III
Errepublika zer den
Zer erran nahi da Errepublika?
Errepublika (Latinez Res publica) erran nahi da ororen hun den gauza.
Ah! hitz eder, hitz xarmagarria!
Oraino, maleruski, Populia, Errepublikaren izena bezik eztuk, abantailarik eta hunik bater'ez.
Populu, phenazalia, hire etsaiak ordu duk ezagut ditzakan.
Hire etsaiak nor dira? Gizon auher abariziosak eta karguen moienez aisetarzunian bizi nahi direnak.
Badea moienik hire etsaien benzitzeko? Moiena hire eskian duk.
Hura izanen duk, kargulant guziak heure botzez izendatzen batuk.
Hura izanen duk, gizon abariziosen plazen dihuria, Gobernamendiak hire behar orduko emaiten balin badauk, ehunarendako hirur libera intres pagatuz.
Errakok kargulantak guti ditzan; kargulanten tratamendiak ttipi ditzan; eta heer behar gabe emaiten dien dihuria hire laguntzeko beira dezan.
Baldin-eta Gobernamendiak ezpadauk dihuru hori eman nahi, errakok zerbait phentsa dezan hiretako; hire hartzedun abarizios ikharagarri horien petik jalgiteko.
Errakok, zorrak pagatu nahi tukala, bena denbora behar dukala.
Errakok Gobernamendiari hire zorrez jabe dadila, hartzedun hek paperetan paga ditzala. Ordian, baldin eta ezpahute egurikatu nahi, hire lanaren moienez eta hire zergak eta phetxak ttipiturik izanez, hire zorrak emeki-emeki pagaturik izanen direla.
Langile ofizialiak; zien zorthia ere duk biziki tristia. Alde batetik ziezte guti pagatiak, beste aldetik duzie anhitz aldiz lana falta.
Ttipi handiak oro sorthiak dira uros eta untsa bizitzeko.
Ordu duk, Populu-erregia. Jin-duk hire botz handiaren intzunarazteko tenoria. Erran ezak nahi dukala bizi aisetarzunian, lanian ariz, edo hil Franziaren eta Errepublikaren etsai guzier gerla emanez.
Ariel, 1848-VI-30
|