|
II
Zer den Ariel
Nur da edo zer da Ariel? Ainguru bat. Zer da Ainguria, eta nun-ago hartu du Uskarak ainguru izen hori? Hau dugula hitz eder horren zentzia: Indietako erdaraz, angui, amurio bat edo indar bat; grekez eta latiz anguelos, angelus, mezuler bat.
Ainguriak dirade, holatan, Jinkuaren mezu-egiliak; eta, hobeki erraitera, Jinkuaren berthutiak, Jinkuak lurrian eta zelian erabilten dituan photeriak, zuin beitira argizko ainguriak.
Eta Ifernuko gai-ainguriak dirade aldiz, mundutik eta gizonetik jalkhitzen diren indar-gaixtuak eta biziuak, aphez-gisa mintzatzera, Debriak (erdaraz, diabolus, diabolos, diablo, diable).
Hitz arrotz, erdarak eman hoietarik, eztutu Uskara zaharrian khausitzen bihi bat.
Aski da jakitia ainguriek badutiela erdaraz bere izen kuriusak, bere destinuaren eta kalitate hun edo gaixtuen markatzeko: Mikael, Jinkuaren gerlaria; Gabriel, Jinkuaren berthutia; Ariel, Jinkuaren indarra.
Arren beraz, entzun dianak kunpreni beza; kunprenitzen diana ikhus-beza Uskal-herriko gasetaren ainguria, Ariel.
Mendietarik horra zaiku hegaltaz, bere izen ederra zelian izkiribaturik balu bezala. Burutik agertzen zaio su-gar bat, zuinek markatzen beitu ezpiritiaren gogo-argia. Eskuineko eskia bihotzaren gainen, ixkerreko besuan khatia hautse phuska bat; iferniaren esklabo izan dela, orai sekulakoz Jinkuak libratu diala ezagutzera emaiteko.
Ariel, 1848-VI-30
|
|