|
IRAKURZALER
Diala ehün eta hamabost urthe inprimatü zütien, lehentze eta berhez, hamabi Noel; geroztik, dakigülarik, arramuldatürik izan dira berritan, hüts berekin, ezpazien ere haboro. Noel haietan baziren zunbait arrimü gabe, beste batzü aldiz, ezinago gaixki muldatiak, bertsiak batian lüzegi, bestian llabürregi.
Orai argitara emaiten dütügü hamabi Noel, ahaire ederrenak dütienetarik. Hartü tügü, pharte handiena Noelen lilian; bat Othoitze eta Kantika espiritüalak den librian; bestiak, azkenik ziberutarrez inprimatü kantiketan. Nula, erran bezala, hüts hanitx beitzien, berheziki Noelen Lili-koek, ahalaz untsa xüxentü tügü, zunbait ere kasik osoki arra berritü. Lan aski idorra eta gaitza izan zaio, inprima erazliari besteren obren xüxentzia; eta zunbat nahi artha eman dian lan horri, ezta nahibezala bürütan joan, ezinbestian, eta denbora eskazez. Halere esparantxa dü, diren bezala hun hartüko dütiela Noel horik Ziberoan.
Daigün urthian, Jinkoak lagüntzen gütialarik, emanen dütügü kartilla berhezi batetan bilhatü ahal izan diren Noelak oro bere ahairekin, laphurtarrak ziberutarrak bezala.
|
|