek trunpatu nahi gutie lehen bezala eta bai hobekiago ere.
Ikhus ezazie:
Nurk legarrak goratu eta gora etxeki nahi tu? Nurk kentu tin gure lege zahar hunak?
Nurk lege berri gaiztuk eman deizkute? Nurk etzin nahi utzi gatza merketzera?
Nurk mendi eta oihan legik diren bezala utzi nahi tu uskalherriren galtziaren urhentzeko?
Nurk hitzamanen du ororen hun dena eginen dila hitzaren jateko, eta bere familiaz baizik ez kasurik egiteko?
Nurk batin karesatzen, bestin mehatxatzen zutie zien botzen ukeiteko?
Nurk gezurrez eta kalomniaz populiren adixkiderik hobenak zien eretzin galdu nahi lutukie?
Nuk maradikatu gazeta bat (Memoriala) phakatzen eta irakurrerazten du, gizunen trunpatzeko, eta erraiten Ariela eta hanitz beste gazeta, gaizto direla?
Nurk nahi lekeizie idoki botatzeko photeria, sufraje unibersela?
Nurk egin liro hainbeste kokineria, populu xehiren txipitzeko igaran denboretan bezala?
Nuren kausaz arduaren dretxuak eztira orano kenturik? ez tabakarenak ere?
Bonapartisten
Filipisten;
Eta Karlisten
Aldiz, nur dira populu xehiren egiazko adiskidik? Errepublikanuak!
Mundu orok badaki hori.
Errepublikanuek populia maite beitie, populuko gizunetarik
beitira; nahi beitie libertatia, bardintarzuna eta aurhidetarzuna mundu orotan izan ladin; nahi beitukie legarrak hanitxez aphalago.
Oihanen eta mendien legien khanbiamentia. Haurren ororen untsa eskolatzia.
Lana ahal bezain beste eginen unduan, behar bezala hazirik izatia.
Langilia, bai jornaletora, bai laboraria hobekiturik.
Lurretan gainen diharu jesailik, hipoteka lege gaizto horitarik libraturik.
Azkenekoz, ororen zuzenak, eta untsa izatia segurtaturik.
Eta haur maitiak, konseilu hoiek jarraikitzen batuzie, bai ziek, bai zien haur txipiek, denbora gutitan barnen untxago izanen ziradie.
Ariel, 1849-IV-29
|