Üskal noelen lilia
Charles Bordes
1897
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
Iturria: Uskal Noelen Lilia Hounturik Jesusen Inkarnazioniaren ouhouretan eta orai harzara Uskaldun batek ahaire zaharrekin arra moulda erazirik, Charles Bordes. 1897
|
|
|
O EGÜBERRI GAIA
O Egüberri gaia,
O, zü, gai dohatsia,
Alageratzen düzü
Bihotzez khiristia.
Mündü güzia düzü
Boztarioz bethatzen,
Zeren zük beitiozü
Mesia dela sortzen.
Gai ülhünian ezta
Ez, ageri ekhirik;
Huntan agertzen zaikü
Ikhusgarriz elkhirik.
O gai desiratia,
Argia düzü phiztü
Harek mündia oro
Behar beitü berritü.
Zelietan izarrak
Botzik jaosiz aritzen,
Ohi beno beitie
Gehiago argitzen.
Aingürü hunak orai
Hasi dira khantatzen:
Boztera dütiela
Gizonak khümitatzen.
Errepikatzen die
Manjüretez artzañek,
Bardinetik dereie
Ihardesten larzañek.
Arrañak ari dira
Jaoziz ühaitz barnian,
Ardiak mendin gañen,
Arranoak airian.
Gaiza güziak dira
Orai alageratzen:
Halaber egitera
Bagütie bulkatzen.
Debrien ozte gaitza
Gai huntan ikharatzen:
Haren goitzale geia
Delakoz orai sortzen.
Eman'zagün aitzina,
Gük, boztarioari;
Ditzogüla bihotzak
Sorthü Jesüs haorrari.
|
|
|