 |
GOMUNTAGARRIJA
Konfesinoe nai komuninoerako prestaeran, ardura geijago imini biar da biotz ta gogo onagaz egitian, berba ta erregubak esatian baño. Batzuk irakurten ditube liburuban erregubak arin aringa edo oitura utsez: beste batzuk esaten ditube buruz, baña miin utsagaz ta izkunez legez, ta alan ez da mesederik ateraten. Beste arenbeste jaso ez dedin liburutxu onetan iminten ditudan erregubakaz, uste izan dot, onduen izango dala, noxian bein erregu artetan kurutzetxu bat imintia, ta alan, señale edo ezaugarri au + aurkituten danian, zarratu liburuba, gomuntau irakurri danagaz, ta igitu biotza. Bardin buruz ikasi arren, erregutu ta gomuntau, ta ez iraitzian aurrera igaro. Alan egiten eban sarritan Sta. Teresa Jesusek bere erregubetan.
|
 |