|
KHANTA BEZA
Khanta beza bitoria
Boztarioz mündiak.
Phorrokatü dü büria
Heren süge handiak.
Gaitza zen haren aidia,
Bena goithü Mesiak;
Ikharatü ifernia
Salbazale sorthiak.
Ülhünpeko zerükiak,
Goza goza argia;
Hitzemanik zen Mesiak
Ekharri dü bakia;
Asmeziak bethe dira,
Agertü da egia:
Gaiaz ekhiak argitü
Betlemen barrükia.
Bazakian Jinko Jaonak
Gure behar handia,
Nula gü ezkintakian
Gur'indarrez balia:
Halaz, arren, bethi danik
Haitatü dü semia,
Sorthüren zena lürrian,
Bekhatoren bermia.
Adam gure lehen aita
Satanek enganatü:
Egin zian bekhatia
Berak ezin bardintü.
Laor mil'urthez etzen ihur
Pharadüsian sarthü:
Azkenekoz Jesüs haorrak
Hanko borthak zabaltü.
Haor handi bat da jaiotü,
Alagera gitian.
Hark eztü bere bardinik
Zelian ez lürrian.
Agertü balitzeikü
Jinkoren ürhatsian
Nul'etzaikeion eginen
Batzarre hun lürrian.
Elaz! gure Jinko Jaona,
Establia batetan
Behar zinena jaiotü,
Animalen artian?
Gük merexi güniana
Hola khüpüts zentian?
Ala gizona betzaizü
Hanitx khosta lürrian.
Mündian zen jaoregirik
Haitüz ederrenian
Zinatialarik sorthü,
Printze kalitatian;
Borda txar bat irekirik
Haitatü'zü lürrian,
Kargatürik gure zorrez,
Sorthü aberen artian.
Zelian zünialarik
Hanitx khorte egile,
Aingürürik ederrenak
Dira berak jakile,
Gük merexi gabetarik
Gizon egin zirade;
Ginelarik bekhatore
Hartü zure aorhide.
Gur'arima pheretxatü
Düzü gaiza bekhana:
Gora zian prezioa
Hala nula erostüna.
Hao da hao amorioa,
Nur eleite estona,
Jinkoa dü haor'erazi
Salba lezan gizona.
Zelietan aingüriak
Ürgülliak ütsütü
Zeren nahi izan diren
Jinkoa üdüritü;
Mündü huntan dabilana
Nahi bada salbatü
Haien hütsari soginik
Behar d'ümilatü.
Photeria da Aitari
Bethireko bizian;
Semiari zühürtzia
Heben eta zelian;
Ezpiritia biekin
Bat da Trinitatian;
Pitz dezala bere süia
Güzien bihotzian.
|
|