www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Üskal noelen lilia
Charles Bordes
1897

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Uskal Noelen Lilia Hounturik Jesusen Inkarnazioniaren ouhouretan eta orai harzara Uskaldun batek ahaire zaharrekin arra moulda erazirik, Charles Bordes. 1897

 

 

aurrekoa hurrengoa

OI BETLEEM!

 

        Oi Betleem!

Ala egün zure gloriak,

        Oi Betleem!

Hanitx beitü distiatzen

Zureganik heltü argiak,

Bethatzen tü bazter güziak,

        Oi Betleem.

 

        Zer uhure!

Ala beitzira goratia,

        Zer uhure!

Zer grazia, zer fabore!

Zeliak zira haitatia

Jesüs haorraren sorlekhia,

        Zer uhure!

 

        Azkenekoz

Hor heltzen da Jesüs maitia,

        Azkenekoz.

Dügün laida bihotz oroz;

Hersi nahi dü ifernia,

Et'ireki guri zelia

        Azkenekoz.

 

        Guregatik

Jinko bat photerez bethia,

        Guregatik

Jaixten da zelü goratik:

Bai sortzen da Jinko Semia,

Bitima thonarik gabia,

        Guregatik.

 

        Manjateran

Dago haorrik aberatsena,

        Manjateran.

Nurk othe zükian erran

Zelü lürren jabia dena

Ikhusiren zela etzana

        Manjateran?

 

        Artzañekin

Jiten niz lehiaz zügana

        Artzañekin.

Haien antzo nahiz egin;

Adoratzen zütüt, Mesia,

Zuri'maiten bihotz güzia

        Artzañekin.

 

        Eztüt deusik

O Jesüs zuri eskentzeko,

        Eztüt deusik,

Bihotz ogendün bat baizik:

Eskerren zuri bühürtzeko,

Hanbat dohañen phakatzeko,

        Eztüt deusik.

 

aurrekoa hurrengoa