|
JAON HANDIAK IKHUSAZIE
Jaon handiak ikhusazie
Jinko bat egün nigarrez;
Eta izitürik horrez,
A, ikhara zitie. (berr)
Ororen bürüzagi dügü:
Aingüriak, erregiak
Bai eta diren güziak
Beraren peko dütü. (berr)
Debriaren pian beikinen,
Karitatiak goithürik,
Jin da, khüpüsten zelarik,
Libratzera güzien. (berr)
Gibeltzen deikü ifernia.
Minak gütü destorbatzen;
Halaber gütü sendotzen
Den senthagallü hunak. (berr)
Salbazale haor gure minaz
Nahi izan da kargatü?
Huntarzüna da gerthatü
Garhaitzen jüstiziaz. (berr)
Nokügabe da hedatürik:
Jinkoak zer khüña dian!
Gü ümil izan gitian
Haor hola ikhusirik. (berr)
|
|