|
BIBA JESÜS GURE JAONA
Biba Jesüs gure Jaona
Gaorko gaian sortzen dena,
Bib'Andere dona Maria,
Biba Josef, aita huna.
Kristi orok dügün laida
Jinko Jaon ürrikalsia,
Orogatik zelütik beita
Jaitxi gure salbatzera.
Gerla handi bat da phiztü,
Tronpetek die sonatü,
Trinitatia da khexatü:
Adamek egin bekhatü.
Gormandizazko bekhatia,
Ala hi gora phikatü;
Desobedientzia heltü
Zelakoz handürreria.
Han zen ere güdizia
Sobera jakin nahia;
Horik güziek erazirik,
Dela Jesüs Jaona jinik.
Gabriel mezü saintiak
Maria salütatü dü;
Ezpiritü saintü goikoak
Dohañ oroz bethatzen dü.
Sorthü da Jesüs lürrian
Gure gatik gaorko gaian:
Bai etare hor, barrükian,
Etzan gabezia handian.
Sortzian ez ürgüllürik,
Gero bizitü praoberik,
Azkenian hil bilaizirik:
Horik oro gure gatik.
Ditzogün arren eskerrak
Bere huntarzünez oroz;
Eta gaor sortzen denaz geroz,
Hari, bai, gure bihotzak.
|
|