www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaunaren hegala
Xabier Iratzeder
1972 -1980

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZIMIKO BATEKIN...

 

Zimiko batekin

        dut jakin

kendua duzula

burutik oihala.

 

Egin dut —zer egin?—

Otoitz bat ixila:

zutan egon dadin

Jaunaren ahala.

 

Deus ez da oihala;

dena da bihotza.

Erakuts bertzela

Kristoren Eliza.

 

Doala, doala

burutik oihala,

hedoien itzala

zerutik bezala.

 

Doala oihala

eta dirdiran dagola

zure xedeen zabala.

 

Doala oihala

eta ezagun dadila

Jainkoarena zarela.

 

12-8-73

 

aurrekoa hurrengoa