|
ITZ BI
Neronek dakit ongiena idazle kaxkarra naizela. Joañixio idatzi nunean, nere ustez naiko egin nun: lezatekenai, ni baño askoz obeak diranai, jarraitzeko bidea iriki. Ez nun beste bat egiteko asmorik. Artan negola, ara zer gertatu zitzaidan:
Puerto Ricon bizi nitzan. Alakorik batean, eskutitz bat iritxi zitzaidan ontara zuzendua: «Exmo. Sr. Juan Antonio de Irazusta, Embajador de Colombia, Puerto Rico». Parrari eman nion, zeñena ote leikian itxuratu gabe, bañan nere adixkide onenetako batek jolaserako gogoa zeukala ziur xinixtuz. Bai zera! Ezagutzen ez nun euskaldun batena zan. Aidanean, Joañixio irakurri berria zun, eta berebiziko zigorkada ematen zidan gramatika alde batera uzten nualako. Amaika akats agertu zizkidan! Gogo onez. Argatik, esker milla berari.
Nere lagun ori oso jakintsua ote zan edo ez jakiteko, kartestalkitik asita antz eman nezaiokean. Filolojia asko ote zekin sumatzea ez zan zailla, Batezere fonetika ta linea de menor resistentzia-ren ingurun. Obeki agertzen zan bere zergati guztik euskera gaztelanizko erderaren aurrean jarrita sortzen zituala. Esandako oieri, eta noski, itzik tolosarrena, tolosar bati noiz erabilli lezakean erakusteari ez nion ajolarik eman. Ezta ipitzik ere. Garrantzia or ez zegon. Garrantzia beia bañan lenago zintzarria erosten zegon. Garrantzia eta kaltea.
Denok dakigu euskerak bizi bear ba du, orain dagon eratikan, euskera jakintsura biurtu bear dala. Gañera, euskeraren eriotza aberriaren elizkizunen bezpera litzakela. Garbi dago jakintsu egiteko gizaldi bat eta bi naikoak ez dirala. Ikaskintza guztik euskeraz, eta ortarako akademia jator bat egiterako urteak joango dirala. Bitartean eginkizun bat bakarrik dago: zabaldu, garai ura irixterako al egiña euzkotarrak euskeldun izan ditezen. Eta zabaltzeko, erreztu. Ori da une ontako lana. Euskeraz idazten duanak, gogoan gauza bat euki bear du: zenbat irakurle bilduko ditun. Igarri bear dio, gramatika eskun duala idazten ba du, konparazio batera, amar izan lezazkikela, eta lasai, mordollo, idazten ba du, eun izango dituala.
Lenengo, beia bear da, euskera zabaltzea, eta orduan izango da apaintzeko garaia, ordun zintzarria ipintzekoa.
Esan detan lagun orren eskutitza etorri zitzaidanean, oldozmen oiek guztik burrundaran bururatu zitzaizkidan. Ala erabaki nuan «Enbajador»-eak erantzun bearrean, nik beste edesti onekin erantzutea. Eta ala dator argitara Bizia garratza da. Jainkoak lagundu dezaiola euskera zabaltzen. Eta irakurleak barka dezaiatela bearrean azaltzen detan bigarren edesti au.
|
|