Üskal noelen lilia
Charles Bordes
1897
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
Iturria: Uskal Noelen Lilia Hounturik Jesusen Inkarnazioniaren ouhouretan eta orai harzara Uskaldun batek ahaire zaharrekin arra moulda erazirik, Charles Bordes. 1897
|
|
|
KHIRISTIAK ORDÜ-DA
Khiristiak, ordü da
Dügün sogin gora:
Jesüs hantik jaitxi da
Gure salbatzera.
O Jesüs, egün zira
Hasi odol ixurten;
Nula Jinko beitzira,
Deriküzü ikhasten.
Nul'egin behar dügün
Zelian har-gitzazün.
Khiristiak, ordü-da...
Egün zortzi mündüra
Gügatik sorthü zinen,
Eta egün Tenplüra
Zihaortarik agertzen:
Bortxatü ezpeitzinen
Hara juan zentien.
Khiristiak, ordü-da...
Etzinen khozatürik
Bekhatü orijinalaz;
Nahi zinen hargatik
Estrenatü odolaz:
Ezpeitzen lege hura
Zuretako egina.
Khiristiak, ordü-da...
Urthia ürhentürik
Berri bat dügü hasten.
Zük nahi düzülarik,
Graziaz gira hazten:
Deus merexi eztügü,
Halere ürgaitz gitzatzü.
Khiristiak, ordü-da...
Urthe berritze huntan
Sinheste dügü zütan;
Ürrikari zakizkü,
Entzün gure oihiak;
Othoi phark'itzagützü
Orori gur'ogenak.
Khiristiak, ordü-da...
O Jesüs haor maitia,
Orhit edük gitzatzü:
Zelialat bidia
Erakuts ezagüzü,
Laida zitzagün bethi
Han saintü ororeki.
Khiristiak, ordü-da...
Oi, zü, Ama Birjina,
Zaode gur'artekari,
Bai gure berme huna
Balia zit'orori
Dohatsü izan gitian
Orozbatkoz zelian.
|
|
|
|
|