|
EGÜBERRIREN JITIAZ
Egüberriren jitiaz
Izan gitian boztürik;
Jesüsen izen saintiaz
Giraian oro betherik.
Eba gure lehen amak
Falta egin zianian,
Bertan Lüzifer gaixtoak
Bere pekotü güntian.
Egüberriren jitiaz...
Bena Jesüs Kristek gütü
Gizontzez arra erosi
Eta gaitzetik baztertü,
Ezgünilarik merexi.
Egüberriren jitiaz...
Birjina batek dü sorthü
Establia txar batetan,
Eta berak adoratü
Ümilitate handitan.
Egüberriren jitiaz...
Jesüs jaio bezain berri,
Aingüriek alabatü,
Bai eta're hantik sarri
Jin artzañek adoratü.
Egüberriren jitiaz...
Hor dütü goizerritarik
Erregiak dohañekin,
Izan zeitzonak emanik,
Gogo hoberenarekin.
Egüberriren jitiaz...
Mirra, inxentsü berari
Dütie ohereskatü;
Orano Jesüs haorrari,
Ürhe ederrik eskentü.
Egüberriren jitiaz...
Errege haien gidatzen
Izar bat bethi zabilan,
Zeren Jesüs haorra beitzen
Jinko gizontzen lürrian.
Egüberriren jitiaz...
Jesüs Kristek hanbat maite
Ükhen dü khiristinoa,
Ezin erran beitaiteke
Har'k dian amorioa.
Egüberriren jitiaz...
Sorthü delakoz gügatik
Hain nekezia handitan,
Dezagün othoi gogotik
Zelian oro har gitzan.
Egüberriren jitiaz...
|
|