|
XIII
Herritar ezinago-maitiak!
Hilabete hunen hogei-eta-bederatzian, Baionako eta Mauleko bi arrondisamentietan, berrogei-bat-mila Elekturrek behar duzie izentatu deputatu berri bat, Konstituzione berriari obeditzeko. Napoleonek egin deizie lege berri hau; eman beitzenozien, Frantziako Populiak, zazpi miliu eta bost ehun mila botzez, harek borthizki galthegin zian indarra eta photeria. Zihauriok badakizie duda gabe, nik beno hobeki, zuinen irus eta kuntent izan behar dugun gure oraiko zorthe berriaren medioz.
Kestione hau utzirik saihetsialat behar deiziet deklaratu ene deseina eta phensamentia: nula, sekula beno kunfidanxa handiagoreki, elekzione huntara agertzen nizan, Uskaldun legez, Uskaldun fidel bat bezala. Aldi huntan ezta hamar ez hameka errepresentanten izentatzerik. Hirur deputatu baizik eztuke Baxapireneetako departamentiak. Baxenabarrek, Ziberuak eta Laphurdik, hori erran nahi beita Uskal-herriak eta Uskaldunek orok, eztukie deputatu bat baizik. Departamentiak hirur; Uskalherriak bat. Denak aski; hun balira!
Herritar ezinago-maitiak! Digno eta kapable etxekitzen banaizie zien errepresentatzeko Pariseko Senbladetan, aski dukezie zien botzen eni emaitia. Behar-bada, hola prekozionatuz, untsa beno hobeki eginen duzie. Nik uste dut, eta Paristar zunbaitek ere erraiten die, etzaiziela aldi huntan dolutuko; halako beitira denborak!
Sei urtheren eginik izanen da oraiko izentazione hau. Senblada-berri horrek urthekal ukhenen dian sesione edo bilkhura ordenarioak eztu iragan hirur hilabete beno haboro. Denbora horren burian, Pariserik utzul unduan, izkiriba neikezie uskaraz zer lege berri egin othe dukie zien deputatu berri hoiek. Gazterik juan nintzan Pariserat, Herritar ezinago-maitiak! Paseiatu niz hanitx urthez hin handi, mirakuilutsu, pare gabe hartan. Han dira orano, Uskal-herrian bezala, ene adixkiderik hobenak. Herritar ezinago-maitiak! Gogatzen zutiet igor nezazien preferantxaz Pariseko Senblada berri hortara. Ihurk-erek ezteizie emanen nik beno hobeki hango berri.
Aldi huntan eztie ukhenen deputatu berriek phakamenturik. Erraiten du Biarnes prudentak, aberatsak sarthurik ere duhainik deputatu edo errepresentant, khario khosteko direla azkenekoz populu gaxuari. Hori erran nahi da aberatsek eta handiek eztiela sekula neglijatuko aberatsen eta handien intresa, urguilia eta abantaila. Orai artino eginik izan diren legek orok, Franziako populu tristiak phakatzen dutian legarrek orok, phetxa eta kontribuzione guziek maleruski erakasten deikie egia hau ekhia bezain klar. Nik ere aldi batez izkiribatu nian Biarneser bere lenguajian ber gaiza: handiek bere abantaila berhexia eztiela sekula utziko txipien eta populiaren amurekati; nun ezten gizonaren naturel gaixtua eta anbizionia khanbiatzen. Eztakigu Jinko jaonak eta Napoleonek eginen othe dienez holako mirakuilurik. Arte huntan, nik, elektur banintz eta laboran, prefera niroke deputatu aberats puxant bati, ni bezala bere ofizioti bizi den gizon galant zunbait; atenzione emanez zer eta nulako den gizon haren lana eta ofiziua.
Herritar ezinago-maitiak! Ziek bezala mundu orok badakizie nizala egia maitale bat. Haurtzarotik aitzina igaran hogoi-eta-bost urthetan ene lana ofiziua izan da, egia hoien txerkhatzea, erratea, izkiribatzea eta inprimaeraztea, herriak jakin dezan eta ezagut ditzan egun egiten dudan bezala. Errege Filiperen aitzinian enintzan ixiltu ez ikharatu, nahi bada haren aldekuak akusatu nutian heriotze eta krimo izigarri batez. Lege egile bat behar duzie izentatu hilabete hunen hogei-eta-bederatzian. Herritar ezinago-maitiak! Lege perfeitaren segretia nik ezpadakit, enta izanen untsa estudiatu faltaz. Arrantier batek bere urhe zilharren khuntia etxekiten dian bezala; negoziant batek bere komerziua surbeilatzen dian bezala; jeneral batek gerla pratikatzen dian bezala; nik estudiatu ukhen dutut populu ororen hatsarriak, istoria igaranak, erreboluzioniak, lege zaharrak eta legen berritziak: hori beita ene graduko gizonen enplegia, egin-bidia, lana eta ofizioua. Ene ofizioko gizonak dira nazione ororen eskolazaliak eta politikako errejentak. Gure lumati, bere uthur buruti bezala, kurritzen da nazione ororen, errege eta enperadore ororen fama huna edo gaixtua. Guria beno estatu nubliagorik eztut uste badela.
Baionako eta Mauleko bi arrondisamentietan eginik izanen da oraiko elekzionia. Haitatuko duzien gizona izanen da partikularki Frantziako hirur uskal-herrien deputatia. Ni bazterrialat utzirik ere, emazie othoi atenzione, Herritar ezinago-maitiak, deputatu horrek izan behar lukiaka Uskaldunaren beritable potreta, eta ez gizon ezpiritu-gabe, jakitate-gabe, eskola-handi-gabe zunbait. Abertitzen zutiet aldi-huntan gisa oroz begiztaturik izanen dela Uskaldunen deputatia. Aldi huntan izanen dira zien juje, elekzionen errespetura, Frantzesak eta Paristarrak; Ezta ene espiritia nik nahi nukian bezala kobardi; ene jakitatia eta eskola politikua txipi da, nahi bada hogei eta bost urthez iseiatu nizan ene argi mendriaren hedatzera. Ni haitatzen banaizie Frantzesek kunprenituko die eta hartuko die behar den gaintialat eni akorda dio kezien preferantxa hori. Gizon eskoladun eta argiturik den hem orotan laidaturik izanen dela esparantxa dut eni eman zinirokien kunfidantxa marka hori. Gaiza jakina da, eta hanitx lekhutan, zunbat maite ukhen dudan gure Uskalherri paregabia. Nik librietan ezariz geroz, aithor die sabantenek, Uropako Akademia orotan, hanitx phuntuz erdararen hitzkuntza nahasi hoien ororen nausi dela gure Uskara zahar eta ederra. Ezari deiet Frantzeser inprimaturik ber gisan, gure nazioniaren istoria admiragarria. Esplikatu deitzet Uskaldun zaharren lege paregabiak eta libertate perfeita. Bi mila urthe huntan Uskaldunak dira, Frantziaren eta Espainaren artian, zazpi probintzia, zortzi ehun mila arimatako herri txipi bat: Uskaldun izena, bere legiak eta libertate ederra kuntserbi beitutie bi mila urthez, arma bardinez. Frantziako eta Espainako nazione krudelen ororen kuntre. Gerlari famatu elibat izan beitira: Bere nunbre txipian sekula bentziturik izan ezten armada bat: Obraz, bihotzez eta korajez populu handi bat. Nurk erran du Frantziari nik bezain usu eta nik heno gorakiago? Nik eman letzionia traduzitu du Espainul gaizuer Espainako istoriadore famatu batek. Madrillerik Alemanietara artino hanitxek irakurri die eta gasetek erran die nik zunbat maite dudan gure Uskal-herri lilia. Arren, Herritar ezinago-fidelak egizie afera horren gainen errefletzione bat: gure herria untsa ezagutzen dudanez bai edo ez? Ala ez othe nakike Pansera hel eta zien sofrentx eta doloren behar bezala deklaratzen? Egizie iseiu bat.
Erradaziet egia. Herritar ezinago-maitiak! igaran laur urthetan etziradiela izan Errepublikaren promes faisiez eta gure Jaonen obra gaixtuez sobera kuntent eta satisfeit! Ez ni ere. Lehen urhatsaren egitiareki sarthu zen bide gaistuan berrogei-eta-zortziko Errepublika malerusa. Erran ahal diokegu Barkoistar laborariek izkiribatu zeitaden leteraren kunforme, izan ginela memento batez alagranzia handitan, ustez jinen zen khanbiamentu handirik alde hunilat; ustez legarrak demenituko ziren. Fite jin zen khanbiua, bena alde kuntrilat. Legarrak demenitu plazan berrogei-eta-bost zantimak ukhen zuntien. Ah! zer gizon banuak, zien urthe hartako deputatu jaonak; batak traidore bestiak indiferent. Klar da Frantzia trunpaturik izan zela ordunko elekzione miserabletan. Eta zer deputatu saldua! Zer kunstituzione bastart egiliak! Berrogei-eta-bederatzuko elekzionez badakizie zer phensa, nik heben esplikatu gabe. Napoleonek kanpo ezari dian azken khanbera nahasi horrez ere ezteiziet erran behar ene phensamentia; ez eta ere nur guntian hanko adiskidiak eta kuntrariuak. Atera gobernatu duzie zihaurien guztila. Dugun egin esperienzia handi bat: dugun ikhus lan-eginaren erresultat ederra. Zazpi miliu eta bost ehun mila botz mintzatu direnez geroz tenpesta izigarri bat bezala, utzi behar dugu igaraitera Frantziako Populisaren jujamentiaren Kunseiliak, Conseil d'Etat Frantzesez deitzen dugunak presentatuko dutu lege berriak, bere haituzko konseiler elibat kargatzen dutilarik lege hoien esplikatziaz eta defendatziaz zien deputaten aitzinian, Herritar ezinago-maitiak. Deputatiaren eginbidia izanen da behar den bezala botzaren emaitia; legia hun dela uste badu haren sustengatzia; legia gaixto balitz haren errefusatzia. Lanik difizilena izanen da legar, phetxa eta kuntribuzione ororen kalkulatzia: despendio guzien erreglatzia, amorekatik eta laborariaren azken erresursa eta azken ardita gal eztadin leze ezinago-barna hartan. Ni igor nezazie Pariseko Senbladala; eta zin egiten deiziet khuntiak errendatuko deitziedala deputatien ezpata bezain zorrotz, herrurik egin gabe? Bego surbeilantza hori ene eskietara.
Nur nahik badaki azken erreboluzione huntan egin-ahala egin-dudala bakiaren kuntserbatzeko gure departamentian. Jinkuak badaki ene goguaren eta bihotzaren berri, nahi bada eztudan gaseta huntan lekhurik zier egun erraiteko zer esparantxa plazatzen dudan bake benedikatu huntan. Zer dugu txerkhatzen? Frantziaren irus errandatzia, orai artino plainigarri izan dela beitakigu. Laborariak orai dutian karga pheziak nahi guntuke oro arhintuxe, eta hari eman orai falta dian aisetarzun bat. Dugun ikhus eia Napoleoneki batian erreusituko dugunez. Marinelen kapitain batek itxas-portiala bere untzia gidatzen dian bezala dugun segi direkzionerik hobena. Bena kapitain horrek ezpalin badaki bere kunpasaren armatzen eta bere bidiaren untsa irakurtzen izarretan, klar da herratuko dela eta galduko dela itxasuan bere untzi, marinel eta emigrant ororeki. Zer desiratzen ahal du gizonak mundu huntan? Desiratu behar du kuntzenzia hun baten ukheitia; lan doi bat; bere izerdiaren errekunpensa justua; legar guti eta zor gutiago; gogoa argi eta alagera; bihotza kuntent; osagarria nik orai bezalako; eta molsan urherik ezpadu ere, falta gabe behar orduko behar den zilharra. Aski ageri da lan bortxatiak eta triste izatiak eritzen dila gizon nekazalia; bena ezari gabe gobernamentia medikutzat, erran ahal diokegu gobernamentu hun batek prokura ahal ditzakila mentzitu dutugun abantaila agradable horik oro. Uskaldunak bezala gizon galant eta agudo diren laborarier. Halabiz!
Hauxe duziela hitz gutitan gure oraiko Kunstituzione berna, Napoleonek egina, azken aldiko botzketan populiak eman zeion photeriaren berthutez, eta zien arrapostariaren arabera. Behar deitziet markatu artikulu prinzipalak.
Lehenekorik: Luis-Napoleon Bonaparte izanen dela hamar urthez Errepublikaren President, eta oraiko Errepublikaren gobernatzia haren esku, nausi izan behar beitu. Jaon Presidenta hiltzen balin bada hamar urthiak gabe, Senatoren senblada batek Frantzia deithuko dila botz emaitera president berri baten izentatzeko. Jaon Presidentak badukila zuzena Senatore hoier emaiteko begiratzera akte segret bat, zuintan ekharriko beitu president gei gomendatuko dien presunaje baten izena.
Bigerrenekorik: Napoleonek izentatuko dutila ehun eta berrogei-ta-hamar Senatore; lehen urthian laurehun-hogei. Izentatze hori eginik izanen dela Senatoriaren bizi orotako Senblada horrek fitsatuko dila Jaon Presidentak urthe oroz eta hamar urthez errezebitu behar dukian soma edo arranda. Senatore direla bere kargiaren faborez, Elizako Kardinaliak, luharmadako Marexalak, itxas-armadako Almirantiak. Jaon Presidentak akordatzen ahal dila Senatore jaoner, beren fortunaren edo zerbutxu errendatien arabera, dotazione edo arrunda persunel bat, haboruenetik urthekal hogei-eta-hamar mila libera.
Eta nula nobleziaren titre zaharrak arrestabliturik izan beitira,. Herritar ezinago-maitiak, erremarkatu ukhen dut Senatoren lista berrian hogei-eta-zazpi printze, duke, markis, kunte eta haru; jeneralen, ministre eta deputatu izanen nunbriaren emaiteko eztugu denborarik. Jerome Bonaparte, printze zahar bat da Senatoren Presidenta.
Hirugerrenekorik: Badela Conseil d'Etat deitzen dugun Senblada bat; zerbutxu ordenariuan berrogei edo berrogeita-hamar kunseiler. Jaon Presidentak haitatzen dutila konseilerak gustu zaion denborako. Konseiler hoiek preparatzen dutiela, gero presentatzen deputatien khan-berari eta bere gisa defendatzen lege berri proietak. Kunseiler batek badukila urtheko hogei-eta-bost mila libera soldata.
Herritar ezinago-maitiak, berme jarten nitzaizie zien deputatiek badukiela kunseiler hoietan, botzak eman artino, kuntreztazale eta arrapoztu-emaile sabantik eta fierrik. Luis Napoleon dukie President.
Laugerrenekorik: Deputatuen khanbera bat izanen dela. Hogei-ta hamabost mila elekturrek izendatuko diela deputatu bat. Sei urtheren datila, duhainik eta kitorik, funzione hau. Sesione edo bilkhur bat deputatiek etxekiko diela urthe oroz Parisen; ordenariozko hirur hilabetez. Luis Napoleonek haitatuko dila deputatu hoien Presidenta Senblada hunek botzera ezariko dutila lege berriak, legar eta inposizione subertiak oro. Gisa horrek Napoleon kuntent izanen da, nur eztatian deputatiak erremestiatzen, khanbera berri baten galthegiteko sei hilabetetan barren.
Hor duziela Ilaburski, Herritar ezinago-maitiak, gure Gobernamentu berriaren misteriua. Aisa da kunprenitzen. Nulako arbola halako filia eta frutia. Ageriko da zer izanen den erresultata. Nik eztakit orano zer lege proiet presentaturik izanen den khanberari. Dakidana da mila miliukaz dabilzala Frantziako legarrak eta despendiuak. Laboran batek jesaiten badu ehun-bat luis, kuntratuz eta ipotekareki, urthe baten, kreanzierari phakatzen dilarik ehunaren bost, largatzen du notariari eta kuntroliari ehunaren hamahirur. Oh! zer intres ederra! Bada Frantzian ehun mila abokatu. Ene kunplimentiak prozeskarier! Justizia hunak preziorik eztu: bena uduri zait prozedura bazter gabe hori khario khostatzen zaiola populu miserabliari. Trunpatzen ezpaniz xifre huntan, paper markatiak solamente thiratzen du urthian gure departamentuti hamasei eta hamazazpi ehun mila libera, umen. Gure ipoteka zorrak nura heltzen othe dira? Ehun miliuka dabilala diote. Mahats-arduak badu bere legarra; zuin lekhutan uhaitzeko hurak ere bai: Zeluko airiak eta leihotik hartzen dugun hatsak ere bai. Aski den! Bena nula pipazale beniz, aduanaren zerbutxia eta kontrabandistaren kunsoliua arrakuntratu nahi gunuke beste bidez. Ni niago Frantziarik kanpo gure dihariak galdu gabe, legar sistema berri zunbaiten maneraz, pipazaliak ez othe dianez egun batez baratzian ikhusiko tabak-ostua, belhar nezesari bat, beste belhar hunak bezala.
Erran deiziet, Herritar ezinago-maitiak, deputatu berriek eztiela errezebituko phakamenturik aldi huntan. Ene aldeti kofesatuko deiziet net agrada zaitala duhainik eta bere khostuz deputatu bakhotxaren Pariserat juaitia: ezpeita aberats izan beharrik holako eginbide baten kunplitzeko. Manera horrez Tipi Urruñako bertsolariak eztu emanen berroghei-eta-bederatzuko elekzionen undoti eman zutian khantiak bezalakorik.
Deputatu berriak juan dire Parisat
handikan ethorririkan guateko abisa,
Aberatsek hautatuz zein diraren gisa;
Populuaren gostuz trionfan dabiltza.
Bizi dire ontsa.
Hogei eta bortz libera dute eguneko.
Ez da jornal handia jaun horiendako.
Ontsa bazkaldu eta arrats airetako
Gizon alferrak badu despendiua franko
Gostuien hartzeko.
Herri hautan ibili da kalomnia franko.
Chaho etzela behar diputatuko.
Hoberena daitzat dela laborariendako;
Bertze bandako hoitarik bide dugu franko
Gure jenatzeko.
Etsorta eder batez konsolatu gaitu.
Laboran guzia nahi du kunserbatu.
Khargutako gizon hoieri etzaiote gustatu;
Zeren nahi ziotzaten errentak gutitu,
Ez dute ametitu.
Urruinako bersolariak untsa egin zukien ber denboran Biarneser aplikatu ukhen balutu kopla horik, Uskaldunek beno milatan hobeki merexitu beitzien kunplimentia Biarnesek. Renaud Garazikua izan da azken urthe triste hoietan zien kunfidanxazko gizona; Renaud Uskaldun leiala, eta bethiz geroz ene adiskide arrarua. Beste deputatu oroz mintzatzera, Herritar ezinago-maitiak, erran ahal dioket ihuri ere eztuziela eni bezain beste botz akordatu; eta Biarnesek bere aldeti jeloskeria txar bat utzirik imitatu ukhen balie zien etsenplu huna, Departamentuko lehenetarik nintzatekiala. Jinkuak eztu permetitu, arauz denbora hoberik ikhusi behar beitugu eta egunko eguneko begiratzen benundian zeluko jaonak. Eztuzie menturaz ahatze nula berrogei-eta-bederatzian. Biarnon sarthu nintzan lehen egunian, ukhen nian malur bat, eta nula egin nian karroxa txarreti erori faxus bat. Uste zunien hanitxek, hala barreiatu beitzen berri tristia, hiltzera ninduela, hilik ezpanintzan. Eta ordian, Herritar ezinago-maitiak, sekulako adio bat bezala, hil lili bat bezala, jin zeitan ohera, hogei milakaz zien sufrajen nunbre uhuragarria. Eskerrak deitziet zien amistatiaz eta fideltarsunaz! Uduri zait egun Jinkuak deitzen naiala Pariserat. Eta Biarnoko bidetan erori eta hil abantzu nintzan bezala, behar dudala aldi huntan hiletarik phiztu eta jeiki, Uskal-herriak ene bere esku azkarra emanez eta hogei-eta-bederatzu-gerreneko elekzioniaren berthutez!
Salutatzen zutiet bihotzez!
Ariel, 1852-II-19
|
|