 |
SINISTE, ITXAROPEN TA MAITETASUNEZKO EKINTZAK
EDO, AKTO FEDE, ESPERANTZA, TA KARIDADEKUAK
SINISTEKUA
O, neure Jangoikua! Nik sinistuten dot, zariana Jangoiko bakarra iru Personetan. Nik sinistuten dot artu ebala gure aragija Irubatasun Santuko bigarren Personiak, Maria Donzelliaren errai garbijetan, Espiritu-Santubaren egitez. Jaijo zala Amaren donzellatasunaren kalte baga. Ill zala kurutzian, gu pekatutik aterate arren. Irugarren egunian biztu zala. Gero igon ebala Zerubetara. Etorriko dala juizijo edo zuzentasuneko egunian, ta emongo deutsezala onai betiko atsegiñak, ta deungai betiko neke ta kastigubak. Sinistuten dot biotz osuagaz Eleixa Ama santubari erakutsi deutsazun guztija, zerren utsik ezin zinaijan, zarialako ona, jakituna ta egija bera: eta gura dot bizi ta ill siniste onetan.
ITXAROPENEKUA
O, neure Jangoikua! Itxaroten dot zure erruki, ta ontasun amaibagan, eta Jesu-Kristoren irabazi edo merezimentubak gaiti, parkatuko deustazuzala neure pekatubak, emongo deustazula zure doe edo grazija gordetako zure agindubak, eriotza on bat, ta onen ondoren betiko atsegin edo glorija.
MAITETASUNEKUA
O, neure Jangoikua! Nik maitetuten zaitut biotz ta alegin guztijagaz, gauza guztien gañian zerren zarian guztiz on ta maitegarrija; maitetuten bere dot neure lagun edo projimua neure buruba legez, ta zure maitetasunez. Alan izan dedilla.
|
 |