 |
EGUNEKO ERREGUBAK
Artu egizu oituria, erlojuba entzutian, ta entzuten ezpada bere, noxian bein, Abe Maria bat esateko: esanik lelengo, Bizi bedi Jesus: Ill bedi pekatuba ta gero, Bizi bedi Maria; Donzella, neure ama maitia.
Goixian, egubardijan, ta illuntzian, Abe Marijako kanpaiak jotian, dagoz induljenzija edo parkamenak erregu oñek eginagaz.
Jaunaren Aingerubak emon eutsazan barri onak Marijari , ta Jangoikuaren Semia sortu zan bere sabelian Espiritu-Santubaren egitez. Abe Marija, etc.
Ara emen Jaunaren esklaba edo menpekua, egin dedilla nigan, zuk esan dozuna. Abe Marija, etc.
Jangoikuaren Semiak artu eban gure aragija, ta bizi izan zan gure artian. Abe Marija, etc.
ERREGUBA
Jauna, ezarri egizu guganutz zure doe edo grazija; zure Seme Kristoren aragitute edo gizon egitia Aingerubaren bitartez jakin dogunok, bere neke, ta Kurutzia gaitik, eruanak izan gaitian biztuera barriko atsegin edo glorijara. Alan izan dedilla.
|
 |