|
VIII
Donaphaleuko populian eta republicain aldeko pharthez laborarier, ofizialer,
langiler eta Braseruer
Libertatia
Egalitatia
Fraternitatia
Unionia
eta
Indarra
Heldu den maiatzaren hamahirur-gerrenian izanen ziezte deituak botzen emaitera, deputatu berrien Pariseko asamblada jeneralerat egortzeko. Hori dateke urthe baten bamian, populiaren bigerren manifestazionia; eta hementik harat. Konstituzioniaren arabera hirur urthetarik behin beharko duzie arra berritu zien deputatiak; ezik orhoitu behar duzie populia dela nausi eta lege egile; populian dela nausitarzun soberanua; eztela gehiago izanen Erregerik ez eta Enperadorerik Franzian, populian dela xoilki erregetarzun guzia, elgarren artian oro berdin begira eta zozietatiaren xeduna beita irustarzun berdina, oroina eta komuna.
Denbora berri bat altxatu da, adiskideak, populiarenzat... Munduko izaitarzunak gizonen artian behar du izan arraxuxendia. Handiak aphaldu gabe, txipiek izan behar dute altxatiak. Gizonez gizon ez da gehiago ez txipirik ez handirik... Bainan oh! zer diferentzia aizetarzunian!... Batzu opulenzian, aberaxtarzunez okiturik, abondanzian eta munduko ponpa guzietan?... orguliak harturik, bihotza gogorturik, kargu handietan, errege txipi batzu bezala, oro zerbutzari, agur egile, handiz handi adiskide, txipien kontra bethi akort, otsuak aharien kontra bezala...
Eta bestealdetik, odolizerdiak, Laborariaren, Langilen, obraphenatiak, ezin biziz; ezin egitekuer burutziaria emanez; ezin Familia guztian xuxenduz; ezin hurutzetan gauzak atxikiz?...
Lege Fondamen suerthe batzuk izan beharko dute arrahunkitiak; egin, Populiaren reboluzioneko biktoria eta Errepublikazko gobemamendia duperiat eta traidoreat lizateke orai bezala gauza orok egon behar balute.
Guardi emazie partikular laboran gaixuak. Zien ekiko hontarzun guziak, erorten dira sekulako, hiritarren eta Puxanten eskuetarat. So egizie herriz herri, eta galdein ezazie, zien spirituan eta bihotzian, nuat zuazten?...
Botz batek, heiagoraz erranen derauzue: Leize zilorat. Oraino hogoi urthe eta eztela izanen kanpainetan etxetiarrik baizik!... Oro brasero, oro esklabo galerienak bezala!... O egiazko egia; malhurrezko-malhurra; laboran Etxe nausiak jeneralian desolazionian dirade, zorretan zergez iretsirik, intereser burutziarik ezin eginez; rekoltak ezin baliatuz, etc, etc.
Erraiten dute bost ehunaren dako?... ez da bost baitan zazpi, zortzi urthian, kontratuen, hipotheken notarien, kontrolaren paper markatien eta kittanxen fresez doblatzen beita bosteko interesa.
Interesaren legiak kanbiatu behar du!... edo hobeki erraiteko Republikak xahatu beharko du Laboran-Nausien hipothekak: Kreita arra berrituz bera prestazale sarthuz eta hartzedunak pagatuz, titulian kontra, emanez fresik gabe hogoi hurthe thermino, zorraren pagatzeko urthe oroz hogeigerrena pagatuz hirur ehunaieki.
Kapitalistek dute dihurua, interesarendako; eta laborariak luna, errekoltarendako. Beraz ahal bezain bat behar lukete izan, lurrak eta diuriak prootxietan berdin. Bainan oi zer diferenzia! ... Laborariak, bere lanak, harrien, tenpesten, zergen kaziaz behexirik, ez du idokitzen, unsa kondatuz, biga edo hirur bezik bere huntarzunetik; —eta aldiz ezijeatzen du bost, fresak bestalde, ehunarendako, ez zergarik ez enposik pagatu gabe; eta oraino beste alde usurieren trafika, tronperia, laboraren izerdien, odolen, biotzen eta animen gortuz.
Reforma handi batzuk izan behar dute fite moldatuak; nonbreik handiena da phenetan; eta botzez nonbria nausi da.
Laborariak, ofizialiak, langiliak ziek ziezte lurraren semeak; ziek duzue zien izerdiez luna gizentzen; ziek ziezte hiritarren, populuaren haszale, funizaliak; ziek duzie lurraren primu bezala lurra beiratzen, lur ingrat dolorezko hori phausurik hartu gabe heriotxe artian; ziek duzie pagatzen zerga sorte guziak, diurutan eta odoletan; ziek ziezte Franziako indar guzia, Franziako arima eta bihotza; harmadetan ziezte soldatu Itxasuan marinel: eta aldiz Franzia lanjerretan denean; ziek duzue Republika salbatzen orai diela 57 urthe bezala 14 harmada formatuz etsai barbaruen erhausteko, zien zango pethan belharra epaiten duzien bezala Republicain etsai suerte guzien ihorzteko.
Ziek ziezte oro, deus etziezte. Begiak zabal zatzie, eta ikusazie.
Elekzione berri hotan, behar baduzie zien dreitxuak oro konsekreazi... hamar dirateke Departamentuko... Orai diraden hameketan, hirur edo lau dirade populiaren alde berriz nomatzeko hun. Intriga eta inportunitate ainhitz izanen da, handien phartez, aitaizun undo; aberats eta aisebizi diren phartez. Mesfida ziezte, arropa beltx luzer; Jaun errient batzur... horiek indikatuko duzten suietak populiaren hunik deus ez dute eginen, ezik Philipistar, Carlostar, eta Royalista usteldu horiekin ukanen duzie, faltaik gabe lehenoko deitxemak, grabelak, fiusak, eta populien iresteko ifernuko dretxo guziak. Gida ziezte orien otoi hiri handietako populian hautier.
Igan urtheko elekzionen experienziaz populiak harthu behar du letzione. Tronpaturik izan da populia bere esperanzetan... urthe bat galdurik promesa falsuetan...
Guardi emazie: Etsaiak jinen dirade borthara joiterat, adiskidezko maskerekin; eztia espainetan, ozpina bihotzian.
Oi, Laborariak, Langiliak, Maisturiak, Harginak, Oskiegiliak, Ehuliak, Arotzak, ofiziale guziak.
Nahi baduzie Gizonai dretxoz prootxatu; nahi baduzie: 1. Gatzen inposa hautsia izan den; 2. Harmadak izan diten xipitiak; 3. Soldado zerbutzia hirur urthez konpliturik; 4. Kapitalen interesa hirur ehuneat xipiturik; 5. Gobernamendiaren zorren interesa, berdin hiruetarat ezarririk; 6. Rekoltak eta etxiak asuraturik Republikaz, harrien eta suien kontra; aberen eritarzunezko mortalitatian eta malhur guzien kontra, frais eta despendio gutiz; 7. Nahi baduzie heldu, Turren eta huntarzunen likidazioneat, hipothekak eta zor guziak garbituz, bakian, aisian lo egiteko; 8. Ezpalin baduzie hogei urthe gabe nahi ikusi, mundu guzian miletarik bat salbu, oro brasero, oro esklabo.
Emanen duzie botxa, St-Gaudens, Chaho eta Renaud bezalako gizoner.
Indar legal guziez nausi ziezte: Junta giten oro Republikaren salbatzeko eta mende rejenerazionetan libroki sartzeko.
Gure aldetik bethi egonen girade sentinel bijilant gisa, zien behar ordutan abertitzeko; gizon falsuen ezautazteko:
Vive la republique!
Président: Dupouy; Vice-Présidents: Sallaberry avoué et Feraud docteur médecin;
Assesseurs: Lohiol maître d'hôtel, Larregieu huissier, Bartabure propiétaire; Coye propiétaire, Cledon médecin vétérinaire;
Secrétaire: Berdoly, entrepreneur des travaux publics.
Ariel, 1849-IV-5
|
|