 |
ESKINTSARIJA
O , esakune guztiez gañetiko zeru ta lurren Erregiña! Zure edertasuna da Aingeruben poza, ta zorijoneko guztien atsegiña. Ez dauke neurririk zure eskubidiak, zarialako guztia daijan Jesusen ama. Baña izan biar dozu nire ama bere, zerren Jesusek, kurutziaren oiñian zengozala, izentau zenduzan, zeugana egijaz batu gura eben pekatari guztien amatzat. Banator, bada, zugana, Eba garbija. Banator, Ester ederra. Zuk izan biar dozu nire ama, ta nik zure seme edo alabia. Eskintzen deutsut neure biotza, arimia ta nasan guztija. Gozatuko nas zure besuetan, ta zure egapian gordeko nas munduko arriskubetatik. Begira, arren, errukiz niri. Ez itxi esetsi edo tentazinoietan, lagundu esturasunetan, zuzendu egite ta ibilbide guztijetan, bada nik aginduten deutsut, neugan dan guztija egiteko, Jesusen bidei jarraitu ta pekatukuetatik aldenduteko. Baña, zer nas ni bakarrik? Zu zara, bada, nire uste edo esperanzia. Zu nire indarra. Alan, zuk, neure ama maitia, zuzendu biar deustazu Jesusen odolagaz erosiriko arimatxu au betiko zeruko Sion zorijonekora. Alan izan dedilla.
|
 |